XSLaren edukia

Irakasleak

JONATAN GARCIA RABADAN

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
jonatan.garcia@ehu.eus

Jonatan Garcia Rabadan UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasle agregatua da.



Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua (2006) eta Doktore (2016) UPV/EHUn. Bestelako goi-ikasketak egin izan ditu Bordeleko Institut d’Etudes Politiques (2005), Deustuko Unibertsitatean (2007) eta Centro de Investigaciones Sociológicas-en (2010), besteak beste.



Gertuko zein nazioarte mailako elkarte akademiko desberdinen kidea da, Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartean (Batzarkidea izanda), Espainiako Politika Zientzien Elkartean (AECPA), Espainiako Soziologia Federazioan (FES), Ikerketa Politikoen Europear Elkartean (ECPR) edo Nazioarteko Erlijioaren Soziologia elkartean (ISSR-SISR), besteak beste. Hainbat ikerketa talde eta proiektuetan parte hartu izan du. Argitalpen akademiko ugari ditu eta ebaluatzaile lanetan aritu da aldizkari desberdinentzat. Horretaz aparte, INGURUAK aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea da. Beraren ikerketa ildo nagusienak honakoak dira: Porrtaera politikoa eta hauteskundeak, politika eta erlijio harremanak Euskadin, baita federalismoa eta iritzi publikoa. Komunikabide desberdinetan parte hartzen du, non EiTB, Radio Popular, El Correo, Cadena SER edo The Conversation.





ORCID: https://orcid.org/0000-0003-2252-8562

Web of Science ResearcherID: AHB-7188-2022