XSLaren edukia

Irakasleak

AINHOA LEJARDI MEAVEBASTERRECHEA

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ainhoa.lejardi@ehu.eus

Ainhoa Lejardi Meavebasterretxea, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Industri Ingeniari Teknikoa berezitasuna: Industri Kimika (2004) eta Materialetan Ingeniaria (2007) da. Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan doktorautza ikasketak burutu zituen (“Doctor Europeus” aipamenarekin) eta bere tesian zehar polimero biodegradagarri berrien lorpenean eta ezaugarritzean aritu zen lanean. 2010 urtetik aurrera irakasle gisa dago UPV-EHU-ko Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailean. Gaur egun, gradu (Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua eta Ingurumen Ingeniaritzako Gradua) eta graduondoko (Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra) irakasgaiak ematen ditu Bilboko Eskola Ingeniaritzan. Irakasle Atxiki bezala egon da 2012- tik 2019-ra arte, eta egun Irakasle Agregatua da.

Bere ikerkuntzako jarduna sistema polimeriko biodegradagarrien nahaskortasun azterketan zentratuta egon da. Gaur egun, hidrogel injektagarrien inguruko ikerketa lerro berri batean ari da lanean, Ikerkuntza Zientifikoko Goi Kontseiluarekin (CSIC-ICTP) elkarlanean.