XSLaren edukia

Irakasleak

ANE LOPETEGUI GALARRAGA

Ezagutza arloa
Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ane.lopetegui@ehu.eus

Ane Lopetegi, Irakasle Agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondarearen Dokumentazio Geometrikoko Laborategian lan egin zuen (Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldearen barruan) José Manuel Valle doktorearen zuzendaritzapean 2005eko irailera arte. Laborategi horrekin duen lankidetza, HAR2017-84219-P proiektuaren bidez jarraitzen du.

Bere doktorego tesiaren garapenean, geografia fisiko arloko ikerketa-jarduera sendotu du Gipuzkoako kostaldeko Holozenoaren gordailuak aztertuz, Jose Miguel Edeso eta Jose Antonio Mugica doktoreen zuzendaritzapean, eta HAR2011-26956 proiektuari esker.

Tesian garatutako ikerketa, gaur egun, jarraitzen du historiaurreko guneen dokumentazio geometrikoaren esparruan eta kostaldeko holozenoaren aztarna sedimentarioen azterketaren bidez. 2018. urteaz geroztik, IT1223-19 Historiaurreko Ikerketarako Taldearen partaidea da.

Diziplinarteko osagai sendoko 16 artikulu zientifikoen, 19 Argitalpenen eta nazioko eta nazioarteko kongresurako 8 txostenen egilekidea da.

Irakaskuntza arloan, UPV-EHUk (SAE-HELAZ) finantzatutako Hezkuntza Berrikuntzako Proiektu bat zuzendu du. Honen helburu, ikasle berriei estrategia eta ikasketa-baliabideak eskaintzea izan zen, beren ahalmenak eta gaitasunak hobeto aprobetxatzeko aukera izan dezaten.



ORCID:0000-0001-7039-3303

WoS Researcher ID:AAE-6209-2019

Scopus Author ID:57191289307