XSLaren edukia

Kazetaritza Espezializatua27114

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ikus-Entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
5
Kreditu kopurua
6
Kodea
27114

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.710.5
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kazetaritza espezializatua Kazetaritzako Graduko 4. mailako bigarren lauhilekoko nahitaezko irakasgaia da. Bere helburu nagusia da ikasleen prestakuntza kazetaritza espezializatuko genero, formatu eta edukietara zuzentzea. Orain arte, ikasleek kazetaritza orokorraren metodologia eta ezaugarriak ikasi dituzte; irakasgai honetan, berriz, kazetaritza espezializatuan lan egiteko era ikasiko dute. Kazetaritza horren helburua ez da, jeneralistarena bezala, gertatzen dena kontatzea, bere esanahia, zergatia eta ondorioak azaltzea baizik; bere helburua ez da lehenago heltzea, heltzean informaziorik onena, osoena eta sakonena eramatea baizik; helburua ez da publiko osoari zuzentzea, XXI. mendeko gizartea osatzen duten audientziaren zati zehatz batzuetara baizik.

Graduan zehar, ikasleek irakasgai honetan beharrezko diren ezagupen batzuk eskuratu dituzte, batez ere arlo praktikoan: Informazio Generoak (1. maila), Dokumentazio Iturrien Kudeaketa (2. maila), Kazetaritzaren Teknologia (2. maila), Interpretazio Generoak (3. maila), eta Erreporterismoa (3. maila).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen bidez, ikasleek Kazetaritzako Titulazioko 6 gaitasun garatuko dituzte:

G001-Jariotasun eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, bai ahoz zein idatziz, komunikabide desberdinetarako egokienak diren baliabide linguistikoak egoki erabiliz.

G002- Hainbat iturritan bilatu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, edukiak narrazio-modu eta -estrategietara egokituz.

G003- Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak

aplikatzea.

G004- Edukien alderdi formalak eta estetikoak behar bezala diseinatzea, komunikabideen ezaugarrien arabera.

G005-Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatu, planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.

G007- Kazetaritza-genero eta -formatu nagusiak informazio-lanetan aplikatzea, komunikabide ezberdinen berezko lengoaiaren bidez



ZEHARKAKO GAITASUNAK

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT5 - Informazio eta herritartasun digitalaren kudeaketa.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.

GAITASUN ESPEZIFIKOAK

C4CC05 - Ezagutza sustatzen duten testuak jaso, sailkatu eta interpretatzeko trebetasunak hobetzea

beren testuinguru historiko, politiko, ekonomiko eta sozialean, transmisioa hedatzean aberasteko eta pertsonen arteko zein taldean baitan harremana sustatzeko.

C4CC06 - Gatazkak konpontzeko eta komunikazio-zerbitzuak planifikatzeko baliagarriak diren komunikazio-teknikak eta -estrategiak erabiltzea barne eta kanpo komunikazioa instituzio eta erakunde publiko eta pribatuentzat.

C4CC01 –Identifikatzea eta trebetasunaz erabiltzea argudiaketaren figura erretorikoak eta ahozko eta idatzizko

baliabide desberdinak, genero eta hedabideen mezu-hartzaile bakoitzari egokitutako espresio eraginkorra lortzeko.

C4CC02 - Ereduak, egiturak, iturriak, datuak eta informazioa bereiztea, baloratzea, hautatzea eta aplikatzea

kazetaritza-espezializazioan eta dagozkion gai-arloetan.

C4CC04 - Proiektuak eta baliabide tipografikoak diseinatzea eta komunikazio-estrategiak lantzea, ondoren esparru eta produktu desberdinetan erabiltzeko

Gaitasun horiek ikaskuntzaren emaitza hauetan zehazten dira:



Gaitasun horiek honako ikaskuntzaren emaitza hauetan islatzen dira:

1. Kazetaritza espezializatuaren ezaugarriak ezagutzea eta bere garrantzia balioestea.

2. Kazetaritza mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatzea eta barneratzea.

3. Aldizkari espezializatu bat diseinatzea eta maketatzea.

4. Erreportajea, elkarrizketa eta analisia idazteko gaitasuna lortzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEORIA



1.- Kazetaritza eta espezializazioa

1.1.- Definizioa eta dohainak

1.2.- Kazetaritza espezializatuaren garrantzia

1.3.- Lan egiteko metodologia



2.- Kazetaritza espezializatuaren ekoizpena

2.1.- Ohiko generoak

2.2.- Hizkuntza espezializatua

2.3.- Informazio-iturri espezializatuak



3.- Kazetari aditua

3.1.- Heziketa eta erantzukizun soziala

3.2.- Kode deontologikoak



4.- Herriko informazioa

4.1.- Berezko ezaugarriak

4.2.- Informazio-iturriak

4.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



5.- Kazetaritza Politikoa

5.1.- Berezko ezaugarriak

5.2.- Informazio-iturriak

5.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



6.- Kazetaritza Ekonomikoa

6.1.- Berezko ezaugarriak

6.2.- Informazio-iturriak

6.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



7.- Nazioarteko Kazetaritza

7.1.- Berezko ezaugarriak

7.2.- Informazio-iturriak

7.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



8.- Zientzia-Kazetaritza

8.1.- Berezko ezaugarriak

8.2.- Informazio-iturriak

8.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



9.- Kultur-Kazetaritza

9.1.- Berezko ezaugarriak

9.2.- Informazio-iturriak

9.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



10.- Kirol Kazetaritza

10.1.- Berezko ezaugarriak

10.2.- Informazio-iturriak

10.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



PRAKTIKAK



- Erreportajeak, elkarrizketa sakonak eta analisiak aztertzea.

