XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta Industria-Antolaketako Ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
  • Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
  • Industria-Antolaketako Ingeniaritzaren arloko proiektuen xede diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna.
  • Industria-Antolaketako Ingeniaritzari lotutako jarduerak egitean beharrezkoa den legeria aplikatzeko jakintza, ulermena eta gaitasuna.
  • Industria-Antolamenduko Ingeniaritzaren arloko proiektuak eta txostenak idazteko, sinatzeko eta garatzeko gaitasuna.
  • Kalitatearen printzipioak eta metodoak aplikatzeko gaitasuna.
  • Konponbide teknikoen gizarte- eta ingurumen-eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
  • Metodo eta teoria berriak ikasteko eta garatzeko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.
  • Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezaguerak.