XSLaren edukia

A Hizkuntzarako Itzulpengintzaren Historia25427

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25427

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

A hizkuntzarako itzulpengintzaren historia, “Irakasgai teoriko eta instrumentalak” moduluko (M06) nahitaezko irakasgaia da, graduko laugarren mailakoa. Itzulpengintzaren historiari erreparatzeak lagundu egiten dio ikasleari bere lanbidearen bilakabideari buruzko hausnarketa egiten, eta historian zehar lanbideak izandako praktika-aniztasunean kokatzen, testuinguru sozio-historikoak praktikari nola eragiten dion ulertzen eta uneko egoeraren nondik norakoak aztertzen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Moduluko gaitasunak:

CM01 Itzulpen-prozesuen oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea.

CM04 Itzulpenaren eta interpretazioaren dimentsio soziala ezagutzea eta ulertzea.

CM10 Informazioa bilatzeko estrategia egokiak ezagutzea eta erabiltzea.

CM11 Informazio bibliografikoa eta iturriak egokiro kudeatzeko gaitasuna.

Irakaskuntza emaitzak:



1.IEE Hainbat garaitako euskal testu itzuliak eta horiei buruzko diskurtsoak identifikatzen, aztertzen eta deskribatzen ditu, eta testuen balioaren eta funtzioaren berri ematen daki.



2.IEE Hainbat garaitako euskal testu itzuliak eta autoreak identifikatzen, aztertzen eta deskribatzen ditu, euskal kulturaren bilakabideari eta ezaugarri sozio-historikoei lotuta.



3.IEE Hainbat garaitako euskal testu itzuliak, diskurtsoak eta autoreak identifikatzen, aztertzen eta deskribatzen ditu, itzulpen-ikasketei dagozkien ikuspegi teoriko-metodologikoak baliatuta, arrazoiketak modu kritikoan eginez eta testuen askotariko mailei erreparatuta.



4. IEE Hainbat garaitako euskal testu itzuliak, diskurtsoak eta autoreak aztertzeko eta deskribatzeko ahozko eta idatzizko ekoizpen akademikoak sortzen ditu: zuzenak, egokiak eta terminologia zehatzekoak.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: oinarrizko kontzeptu, datu eta gogoetak.

Itzulpenaren historia eta itzulpen-ikasketak.– Historia egiteko hurbilpen eta justifikazio teorikoa: polisistemen teoria eta itzulpenaren soziologia.– Euskal itzulpenaren historia definitzen.– Periodizazioaren auzia.– Euskal itzulpenaren historiako oinarrizko datu zenbait.



2. Euskal itzulpenaren hastapenak (1600 baino lehen)

Testuinguru sozio-historikoa.– Nafarroako itzulpen juridiko-administratiboak.– Leizarraga eta Itun berriaren itzulpena.– Lehenengo dotrinak eta errefrau-bildumak.– Hainbat testu eta egile.



3. Garai zaharreko itzulpengintza (1600-1745)

Testuinguru sozio-historikoa.– Itzulpengintza eta mezu erlijioso-moralen zabalkundea.– Dotrinak eta erlijio-tratatuak.– Urteren egitasmoa eta Haranederren Itun berria.– Egile erlijiosoen hausnarketak itzulpengintzaz.– Hizkuntzari buruzko lanak.– Bestelako lan teknikoen itzulpenak.– Paremiologia.– Hainbat testu eta egile.



4. Lehenengo euskara modernoa (1745-1896)

Testuinguru sozio-historikoa.– Hizkuntza-eztabaidak eta apologiak. Ilustrazioa, erromantizismoa eta didaktismoa.– Itzulpen intralinguistikoak.– Duvoisinen Bible saindua.– Euskal hizkuntza eta itzulpengintza.– Alegien itzulpenak.– Interes filologikoko itzulpengintza.– Tokiko administrazioen eta aldundien itzulpenak.– Kasu bereziak.– Hainbat testu eta egile.



5. Bigarren euskara modernoa (1896-1968)

Testuinguru sozio-historikoa.– Pizkundearen hasierako itzulpengintza.– Itzultzaile “herrikoiak” eta itzultzaile garbizaleak.– Azkue.– Gerra garaiko eta erbesteko itzulpengintza– Gerraosteko itzultzaileak eta argitaletxeak.– Hainbat testu eta egile.



6. Aro garaikidea (1968-)

Testuinguru sozio-historikoa.– Profesionalizaziora eta autonomiara bidea.– 1975-1985: Literatura itzuliaren ekoizpena eta prestakuntza-beharra handitzea.– 1985-1990: Kolektibo profesionalaren kontzientzia eta egiturak egonkortzea eta eskualdatzea.– 1990-2000: Saretzea, bistaratzea eta ekimen espezifikoen ugaritzea.– 2000. urteaz geroztikoak, unibertsitate-ikasketak eta itzulpen-politikak.– Zenbait ekimen, bilduma, autore eta testu garaikide.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren metodologia eta, beraz, prestakuntza-jarduerak parte-hartze aktiboan, lankidetzan eta banakako eta taldeko eztabaidan, hausnarketan eta analisi kritikoan oinarrituko dira. Gainera, ikerketarako bideak irekiko dira. Horretarako gakoak eskolako atazak egiteko teknika kooperatiboak eta irakasgaiko portfolioa izango dira.

