Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Biologiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Biologiako Gradua - Aurkezpena

Biologiak mundu bizia aztertzen du. Hark emandako jakintza ezinbestekoa da gizartearen aurrerabide eta garapenerako, eragin zuzena baitu biztanleriaren ongizatean eta osasunean. Biologiak oinarriak finkatzen ditu, besteak beste, gaixotasunari, zahartzeari edo planetaren zaintzari aurre egiteko.

Biologiako Graduak izaki bizidunen jatorria, eboluzioa eta propietateak aztertzen ditu maila askotan, molekulatik biosferaraino, eta ikuspegi estrukturalak, funtzionalak eta ebolutiboak erabiltzen ditu horretarako.

Hiru aipamen hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu espezializatzeko: Biodibertsitatea eta Eboluzioa, Ingurumen Biologia eta Zelulen Biologia, Molekularra eta Genetikoa. Horrez gain, zure prestakuntza osatzeko, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, graduan eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,85 €

Gutxieneko nota

11,300 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

90 plaza

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Biologia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Eskura izango dituzu mintegiak eta ikasgela, laborategi eta kanpoko praktikak, gaitasun tekniko, metodologiko eta intelektualak garatuz.
  • Irakasle ia gehienak doktorea da eta ikerketan dihardu, erditik gora elebidunak direlarik.
  • Irakasgai guztiak bi hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dituzu eta gero eta gehiago dira ingelesez irakasten direnak.
  • Tutoretza planari eta ikaskideen arteko tutoretza planari esker, errazago integratuko zara unibertsitate bizitzan.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Natura eta ikerketa zure interesekoak badira, laborategi eta landa lanak motibatzen duen pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, eta ezagutza zientifiko eta teknikoak, eta matematika, fisika, kimika eta biologiako nozioak badituzu, Biologiako Gradua ezin hobea da zuretzat.

Irudia

Irteera profesionalak

Lan egin ahal izango duzu, gehienbat, arlo hauetan:

  • Osasun arloko profesionala laborategi klinikoan, giza ugalketan, osasun publikoan, nutrizioan eta dietetikan, animalia eta landare osasunean, besteak beste
  • Barneko Biologo Egoiliarra (BABE): analisi klinikoak, azterketa epidemiologikoak, ikerketa biomedikoa, osasun arloko bioteknologia...
  • Auzitegiko zientzia
  • I+G: farmazia industria, nekazaritza eta elikagaien industria kimikoa, nekazaritza eta abeltzaintzakoa...
  • Ingurumena: lurraldearen antolakuntza, kontserbazioa eta kontrola; baso, nekazaritza eta ur-baliabideen kudeaketa; hondakinen kudeaketa; inpaktuen ebaluazioa eta natura ingurunearen lehengoratzea...
  • Informazioa, dokumentazioa eta dibulgazioa museotan, natura parketan, zoologikotan, argitaletxetan…
  • Irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa