XSLaren edukia

Irakasleak

ANDREA GURIDI CORTABERRIA

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
andrea.guridi@ehu.eus

Biokimikan lizentziaduna eta Doktorea euskarazko aipamenarekin Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikertzaileen formakuntzarako UPV/EHU-ren eskutik, doktoretza-aurreko diru-laguntza eskuratu zuen. Irakaskuntza jarduera Zientzia eta Teknologiako Fakultateko eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko hainbat gradutan izan duen bitartean, gaur egun, bere irakaskuntza jarduera Farmazia Fakultatean garatzen da, Farmaziako graduan, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan eta Ingurumen Zientzietako graduan, hain zuzen ere.

Unibertsitatean bertan eta baita enpresa bioteknologikoan ere, ikerketa lerro desberdinetan lanean ibili izan da. Une honetan, bere ikerketa jarduera Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologiako Sailean, “Kandidiasiak eta beste giza infekzioak biogeruza mikrobianoekin erlazionatuta daudenak” Euskal Unibertsitate Sistemako A motako Ikerketa Talde Kontsolidatuan dihardu (GIC 15 78 IT 990-16) (https://www.ehu.eus/canbio). 14 ikerketa proiektuetan parte hartu du, hauetatik 4 enpresekin izan direlarik. Azken hauetatik hainbat artikulu zientifiko, liburu-kapitulu bat eta kongresu nazional eta nazioartekoetan partehartzeak eratorri direlarik. Master amaierako hiru lan eta gradu amaierako beste hiru lanen zuzendarikide izan da.

Dibulgazio zientifiko jardueretan parte hartzen du eta Bizilabe deritzon, gazteei zuzendutako aisialdirako guneetan egindako ikerketa zentroaren proiektuaren Koordinatzaile Zientifikoa izan da.