Saio magistraletan irakaslearen eta ikasleen aurkezpenak konbinatuko dira, eta irakurketa gidatuak egingo dira; halaber, hausnarketa eta sintesirako dinamikak egingo dira. Gelako saio praktikoetan, ostera, talde-ikerketak, bilaketak eta analisi bibliografikoak, testuen eta egileen katalogoak, testuen ezaugarriak aztertzeko tailerrak... egingo dira. Ikaslearen ikasgelaz kanpoko eskola-orduei dagokienez, oinarrizko irakurketak egiteko, bakarkako hausnarketak egiteko, taldean egin beharreko lanetan aurreratzeko eta irakasgaiko portfolioa prestatzeko baliatuko dira.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A Hizkuntzarako Itzulpengintzaren Historia irakasgaiari dagokion ebaluazio-sisteman etengabeko ebaluazioa edo ebaluazio jarraitua egitea aurreikusten da; hots, azken emaitzak kalifikatzeari utzi gabe, eguneroko lanaren jarraipena egiteko bidea ematen duen ebaluazioa egitea. Hala, jarduera praktikoak egitea, ikaslearen portfolioa eta azken proba aintzatetsiko dira azken kalifikazioa kalkulatzeko.



Nolanahi ere den, “Graduko Titulazio Ofizialetako Ikaslearen Ebaluazio Arautegia”-n zehazten denez, ikasle guztiek baliatu ahal izango dute azken ebaluazioaren aukera. Honela dio arautegiak, II. kapituluko 8. artikuluko 3. atalean:



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Hortaz, 9. asterako entregatu beharko dute ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko agiria irakasleari.



Deialdiei uko egiteari dagokionez, honako hau aurreikusten da lehenago aipatu arautegian, II. kapituluko 12. artikuluan:

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izaten da, hots, azken kalifikazioaren % 100 hartzen duen proba idatzia.



Azken ebaluazioa aukeratzen duten ikasleentzako azken probak modalitate jarraituko ikasleek egin beharreko probaren ezaugarri berberak izango ditu (galdera-mota, ebaluazio-irizpideak, feedbacka); besteen aldean, ordea, azken kalifikazioaren % 100 balioko du.





Deialdiei uko egiteari dagokionez, honako hau aurreikusten da lehenago aipatu arautegian, II. kapituluko 12. artikuluan:

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaezkoa izango da irakasgaiko eGela plataforma erabiltzea: eskoletako jardunbideak jarraitzeko, lanen entregak egiteko… Zenbait jarduera plataforman bertan egitea aurreikusten da. eGela erabiliko du irakasleak irakasgaiko materialak eskuragarri jartzeko eta ikasleei materialak eskuratzeko bideen berri emateko. Taldekako eta bakarkako ariketak eta lanak egiteko, ikasleek nahitaez eskuratu beharko dituzte beren aldetik aztertu beharreko materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Euskal literaturaren historia eta historiografia-gaiak

Aldekoa, I. (2008). Euskal literaturaren historia. Donostia: Erein.

Altzibar, X. (1992). Bizkaierazko idazle klasikoak. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia.

Etxaniz Erle, X. (2011). Euskal literaturaren historia; begirada berriaz. Euskera, 55(2), 823-839.

Gorrotxategi, J., Igartua, I. & Lakarra, J. A. (arg.). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Ibarluzea, M. (2021/2019). Itzulpengintzaren errepresentazioa azken 60 urteotako euskal literaturaren historiografietan. ASJU, 53(1-2), 39-82.

Jaka, A. (d.g.). Euskal literatura eta itzulpengintza, basqueliterature.com. Online argitalpena: www.basqueliterature.com/basque/itzulp

Jaka, A. (2009). El discurso de la traducción en la historia de la traducción vasca. 1611 Revista de historia de la traducción, 3. Online argitalpena: http://www.traduccionliteraria.org/1611/art/jaka.htm

Jaka, A. (2012). Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Bilbo: Euskaltzaindia.

Juaristi, J. (1986). Literatura vasca. Madril: Taurus.

Lasagabaster, J. M. (2007). Sobre la historia de la literatura vasca: diagnóstico y perspectivas. ASJU, 41(1), 237-248.

Lasagabaster, J. M. (2010). Euskal literaturaren historia eta historiografia. Euskera, 55(2), 761-765.

López Gaseni, M. (d.g.). Literatura itzulia. basqueliterature.com. Online argitalpena: http://www.basqueliterature.com/basque/historia/itzulia

López-Gaseni, J. M. (2002). Historia de la literatura vasca. Madril: Acento.