- Hainbat lan esparrutan aritzen diren profesionalen hitzaldiak entzutea.

- Erreportajeak, elkarrizketak eta analisiak idaztea.

- Aldizkari espezializatuak egitea, taldeka.

- Egindako aldizkariak gelan aurkezte

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan erabiliko den metodologia ebaluazio jarraitua izango da. Ebaluazio hori egin ahal izateko, ikasleak bermatu behar du -gutxienez- eskola teoriko zein praktikoen %80ko bertaratzea.

Irakasgaiaren %60a Praktikari dagokio eta %40a Teoriari.

Alderdi praktikoa lauhilekoan zehar landuko dute ikasleek: 4 ikaslek osasutako taldeka aldizkari espezializatu bat egingo dute, gelan aurkeztuko dutena. Aldizkarian argitaratuko diren artikuluak, berriz, banaka egingo dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lauhilekoan zehar egindako praktikak: 6 puntu

Azterketa teorikoa: 4 puntu.



Irakasgaia gainditzeko, alde praktikoari dagozkion 6 puntuetatik ikasleak gutxienik 3 lortu behar ditu eta alde teorikoari dagozkion 4 puntuetatik, gutxienik 2. Beraz, alde bat suspenditzeak irakasgia bera suspenditzea ekarriko du. Alde praktikoan, zeregin batzuk taldekakoak izango dira eta beste batzuk indibidualak (ariketak). Idazkuntza-ariketa horiek puntuazio pertsonalizatua izango dute eta, amaieran, batura bat osatuko dute. Ikasleak batura horren %50a erdietsi beharko du. Bestela, alde praktikoa suspendituko du eta, horrekin batera, irakasgaia bera ere bai.



Ikasleak bere burua atal batera aurkeztuko ez balu, irakasgaia suspendituko luke.



Azterketa teorikoaren batez besteko iraupena: 90 m.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio martxoaren 26a baino lehen.

Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio apirilaren 23a baino lehen.

Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa zein praktikoa egin behar da. Ikasgaiaren praktiketan, entregatzekoetan edo azterketetan plagio edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa ekarriko du dagokion deialdian, baztertu gabe UPV/EHUko Ebaluazio Probetan eta Lan Akademikoetan Jokabide Makur eta Iruzurrezkoak Eragozteari eta Etika Akademiko Buruzko Protokoloak txertatzen dituen beste neurriak.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai osoa gainditzeko, beharrezkoa da praktiketan gutxienez 3 puntu lortzea eta teorian gutxienez 2 puntu.



Proba praktikoa: 6 puntu.

Azterketa teorikoa: 4 puntu.

Azterketa teorikoaren batez besteko iraupena: 90 m.

Azterketa praktikoaren batez besteko iraupena: 90 m.



Irakasgaia aprobatzeko arlo teorikoa eta praktikoa gainditu egin behar dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- CAMACHO, I. (Coordinadora) (2010). La especialización en el periodismo: Formarse para informar. Zamora: Comunicación Social.
-RAMIREZ DE LA PISCINA. T (ed.)(2009). Kazetari aditua unibertso digitalean. Bilbo: UEU.
- LLANO, R. (2008). La especialización periodística. Madril: Ed. Tecnos.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- CAMACHO, I. (Coordinadora) (2010). La especialización en el periodismo: Formarse para informar. Zamora: Comunicación Social.

-RAMIREZ DE LA PISCINA. T (ed.)(2009). Kazetari aditua unibertso digitalean. Bilbo: UEU.

- LLANO, R. (2008). La especialización periodística. Madril: Ed. Tecnos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- BERRIA (2006) Estilo liburua. Andoain: Berria, . 2006
- FERNÁNDEZ DEL MORAL, J. (Coord.) (2004). Periodismo especializado. Barcelona: Ariel Comunicación.
- QUESADA, M. (Ed.) (2009). Internet como fuente generadora de contenidos especializados. Bartzelona: UPF

Web helbideak

-http://www.berria.eus/estiloliburua/
-http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
- http://denda.ueu.org
- www.kazetaritza.org
- http://repositori.upf.edu/handle/10230/11306
- http://www.primeraplana.net/
- http://www.unav.es/fcom/guia/
- http://www.agenciaefe.com/esurgente/lenguaes/
- http://www.indiana.edu%7Ecall/lengua.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO