XSLaren edukia

Zuzenbidea eta Etika Biozientzietan26718

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26718

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4850
Mintegia210
Gelako p.1030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Biozientzietako Gradu berrien eratze prozesuan sarri hausnartu da ikasleek eskuratu beharko luketen gaitasuna etorkizunean aurrez aurre topa ditzaketen eztabaida etiko eta juridikoei aurre egiteko. Izan ere, azken hamarkadan gora egin du erakunde publikoen eskusartzeak ingurumen biologo, biologo kliniko zein bioteknologoen eskumenen eremuan, eta tokian tokitik mundu mailatara doazen gobernantza guneetatik erregulazio jarduerak ere ondorioak ditu haientzat.



Konstituzio-Zuzenbidea eta Pentsamendu Politikoaren Historia Sailak garatu duen Zuzenbidea eta Etika Biozientzietan irakasgaiaren helburua da, hain zuzen ere, aipatu diren arazo etiko sozial eta juridikoen aurrean, gogoetarako eta erabaki juridikoen ezagutzarako oinarrizko baliabideak eskaintzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNEN ZERRENDA



1.-Biozientzien ekimen esparruan sortzen diren eztabaida etiko eta juridikoei aurre egiteko oinarrizko hausnartze-gaitasunak sustatzea.



2.- Ingurumena, Ikerkuntza zientifiko-teknikoa, bioteknologiaren aplikazioa keta nekazaritza eta elikagaien sektoreetan araudi eta gobernu-gaitasunak dituzten erakundeak ezagutzeko gaitasuna bultzatzea, bai eta haien politiketan eragiten duten faktoreak ezagutzekoa ere.



3.- Eztabaida etikoek aurre egiterakoan, ikaslearen autonomia indartzea, etorkizunean espezializaturiko Gradu-ondoko ikasketak edo Herri Administrazioetarako oposaketa ikastaroei aurre egiteko gaitasuna izan dezan.



4.-Analisi, sintesi, antolaketa eta plangintzarako ahalmena garatzea, erabakiak hartzen eta informazioa prestatzen eta zabaltzen laguntzeko.



5.- Arrazoitze kritikoan eta gizartearen balioekiko konpromiso etikoan aurrera egitea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. ATALA- Biozientziekiko Etikak eta Zuzenbideak dakartena

1go Gaia: Ambientalismoa, Bioetika eta Biozuzenbidea: Biozientzietatik begirada.

Bizitzaren Zientzien eta Bioteknologien erronka estrategikoak Europar Batasunean. Gizarte eta Zientziaren arteko Gizarte itunaren eraldaketa historian zehar. Ikerkuntza askatasuna eta hark lotuta dakarren gizartearekiko erantzukizuna. Etika eta Zuzenbidea. Pentsamendu kritikoa: zer da, zertarako balio du, zein dira haren premisak. Argudiozko eztabaida: helburuak, arauak eta arau-hausteak. Bioetikaren teoria nagusiak eta haien metodologia.



II.- Ingurumen Etika eta Ingurumen Zuzenbidearen Oinarriak

2. Gaia: Ekologia eta Ingurumena, Etika eta Zuzenbidearen ikuspegitik. Gizakia eta Naturaren arteko harremana ulertzeko era ezberdinak. Ingurugiroaren babes printzipioak. Jasangarritasuna eta Maila-anitzetako Gobernantza eredua.



3. Gaia: Naturaren iraunarazpena eta Biodibertsitatearen aprobetxamendua. Aniztasun biologiakoaren balore ulermena eta haren babes juridikoaren paradigma. Biodibertsitatearen onurak eskuratzea (bio-prospekzioa, biopatenteak eta biopirateria). Natura guneen iraunarazpena: gako juridikoak. Biodibertsitatearen babesa.



