XSLaren edukia

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea26983

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26983

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4260
Mintegia918
Gelako p.912

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea" irakasgaia laugarren ikasturteko lehen lauhilekoan ematen da, 6 kreditu dituelarik.



Irakasgai hau Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren Aipamen zehatz baten nahitaezko irakasgaia da; hain zuzen ere, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideen Aipamen zehatzerako.



Aurrekoari kalterik egin gabe, irakasgai hau hautazko irakasgai moduan ikasi ahal da bai Enpresa-administrazio eta Zuzendaritzako Graduan eta baita ere Zerga Sistemako Eta Administrazio Publikoko Graduan.



Irakasgai honen aurrekari giza lehenengo mailako "Zuzenbidearen sarrera" irakasgaia dugu: honen bidez lortutako ezagutza orain ezinbesteko oinarri bezala agertzen da Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbide ikasgairako.



Aldi berean, bi irakasgai hauek lagundu egiten dute Gradu-amaierako Lanak hobeto garatzen, beti ere Lan horiek enpresako giza baliabideen kudeaketari buruzkoak direnean eta baita ere gizarte-babes publikoari buruzko gaiak jorratzen dituztenean.



Bukatzeko, Ikasketak amaitu dituzten ikasleen lanbide-jardunaren ikuspegitik esan beharra dago gai juridikoen ezagutza (eta bereziki irakasgai honen gaien ezagutza) ezinbestekoa dela enpresa eta langileen lan-harreman indibidual eta kolektiboen oinarri juridikoak ulertzeko, eta baita ere babes-sistema publikoen oinarri juridikoak ulertzeko. Jakina denez, lanbiderako beharrezkoa bada, gai hauen ezagutza gaurkotu egin beharko da, eta gehiago sakondu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



Irakasgaian zehar, ikasleek gaitasun hauek eskuratu beharko dituzte:



- Irakasgaiarekin lotutako hizkuntza juridikoa ulertzea eta haren erabilera bereganatzea.

- Ordaindutako harreman produktiboetan esku hartzen duten subjektu indibidual eta kolektiboen nortasuna eta funtzionaltasun juridikoa ezagutzea, baita eremu horretan esku hartzen duten erakunde publikoena ere.

- Ordaindutako produkzio-harremanak arautzen dituzten iturriak ezagutzea.

- Ordaindutako produkzio-harremanetan gerta daitezkeen gorabeherei ordenamendu juridikoak ematen dien trataera ezagutzea.

- Kasu bakoitzean, langileak kudeatzeko beharrezkoak diren arau- eta dokumentu-tresnak hautatzea.

- Gizarte Segurantzako Sistema Publikoa eta haren esparru juridikoa ezagutzea.

- Ordenamendu juridiko soziala errespetatzeko beharra ulertzea, jokabide urratzaileen ondorio kaltegarriak ezagutu ondoren.



EMAITZAK



Aurreko konpetentzien ondorioz, ikasleek gaitasuna izan behar dute:



- lehenik eta behin, ordaintuko zerbitzu-prestazioen izaera juridikoa zehazteko (kasu bakoitzean dauden benetako ezaugarri espezifikoen arabera);

- bigarrenik, ordaintutako prestazio horiek arautzen dituzten zuzenbide-iturriak zehazteko (iturri horiek datu-base juridikoetan aurkituz);

- hirugarrenik, aurrekotik abiatuta, eta, adibidez, lan-kontratuaren mendeko harremanak izanik, ikasleek gai izan behar dute kasu bakoitzean kontratazio-modalitate egokiena zehazteko, bai eta aldeen eskubide eta betebeharren irismena eta horiek aldatzeko aukerak zehazteko ere, ordenamendu juridikoa errespetatuz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen sorrera, bilakaera, esparrua eta funtzioak.



- Ordaindutako lan-harremanen aniztasuna eta horien iturri arautzaileak.



- Lan-kontratuaren mendeko harremanen esparru juridikoa: alderdi indibidualak eta kolektiboak.



- Lan autonomoaren edo norberaren konturako lanaren esparru juridikoa: alderdi indibidualak eta kolektiboak.



- Gizarte Segurantzaren sistema.



- Babeserako bideak: Lan-administrazioa eta Lan-arloko Jurisdikzioa.



MetodologiaToggle Navigation

Eskola teorikoetan, gaiaren erakunde eta eduki nagusiak azalduko dira. Ikasleek aldez aurretik gaien azterketa autonomoa egin beharko dute, gomendatutako bibliografian eta araudian oinarrituta, unean bertan agertzen diren galderak argitu ahal izateko.



Mintegietan eta eskola praktikoetan gaiari buruzko dokumentazio juridikoa eta kasu praktiko argigarriak aztertuko dira, bai irakasleak aurkeztutakoak, bai ikasleek aurkeztutakoak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ORIENTABIDEAK



Irakasgaiaren ebaluazioak eduki teorikoak eta eduki praktikoak ditu:



- Eduki praktikoa idatziz ebaluatuko da, taldeko edo banakako lan baten bidez. Halaber, lan hori ikasgelan azaldu ahal izango da. Lor daitekeen gehieneko nota 10etik 3 da. Nota horren % 50 lortuz gero (hau da, 1.5 edo gehiago), ebaluazio praktikoaren nota ezohiko deialdirako gordeko da, hala badagokio. Lan praktikoa lauhilekoaren zehar entregatu ahal izango da.



- Eduki teorikoa test motako idatzizko azterketaren bidez ebaluatuko da. Lor daitekeen gehieneko nota 10etik 7koa da; hala ere, irakasgaia gainditzeko gutxienez horren % 50 lortu behar da (hau da, 3.5 edo gehiago). Bestela, ez da kontuan hartuko idatzizko lan praktikoaren ebaluazioa. Ebaluazio teorikoa partzialki egin ahal izango da lauhilekoan zehar.



UKO EGITEA



Ohiko deialdiari uko egiteko UPV/EHUn kudeaketa akademikoari buruz indarrean dagoen araudia bete beharko da. Araudi hori erakundearen webgunean dago eskuragarri.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiaren ebaluzazioa ohiko deialdian egin den ebaluaziaren antzekoa izango da: lan praktikoaren bidez (taldeka edo banaka) ohiko ebaluazioan hau gainditu ez bada; eta baita ere test moduko azterketa idatzi baten bidez (ikasgaiaren eduki osoari buruzkoa).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA ETA ARAUDIA:

* Alfonso Mellado, Carlos Luis eta beste egile batzuk; (Goerlich Peset, José María, Zuz.); (García Ortega, Jesús, Koord.). Derecho del Trabajo. Tirant lo Blanch argitaletxea, azkeneko edizioa.

* Código Laboral y de la Seguridad Social, Estatuko Aldizkari Ofiziala argitaletxea.

BESTE BALIABIDE BATZUK:

* Gelako idatziak eta eskemak.
* Hitzarmen kolektiboaK.
* Epaiak.
* Formularioak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alfonso Mellado, Carlos Luis eta beste egile batzuk; (Goerlich Peset, José María, Zuz.); (García Ortega, Jesús, Kord.). Derecho del Trabajo. Tirant lo Blanch argitaletxea, azkeneko edizioa.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Besteak beste:

* BORRAJO DACRUZ, E., Introducción al Derecho del Trabajo: concepto e historia, la empresa, el sindicato, Tecnos argitaletxea, azkeneko edizioa.

* DE LA VILLA GIL, E., La formación histórica del Derecho Español del Trabajo, Comares argitaletxea, azkeneko edizioa.

* CRUZ VILLALÓN, J., Compendio de Derecho del Trabajo, Tecnos argitaletxea, azkeneko edizioa.

* MARTÍN VALVERDE, A., RODRÍGUEZ-SAÑUDO GUTIÉRREZ, F., y GARCÍA MURCIA, J.: Derecho del Trabajo. Madrid, Tecnos argitaletxea, azkeneko edizioa.

* MONTOYA MELGAR, A.: Derecho del Trabajo, Madrid, ed. Tecnos argitaletzea, azkeneko edizioa.

* Egile anitz, Memento Social, Francis Lefebvre argitaletxea, azkeneko edizioa.

Aldizkariak

* Actualidad laboral
* Aranzadi Social: Revista Doctrinal
* Civitas. Revista española de derecho del trabajo
* Documentación laboral
* Información laboral. Jurisprudencia (Doctrina y comentarios)
* Justicia laboral: revista de Derecho del Trabajo y de la Seguridad Social
* Lan harremanak: Revista de relaciones laborales
* Relaciones laborales: Revista crítica de teoría y práctica
* Revista de derecho social
* Revista del Ministerio de Trabajo e Inmigración
* Revista General de Derecho del Trabajo y de la Seguridad Social
* Revista internacional de Seguridad Social
* Revista internacional del trabajo

Web helbideak

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa, https://www.mites.gob.es/eu/organizacion/index.htm

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioko Ministerioa, https://inclusion.seg-social.es/eu/home

Eskubide Sozialak eta 2030 Agenda Ministerioa, https://www.mdsocialesa2030.gob.es/eu/index.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ URRUTIA, ARANTZAZU BEGOÑA
  • GARCIA CELAA, BEATRIZ
  • LARRAZABAL ASTIGARRAGA, EIDER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-14:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

12:30-14:00 (4)

14-14

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

12:30-14:00 (1)

7-7

12:30-14:00 (2)

9-9

12:30-14:00 (3)

11-11

12:30-14:00 (4)

13-13

12:30-14:00 (5)

15-15

12:30-14:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (6)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

12:30-14:00 (1)

5-6

12:30-14:00 (2)

10-10

12:30-14:00 (3)

12-12

12:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • -1.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)