XSLaren edukia

Euskararen Soziolinguistika, Plangintza eta Arautzea25677

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25677

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Oharra: ikasgai hau "Bigarren Hizkuntza IV: Euskara" hautazko ikasgaiari ere badagokio.



Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak izeneko moduluan sartzen da ikasgai hau. "Euskararen didaktika" derrigorrezko ikasgaian euskal eskolaz eta euskararen biziberritzeaz lantzen direnak oso baliagarriak dira ikasgai honetarako. Halaber, ikasgaian jorratzen diren edukiak eta lortzen diren gaitasunak baliagarriak dira "Egungo euskararen aldaerak" eta "Psikolinguistika eta Jabekuntza" hautazko ikasgaietarako. Honez gain, Hizkuntzalaritzako minorrean eskaintzen den "Soziolinguistika" hautazko ikasgaia egitea bereziki gomendatzen da, graduaren helburuei begira, soziolinguistikaren ikaskuntzari dagozkion gaitasunetan bi ikasgaiak elkarren osagarri baitira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



M02-CM01: euskararen egitura deskribatzea eta azaltzea, fonetika, morfologia, sintaxia eta lexikoari dagokionez.



M02-CM02: euskarari dagokion hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarri eta prozesuak deskribatzea.



M02-CM03: euskararen bilakaera historikoa deskribatzea eta azaltzea.



M02-CM04: euskararen gaineko askotariko informazioa eta ezagutza transmititzen jakitea, bai publiko espezializatuari, eta baita espezializatu gabekoari ere.



G001: euskaraz jariotasunez, modu zehatz eta aberatsean komunikatzea, ahoz zein idatziz, hizkuntzaren erregistro eta maila nagusienetan (MEC1, MEC4).



G002: euskara modu kritikoan aztertzea alderdi linguistiko zein literarioetan eta izaera teorikoko eta praktikoko arazoak ebaztea esparru horietan (MEC1, MEC3).



G004: bereganatutako ezagutzak aplikatzea eta komunikatzea, bai irakaskuntzan eta baita hizkuntza plangintzan ere (MEC2, MEC4).



IKASKUNTZA EMAITZAK



1. Soziolinguistikaren oro har, eta zehazki, hizkuntza politika eta plangintzaren oinarrizko aztergaiak, kontzeptuak eta aplikazio esparruak zein diren azaltzen daki.

2. Euskara batuaren sorreraren eta garapen prozesuaren oinarrizko ezaugarriak azaltzen daki.

3. 1980. hamarkadan garatutako hizkuntza politiketako oinarrizko legediaren ezaugarriak azaltzen daki.

4. Hizkuntza politikaren ikerketarako eta ebaluaziorako ohiko metodologien ezaugarriak azaltzen daki.

5. Euskararen azken 40 urteetako bilakaera soziolinguistikoaren oinarrizko datuak azaltzen daki, ikerketa makro-soziolinguistikoei zein mikro-soziolinguistikoei erreferentzia eginez.

6. Euskararen soziolinguistikari buruzko testu espezializatuak edota bestelako informazio eta ezagutzak zehaztasunez eta modu ulergarrian azaltzeko gai da, idatzizko testuetan zein jendaurrean ahozko azalpenetan.

7. Entzumen aktiboa mantentzeko gai da askotariko lantaldeetan, enpatiaz eta asertibitatez eta dagozkion zereginak erantzukizunez betetzen ditu, helburu eta emaitza kolektiboak lortzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Soziolinguistikaren eta hizkuntza politikaren eta plangintzaren oinarriak

2. Euskara batuaren sorrera eta garapena

3. Euskararen hizkuntza politiken eta plangintzen bilakaera azken 40 urteetan

3.1. Euskararen biziberritze prozesurako legedia.

3.2. Euskararen bilakaera soziolinguistikoa aztertzeko metodologiak

3.3. Euskararen bilakaera: ikerketa makro soziolinguistikoak

3.4. Euskararen bilakaera: ikerketa mikro soziolinguistikoak

3.4.1. Euskararen jarraipena belaunaldiz belaunaldi: hizkuntza transmisioaren ikuspegia ala hizkuntza sozializazioaren ikuspegia?

3.4.2. Euskararen hiztun berriak: ideologiak eta erabilerak

MetodologiaToggle Navigation

1. Testu aukeratuak irakurri eta gogoeta eta eztabaida gelan bertan.

2. Idatzizko askotariko zereginak.

3. Jendaurreko ahozko azalpenak.



* Egitasmoak:

- “25 minutu euskal soziolinguistikaz”.

- “Euskal soziolinguistikako auziak”.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Banakako lanak (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioaren ataletako bakoitza gainditu behar da, bai ebaluazio jarraituan eta baita hamar puntuko azterketaren kasuan ere.



“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.” (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, II. kapitulua, 8. artikulua, 3. puntua). Hona hemen idatzia eskuratzeko helbidea: http://www.ehu.eus/documents/1690128/3694125/RenunciaEvaluacionContinua_20170911.pdf



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, II. kapitulua, 12. artikulua, 1. puntua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ezohiko deialdia gainditzeko, atal bakoitza gainditu beharko da.

- Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Ordenagailua.
2. Bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Goirigolzarri, J., Landabidea, X. eta Manterola, I. (koord.) 2017. Euskararen biziberritzea. Marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen. Bilbo: UEU.

- Kasares, P. 2014. Euskaldun hazi Nafarroan: euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan. Bilbo: Euskaltzaindia.

- Manterola, I. & Berasategi, N. 2011. Hizkuntza gutxituen erronkak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

- Ortega, A., Amorrortu, E., Goirigolzarri, J., Urla, J., 2016. Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.

- Zarraga, A.; Coyos,J.B.; Hernández, J. M.; Joly, L.; Larrea, I.; Martínez, L. V.; Uranga, B.; Bilbao, P.. 2010. Soziolinguistika eskuliburua. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua.

- Zuazo, K. 2005. Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Amorós Negre, C. 2008. Norma y estandarización. Salamanca: Luso-Española de Ediciones, S.L.
- Azkarate, M. & Perez Gaztelu, E. (2021). "Procesos de estandarización: los casos del euskera y del gallego". Treballs de Sociolingüística Catalana,31,81-94.
- Boix i Fuster, E. & F. X. Vila i Moreno. 1998. Sociolingüística de la llengua catalana. Barcelona: Ariel.
- Cooper, R. L. 2003: La planificación lingüística y el cambio social. Madrid: AKAL.
- Etxebarria, M. 2002. La diversidad de lenguas en España. Madril: Espasa.
- Euskaltzaindia. 1994-.Arauak. Bilbo.
- Eusko Jaurlaritza. 2013. Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue Proiektua. Ikerketaren emaitza. Adituen iritzi-azalpenak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua.
- Hernandez, J.M. 2015. "Familiako hizkuntz politika: transmisioa ulertzeko eredu berri baten bila". Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 94, 2015 (1), 47-62.
- Moreno Cabrera, J.C. 2000. La dignidad e igualdad de las lenguas. Crítica de la
discriminación lingüística. Madrid: Alianza.
— Moreno Cabrera, J.C.2006. De Babel a Pentecostés. Manifiesto plurilingüista. Barcelona: Horsori.
- Moreno Cabrera, J.C.2008. El nacionalismo lingüístico una ideología destructiva. Barcelona: Península.
- Moreno Fernández, F. 2009. Principios de sociolinguística y sociología del lenguaje. Barcelona: Ariel.
- Ortega, A.; Amorrortu, E.; Goirigolzarri, J.; Urla, J.; Uranga, B... 2015. "Linguistic identity among new speakers of Basque". International Journal of Sociology of Language, 231, 85-105.
- Ricento, T. 2006. An Introduction to Language Policy. Oxford: Blackwell Publishing.
- Smith-Christmas, C., O'Murchadha, N., Hornsby, M. & Moriarty, M. (ed.) 2018. New speakers of minority languages: linguistic ideologies and practices. Basingstoke: Palgrave Macmillan.
- Soziolinguistika Klusterra. 2007. Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo. Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 63.

Aldizkariak

- Anuario de Glotopolítica (AGlo)
- Bat Soziolinguistika Aldizkaria
- Cahiers de sociolinguistisque
- Discourse and Society
- Fontes Linguae Vasconum
- Glottopol
- International Journal of the Sociology of Language
- Journal of Linguistic Anthropology
- Journal of Sociolinguistics
- Language in Society
- Lengas
- Llengua i Dret.
- Treballs de Sociolingüística Catalana

Web helbideak

- https://glotopolitica.com/acerca-de/
- www.badubada.com
- http://berde-berdea.net/archivos_peliculas/ecologia_linguistica/index.htm
- Endangered Languages Project: www.endangeredlanguages.com
- https://www.mintzaira.fr/eu/eep.html
- http://www.euskarabidea.es/
- Foundation for Endangered Languages: www.ogmios.org/
- www.ethnologue.com/
- Euskal Kultur Erakundea: www.eke.org/eu
- www.euskaltzaindia.net
- www.euskarabidea.es/
- www.euskara.euskadi.net
- www.euskarakultur.org/eus
- Euskararen Erakunde Publikoa: www.mintzaira.fr/
- New Speakers Network: http://www.nspk.org.uk/
- www.eustat.es
- www.cfnavarra.es/estadistica
- www.garabide.org/
- Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades: www.gela.cat/doku.php
- http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hizkuntza-politika/
- http://hiznet.asmoz.org
- www.kontseilua.org/
- L'aménagement linguistique dans le monde: www.tlfq.ulaval.ca/AXL
- Linguamón: http://www10.gencat.cat/casa_llengues/AppJava/eu/index.jsp
- www.mercator-research.eu/minority-languages/
- Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra: http://www.mho-unesco-katedra.org/index.html
- Sareko Euskal Gramatika: www.ehu.es/seg
- www.soziolinguistika.org
- www.sociolinguistique.fr/
- UNESCO Endangered Languages: www.unesco.org/new/en/culture/themes/endangered-languages

TaldeakToggle Navigation

46-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA (2)

46-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA (1)