López-Gaseni, J. M. (2010). Genero periferikoen agerpena euskal literaturaren historietan. Euskera, 55(2), 841-852.

Mitxelena, L. (2011/1960). Historia de la literatura vasca. In J. A. Lakarra & I. Ruiz (arg.), Luis Michelena. Obras completas. XIII. Historia de la literatura vasca. Literatura vasca del siglo XX. Bilbo: UPV/EHU & GFA.

Mendiguren, X. (1995). Euskal Itzulpenaren historia laburra. Donostia: Elkar.

Olaziregi, M. J. (arg.) (2012). Basque Literary History. Reno: Center For Basque Studies - University of Nevada.

Orpustan, J. B. (1996). Précis de littérature basque. Baigorri: Izpegi.

Salaberri, P. (2002). Iraupena eta lekukotasuna. Euskal literatura idatzia 1900 arte. Donostia: Erein.

Sarasola, I. (1975). Euskal literatura numerotan. Donostia: Kriseilu.

Sarasola, I. (1976). Historia social de la literatura vasca. Bartzelona: Akal.

Torrealdai, J. M. (1977). Euskal idazleak gaur. Donostia: Jakin.

Torrealdai, J. M. (1997). Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua. Donostia: Jakin.

Torrealdai, J. M. (2007). 30 urte euskal liburugintzan. Donostia: Jakin.

Urquizu, P. (2000). Historia de la literatura vasca. Madril: UNED.

Villasante, L. (1979/1961). Historia de la literatura vasca. Oñati: Sendo.



Testuak eta testu-bildumak

Auzmendi, L. & Biguri, K. (1996). Itzulpen antologia I. Donostia: EIZIE.

Auzmendi, L. & Biguri, K. (1998). Itzulpen antologia II. Donostia: EIZIE.

Auzmendi, L. (2002). Itzulpen antologia III. Donostia: EIZIE.

Mitxelena, K. (2011/1964). Textos arcaicos vascos. Berrarg. in J. A. Lakarra & I. Ruiz Arzalluz (arg.), Luis Michelena. Obras completas XII (1-197). Bilbo: GFA & UPV/EHU.

Trebiño, I. (2001). Administrazio zibileko testu historikoak. Vitoria-Gasteiz: IVAP.

Zenbait egile. (2014/1994). Elizen arteko biblia. Lazkao & Donostia: Bibli Elkarte Batuak & Euskal Herriko Elizbarrutiak.

Zenbait egile. (2015). Euskal literaturaren antologia I. Erdi Arotik Errenazimentura (XIV, XV eta XVI. mendeak). Bilbo: Euskaltzaindia.

Zenbait egile. (2020). Euskal literaturaren antologia II. Errenazimentutik Ilustraziora (XVII eta XVIII. mendeak). Bilbo: Euskaltzaindia.



Gehiago sakontzeko bibliografia

*Gairik gai zehaztuko dira.

Aldizkariak

ASJU: https://ojs.ehu.eus/index.php/asju
Egan: http://www.inguma.eus/erakundea/ikusi/egan
Euskal-Erria: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2813
Euskera: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_argitalpenak&task=home&Itemid=1525&lang=eu-ES
Euzkadi: http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/12324
Euzko Gogoa: https://andima.armiarma.eus/eugo/
Fontes Linguae Vasconum: https://revistas.navarra.es/index.php/FLV
Hegats: https://idazleak.eus/eu/aldizkariak
Lapurdum: https://journals.openedition.org/lapurdum/
Oihenart: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/oihenart-cuadernos-de-lengua-y-literatura/bi-760/
RIEV: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/revista-internacional-de-los-estudios-vascos-riev/bi-128/
Senez: https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez
Uztaro: https://www.uztaro.eus
Yakintza: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2325

Web helbideak

Armiarma: https://www.armiarma.eus
Auñamendi Eusko Entziklopedia. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/komikia-euskal-herrian/ar-153806-140315/
Basqueliterature. Euskal Literaturaren ataria. http://www.basqueliterature.com/
CEATL Conceil Europeen des Associations des Traducteurs Littéraires: https://www.ceatl.eu
Editeus. Euskal Edizioaren mundua: https://mhli.net/project/el-mundo-editorial-vasco-estudio-historico-de-la-evolucion-del-campo-s-xix-xxi/
EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkartea: https://eizie.eus/eu
ELEARAZI: http://elearazi.eizie.eus
EKE. Euskal Kultur Erakundea: https://www.eke.eus/eu
Euskal literaturaren apalategia: http://ehu.eus/ehg/apalategia/
Euskal literaturaren hiztegia. https://www.ehu.eus/ehg/literatura/
Liburu behatokia: https://www.jakin.eus/liburu-behatokia
Nor da Nor datu-basea: http://nordanor.eus/?n=l

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.07 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)