XSLaren edukia

Enpresa eta Proiektuak26844

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
7.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26844

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Mintegia1015
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Enpresa eta Proiektuak" Ingeniaritza Elektronikoko graduko laugarren mailan eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko gradu bikoitzeko bostgarren mailan irakasten da. Ikasleek bere lanbide-karrera edota ikerkuntza hasi aurretik jakin beharreko hainbat gairen batura da. "Proiektuak eta Enpresa" moduluaren barnean dago eta mikroekonomia, finantza analisia eta proiektuak bezalako gaiak jorratzen dira. Horregatik, beste graduko edozein irakasgairekin erlazio zuzenik ez du.



Enpresaren ekonomia (mikroekonomia), bere egitura funtzionala (enpresen antolakuntza), teknika operatiboak (planifikazioa, gestioa eta proiektuen zuzentzea) eta enpresa edota proiektuen finantza egoeraren analisia (analisi ekonomiko finantzarioa) irakasgai honen edukien artean daude.



Enpresa-ekimenen sustapena (spin off-ak, patenteak) eta teknologia gune berriekin lotutako gaiak ere landuko dira irakasgai honetan. Bestalde idatzizko zein ahozko komunikazioa sakonki landuko dira, zeharkako beste gaitasun batzuekin batera, etorkizun profesionalari begira duen garrantzia dela eta.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.Ekonomiaren oinarrizko elementuak eta proiektuen kudeaketari buruzko gaiak ezagutu eta erabili

2.Ingeniaritza Elektronikoarekin erlazionatutako emaitzak, ideiak eta jakintzak idatziz komunikatzeko gai izan, eta burututako lanen txostenak idazteko gai izan.

3.Ingeniaritza Elektronikoarekin erlazionatutako emaitzak, ideiak eta jakintzak ahoz komunikatzeko gai izan eta jendaurrean ezagutza ezberdinak aurkezteko gaitasunak lortu

4.Ingeniaritza Elektronikoaren lanbidearekin lotutako ardura etikoa ezagutu

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Mikroekomiaren eta enpresa antolakuntzaren sarrera.

Mikroekonomiaren oinarriak. Eskariaren analisia. Eskaintzaren analisia.Mikroekonomiari buruzko kontzeptu osagarriak. Enpresa antolakuntzaren oinarriak.

2. Proiektuak: Teoria orokorra

Proiektuen oinarriak. Proiektuak planifikatzeko teknikak. Proiektuen ustiapena. Adibide praktiko bat.

3. Ekonomia- eta finantza-analisia. Proiektuetara aplikazioa

Enpresaren ekonomiaren kontzeptuak. Enpresaren ekonomia- eta finantza- analisia. Finantza-gestioa. Inbertsioen errentagarritasun analisia. Finantziaketa iturriak.

4. Enpresa-ekimenen sustapena. Spin off-ak eta patenteak

Jabetza intelektuala eta industriala. Patenten erabilera. Patenteen datu baseak. Arau hausteak. Kasu praktikoak



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia bost atal nagusitan banatzen da:

1) Ekonomiaren sarrera

2) Enpresaren administrazioa

3) Propietate industriala eta intelektuala

4) Proiektuak

5) Ahozko eta idatzizko aurkezpenak eta beste batzuk





Irakaskuntza magistralean gaiaren kontzeptuak azalduko dira eta noiz edo behin ikasleek ariketak egin eta parte hartu beharko dute edukiei buruzko eztabaidetan.

Gelako praktiketako hamabost egun ahozko eta idatzizko komunikazioa lantzeko, eztabaidak egiteko eta beste hainbat gai lantzeko erabiliko dira. Beste gelako praktikak eta mintegiak ekintza praktikoak burutzeko erabiliko dira, zeinetan ikasleek teorian ikasitakoa finkatuko duten. Gainera, egun hauetan metodologioa aktiboak erabilita burututako ekintzak gainbegiratzeko erabiliko dira. Proiektuetan oinarritutako ikasketa edo ikasketa kooperatiboa landuko dute besteak beste aurrerago aipatutako modulu ezberdinetan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Amaierako azterketa batekin bukatzen duen ebaluaketa jarraituaren irizpideak hauek dira:

1go atala: Garatu beharreko proba idatzia %55 (kalkulagailua baimenduta egongo da)

2. atala:

- Entregatu beharreko lanak %5

- Ahozko aurkezpenak, idatzizko lanak, eztabaidak, etab. %20

- Praktikak eta txostenak %10

- Proposatutako ariketak eta lanak %10



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahalko dio ebaluazioaren erregulazio araudiak adierazitako epean: 9 aste lauhilekoaren hasieratik kontatuta, zentroaren eskola egutegiaren arabera.

Uko idatziz egingo da, modu egokian bete eta sinaturiko dokumentua irakasleari entregatuz. Kasu honetan, azken ebaluazio sistema bidez ebaluatuko da, honela kalifikatuko dena:

* Banakako amaierako proba %60: Froga idatzi bat izango da, azaltzeko galderak eta ebazteko ariketak dituena. Lehenengo hiru blokeetako gaiak ebaluatuko dira

* Azterketa praktikoa %40: Azken bi moduluetan landutako gaiak ebaluatzeko behar diren froga ezberdinak: Ahozko komunikazioa, komunikazio idatzia, proiektu bate garapena, etab.



Ohiko deialdiko moduluetariko bat gaindituta izanez gero, emaitza positiboak gorde ahalko dituzte ezohiko deialdirako.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ebaluazio finalean izandako irizpide berdinak aplikatuko dira:

* Banakako amaierako proba %60: Froga idatzi bat izango da, azaltzeko galderak eta ebazteko ariketak dituena. Lehenengo hiru blokeetako gaiak ebaluatuko dira

* Azterketa praktikoa %40: Azken bi moduluetan landutako gaiak ebaluatzeko behar diren froga ezberdinak: Ahozko komunikazioa, komunikazio idatzia, proiektu bate garapena, etab.



Deialdietako moduluetariko bat gaindituta izanez gero, emaitza positiboak gorde ahalko dituzte hurrengo ikasturtean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Tarela, J.M., "Introducción a la Economía para estudiantes de Física e Ingeniería Electrónica", Universidad del País Vasco, ISBN 8490822751 , 2016

* Mochón, F., "Principios de Economía", 2a ed., McGraw Hill, 2001.

* Samuelson, Paul A, "Microeconomics, 19th", Samuelson, McGrawHill Economics, ISBN 0073344222

--

* M. Tarela,"Conceptos de ADE para estudiantes de Física e Ingeniería Electrónica," EHU 2016

* Díez Torca I., “Cómo entender las finanzas hoy”, Ed A. Bosh, ISBN 978-84-95348-54-8, Barclona (España), 2010.

* "Harvard Business Review on entrepreneurship”, Hardvard Business School Press, ISBN 0-87584- 910-5, Boston (USA), 1999.

--

* Tarela, J. M. Mod III: Introducción a la Teoría General del Proyecto. 2017.

* Horine, G., Absolute beginners guide to project management, PearsonTechnology Group. 2009.

* Apaolaza, U., Martínez, A., Oyarbide, A., Proiektu-kudeaketaren oinarriak, Usurbil: Elhuyar (Unibertsitateko gaiak). 2009.

* A guide to the Project Management Body of Knowledge (PMBOK guide), Project Management Institute; Edición: 6th ed, 2017.

* Goleman, D., Emotional Intellignece, Bantam; Anniversary edition, 2006

--

* IPTK (IP Teaching Kit), producido por la EPO (Oficina Europea de Patentes), en cooperación con la EUIPO.

--

Web helbideak

* http://ocw.mit.edu/OcwWeb/Electrical-Engineering-and-Computer-Science/index.htm
* https://www.epo.org/index.html
* http://www.spri.es
* http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ztbp-2020/
* https://ec.europa.eu/programmes/horizon2020/en
* https://www.infoq.com/minibooks/kanban-scrum-minibook

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DEL CAMPO HAGELSTROM, INES JULIANA
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, IBON
  • VARONA FERNANDEZ, MARIA AMPARO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

09:30-10:30 (2)

09:30-10:30 (3)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

10:30-11:30 (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

10:30-11:30 (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

09:30-10:30 (2)

09:30-10:30 (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

10:30-11:30 (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

10:30-11:30 (2)