4. Gaia: Prebentzioa, Kudeaketa Integratua eta gertaera eta hutsegiteen aurreko eskuhartzea. Prebentzio teknika klasikoak eta berriak. Enpresen ingurumen Kudeaketa. Ingurumen gertaerak eta hutsegiteak. Enpresen ingurumen erantzukizuna (zibila, penala, administratiboa). Ingurumenarekiko arriskuak eta prekauzio-printzipioa.



III.- Ikerkuntza biozientifikoaren alde etiko eta juridikoak



5. Gaia: Gizakiengan edo haren lagin biologikoekin zein datuekin buruturiko Ikerketa jarduerak: eztabaida etiko eta juridikoak. Mugatu dezake Estatuak ikerkuntza askatasuna? 2007ko Espainiako Ikerkuntza biomedikoaren legea. Adostasun informatua. Prozedura inbasiboak. Obulu, fetu eta enbrioiekin egindako ikerkuntzak. Ikerkuntza helburuekin egindako analisi genetikoak. Gizakien lagin biologiko edota pertsonen datuekin buruturiko ikerkuntzak. Populazio talde bereziengan buruturiko ikerkuntzak eta nazioez gaindiko praktikak. Ikerkuntza biomedikoen etekin ekonomikoa, laginen dohakotasuna, patenteak. Ikerlari eta Sustatzaileen erantzukizun juridikoa ikerkuntzak direla eta.



6. Gaia: Beste organismo eta mikroorganismoekin egindako ikerketak.. Ikerkuntza askatasuna versus animalien edo agente biologikoen erabilpenaren kontrola. Agente biologikoen kontrol araudia. Animalien erabilpena ikerkuntzan: eztabaida etikoa eta aplikatu beharreko zuzenbidea.



IV.- Aurrerapen biozientifikoen eta bioteknologien ekarpenek sortutako auzi etiko eta juridikoak.



7. Gaia: Giza Genomaren eta Gizakiei aplikaturiko Bioteknologien eztabaida etiko eta juridikoak. DNA eta Giza Genoma, Etika eta Zuzenbidearen ikuspegitik.. Pertsonen identifikazioa eta DNA. Informazio genetikoa: lorpena, sarbidea eta erabilpena. Datu genetikoak eta diskriminazio arriskua. Hobekuntza genetikoa : Eugenesia, Aholku genetikoa gaur egungo osasungintzan, Giza genomaren eskuztatzea. Terapia genikoa eta Giza klonazioa

Terapia aitzindariak eta Norbanakoari egokitutako Medikuntza. Trasplante eta xenotrasplanteak. Nanoteknologia.





8. Gaia: Bioteknologia eta organismoen eraldaketa genetikoa Bioteknologiaren argi-ilunak. BTari lotuta datozkigun eztabaida politiko eta juridikoak. Bioteknologiaren erabilpena arautzen duen esparru erregulatzailea, Europan eta Espainian.







V. Elikadura eta janariarekin lotuta dauden auzi etiko eta juridikoak Biozientzien ikuspegitik

9. Gaia: Gizakiaren Elikadura eta Janariekin lotuta dauden alde soziopolitiko eta juridikoak. Elikadura eta Elikagaigintzen inguruko eztabaida etikoa historian zehar eta gaur egun. Elikagaiei sarbidea, giza eskubide? Malnutrizio eta Desnutrizioa, ekintzarako esparru. Elikagaien eralketa: ingurumen-eragina eta alde etiko ta ekonomikoak. Elikagaien kalitatea eta segurtasuna Europar Batasunan: araudiaren gakoak. Elikagai talde berezien araudiak: transgenikoak, funtzionalak, ekologikoak eta beste batzuk.



MetodologiaToggle Navigation

GELA SAIOAK

- Saio magistraletan programaren 9 gaiak garatuko dira azalpen teoriko ta praktikoen bidez, eta material didaktiko, ariketa eta erreferentzia dokumentalen bidez.



- GA eta 2 Mintegietan, talde txikiagoetan, ezagutzen aplikazio praktikoan sakonduko da, bai eta hausnarketa kritikorako gaitasunen eta ikasleen autonomiaren garapenean ere.



Saio ezberdinetan egitekoak:

1) Kasuen azterketa eta haien gaineko hausnarketa lana. Iritzi ezberdinei eusteko argudioen sortzea eta argudiaketa akats eta falazien detekzioa.

2) Egikaritza profesionalean suertatzen diren egoerei araudia aplikatzea eskatzen duten ariketak.

3) Dirulaguntza publikoen, Etika Batzordeen Txostenen eta ekintza ezberdinen baimenen eskatze prozeduren gaineko ariketak.

4) Alde teorikoa lantzeko galdetegiak.

5) Test edo galdera laburren probak.



SAIOETAN LANDUTAKO EDUKIAK azterketarako materia izango dira, alde teoriko zein praktikoan. Ebaluaketa jarraian, dena den, aukera egongo da:

- 1, 2, 3 eta 4 gaien materia teoriko eta praktikoa libratzeko

- 5, 6, 7,8, eta 9 gaien alde PRAKTIKOaren ordez, portafolio bat egiteko

Hori horrela, aurrekoak gainditu ezkero, azken azterketarako 5-9 gaien materia teorikoa besterik ez litzateke prestatu behar.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA SISTEMA

Aukera bi daude.

1) Azterketa, irakasgaiaren %100a ebaztekoa. Alde teoriko eta praktikoa izango ditu. Ikaslea azterketara aurkezten ez bada, deialdiari uko egin duela ulertuko da (EZ AURKEZTUA).

2) EBALUAKETA JARRAIEKO AUKERAK. I.- Lauhilabetekoan zehar, lehen LAU GAIEN alde teoriko eta praktikoa libratzeko azterketa bat egongo da (hautazkoa). II.- Proba bat egongo da, hautazkoa ere, 5-9 gaien ordez eskainiko den IKERKUNTZA PORTAFOLIOETARAn parte hartzeko gainditu behar dena. Proba gainditzen dutenek, portafolioetara izen emateko aukera izango dute, irakasgaiaren %30a ebatziko duena.



AZTERKETAri BURUZKO OHAR GARRANTZITSUAK:

- Oso garrantzitsua: AZTERKETA boligrafo gardenez osatu behar da, ezabatu ezin daitekeen tinta duena. Idazteko beste tresnarik EZ DA onartuko.

- Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



EBALUAKETARAKO ERRUBRIKA:



- Irakasgaiak barne hartzen dituen 9 gaiei buruzko galdera teorikoak eta teoriko-praktikoak, tipologia desberdinekoak (test eta garapenekoak). Lauhilekoan zehar, ikasleak, banaka, azterketa hori prestatzeko ORIENTAZIO-GALDETEGI bat landuko du, baina ez da loteslea izango. Hau da, klaseko galdetegietan lantzen diren galderetaz aparte, posible da azterketan beste galderaren bat egotea (notarako bereziki).



- GAn eta mintegietan egindako kasuekin eta jarduerekin lotutako galdera teorikoak eta egin beharreko zereginak. Azterketa prestatzeko erreferentzia lan-taldean sartzeko proposatutako irizpide, gai eta ariketek osatuko dute. Atal honi dagokionez, (ebaluazio jarraituan) ohiko deialdiko azterketa baino lehen aztertzeko aukera eskainiko da.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian TEORIA edo PRAKTIKA gainditu badira, nota hori aparteko deialdi honetarako gordeko da. Hurrengo ikasturterako, ordea, ez da notarik gordeko. Ikaslea azterketara aurkezten ez bada, deialdiari uko egin duela ulertuko da (EZ AURKEZTUA).





Oso garrantzitsua: AZTERKETA boligrafo gardenez osatu behar da. Idazteko beste tresnarik EZ DA onartuko.



AZTERKETA, irakasgaiaren %100a ebaztekoa. Atalen bat ohiko deialdian gainditu izan bada, ikasleak eskatuta gordeko litzateke (teoria %60a, praktika %40). Posible da beti ere gainditutako atal hori berriro egitea, nota igotzeko asmoz.



- Irakasgaiak barne hartzen dituen 9 gaiei buruzko galdera teorikoak eta teoriko-praktikoak, tipologia desberdinekoak (test eta garapenekoak). Lauhilekoan zehar, ikasleak, banaka, azterketa hori prestatzeko ORIENTAZIO-GALDETEGI bat landuko du, baina ez da loteslea izango.



- GAn eta mintegietan egindako kasuekin eta jarduerekin lotutako galdera teorikoak eta egin beharreko zereginak. Azterketa prestatzeko erreferentzia lan-taldean sartzeko proposatutako irizpide, gai eta ariketek osatuko dute.



AZTERKETAri BURUZKO OHAR GARRANTZITSUAK:

- Oso garrantzitsua: AZTERKETA boligrafo gardenez osatu behar da, ezabatu ezin daitekeen tinta duena. Idazteko beste tresnarik EZ DA onartuko.

- Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Duela gutti arte Biozientzien gizarte eztabaidaren gako etiko eta juridikoak landu izan dituzten testuek bi ezaugarri nagusi izan dituzte. Alde batetik, zuzenbidean edo filosofian aditu direnentzako idatziak egon direla, edo behintzat Gizarte Zientzien ezagutza maila altu bat duten adituentzat; bestetik,arloaren barruan azpi-gai konkretu batzuetan jarri izan dutela arreta, eta ez beraz arloaren aurkezpena azalpen zabalago batean.

Hori horrela, Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko Juridikoen sailak EHUko Biozientzietako ikasleak helburu dituen materialak prestatzeko ardura hartu du eta eGelaE bidez emango dira:

- Material didaktikoa, klaseko apunte bidez edo bibliografia zein erreferentzia dokumentalekin lantzekoa.

-Lan Koadernoa osatzen joateko irizpide, galdera eta ariketak. Lauhilabetekoan zehar progresiboki emango direnak.

-Legeak-Leyes bilduman, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eta EHUren dirulaguntzaz euskeratu izan den Biomedikuntza eta Genetikari buruzko hainbat lege liburua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Corcuera Atienza, La protección de los Derechos fundamentales en la Unión Europea. Dykinson, 2002.

Escajedo San Epifanio, Bioteknologiaren garapen osasungarri eta jasangarria, ELHUYAR, 2008.

Escajedo San EPifanio. Towards a New Regulatory Framework for GMOd in the EU. 2017

Escajedo San Epifanio. Tecnologías Biométricas, Identidad y Derechos Fundamentales. 2017.

Etxeberria, X. Temas Básicos de Etica, Desclee, 2005.

Jaquenod, S.: Derecho Ambiental. Sistemas naturales y jurídicos, 2008.

Mepham, B.: Bioethics, an introduction for the Biosciences

Ortun, V. (ed). Gestión del Laboratorio clínico. 2007.

Reichmann y Joel Tickner (coords), El principio de precaución, Icaria, 2002.

Romeo Casabona/ Escajedo San Epifanio/Emaldi Cirón/ et alt, La ética y el derecho ante la biomedicina del futuro, Ed. Deusto, 2007.

Ruiz de la Cuesta (coord.), Ética de la vida y la salud. Su problemática biojurídica, Universidad de Sevilla, 2008.

Teichmann, J. Etica Social, Teorema, 2008.

UAH, Ciencia y Tecnología del Animal de Laboratorio.



Gehiago sakontzeko bibliografia

AA.VV. Global Food Security: Ethical and Legal Challenges.
AA.VV. Ethical Futures: Bioscience and Food Horizons.
AA.VV. Los avances del Derecho ante los avances de la Medicina, 2009.
Canosa Usera, R. El derecho a la integridad personal, 2008.
CEAB, Controles éticos en la actividad biomédica. Análisis de situación y recomendaciones. Roche, 2009.
Corcuera Atienza, La protección de los Derechos fundamentales en la Unión Europea. Dykinson, 2002.
Escajedo San Epifanio, Por un avance saludable y sostenible de la Biotecnología (editado en castellano, inglés y euskara), 2007 y 2008.
Etxeberria, X. Temas Básicos de Etica, Desclee, 2005.
Filibi, i:/ Belise, J. M., Constitucionalismo transnacional. Derecho, democracia y economía política en la globalización, 2010.
Jaquenod, S.: Derecho Ambiental. Sistemas naturales y jurídicos, 2008.
Mepham, B.: Bioethics, an introduction for the Biosciences
Ortun, V. (ed). Gestión del Laboratorio clínico. 2007.
Reichmann y Joel Tickner (coords), El principio de precaución, Icaria, 2002.
Romeo Casabona (ed), Biotecnología, desarrollo y justicia, Comares, 2007.
Romeo Casabona (ed), Enciclopedia de Bioderecho y Bioética, 2011.
Romeo Casabona/ Escajedo San Epifanio/ et alt, La ética y el derecho ante la biomedicina del futuro, Ed. Deusto, 2007.
Ruiz de la Cuesta (coord.), Ética de la vida y la salud. Su problemática biojurídica, Universidad de Sevilla, 2008.
Teichmann, J. Etica Socia, , Teorema, 2008.
UAH, Ciencia y Tecnología del Animal de Laboratorio.

Aldizkariak

Bioética & Debat
British Journal of Medical Ethics
Cuadernos de Bioética
Ecology Law Quarterly
Elhuyar Zientzia eta Teknika (bereziki, Analisia delako atala)
Environmental Law Review
Ethics and Justice
Hastings Center Report
Journal of Agricultural and Environmental Ethics
Journal of International Biotechnology Law
Journal of Medical Ethics
Kennedy Institute of Ethics Journal
Research Ethics Review
Revista Aranzadi de Derecho Ambiental
Revista de Derecho y Genoma Humano
Revista Derecho y Salud
Revista Española de Derecho Constitucional

Web helbideak

biotech.law.lsu.edu/cases/blaw_cases-regs.htm
ethicsinsociety.stanford.edu/‎
virtualmentor.ama-assn.org/
www.aebc.gov.uk/aebc/index.shtml
www.animalethics.org
www.bioeticayderecho.ub.es/
www.catedraderechoygenoma.es
www.cbhd.org/
www.genetics-and-society.org/index.asp
www.ethics.harvard.edu
www.ethics.org
www.eursafe.org
www.ibbioetica.org/es/‎
www.jiscmail.ac.uk/lists/ENVIROETHICS.html
www.lawtech.jus.unitn.it/
www.mcw.edu/bioethicsandmedhumanities.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BULLAIN LOPEZ, IÑIGO MARIA
  • LASA LOPEZ, AINHOA
  • TAJADURA TEJADA, JAVIER MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:30-11:30 (1)

16-22

09:30-10:30 (2)

16-30

09:30-10:30 (3)

09:30-10:30 (4)

24-30

09:30-10:30 (5)

26-28

10:30-11:30 (6)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-16:00 (1)

26-26

15:00-16:00 (2)

Irakasleak

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-16:00 (1)

26-26

15:00-16:00 (2)

Irakasleak

01 Mintegia-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

13:00-14:00 (1)

25-25

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

01 Mintegia-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-23

12:00-13:00 (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-23

10:30-11:30 (1)

25-25

10:30-11:30 (2)

29-30

10:30-11:30 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

13:00-14:00 (1)

19-22

13:00-14:00 (2)

24-24

13:00-14:00 (3)

26-29

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

12:00-13:00 (1)

16-22

10:30-11:30 (2)

16-30

10:30-11:30 (3)

10:30-11:30 (4)

24-30

10:30-11:30 (5)

29-30

12:00-13:00 (6)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

15:00-16:00 (1)

23-23

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

16:00-17:00 (1)

23-23

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-21

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Mintegia-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-22

12:00-13:00 (1)

25-28

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

12:00-13:00 (1)

19-28

12:00-13:00 (2)

Irakasleak