XSLaren edukia

Hezkuntzaren Soziologia25029

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25029

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hezkuntzaren Soziologia (25029) Soziologia Graduko 4. Mailako derrigorrezko irakasgaia da, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasten duena. 6 ECTS kredituko lan zama dauka eta, hartara, lan orduen honako kopuruak aurreikusten ditu: batetik, 60 orduko bertaratzeko irakaskuntza eta, bestetik, ikaslearen 90 orduko jarduera ez presentziala. Irakasgai honek ez du zuzeneko harremanik graduan zehar irakasten diren beste irakasgai batzuekin. Hala ere, 4. mailako irakasgai espezializatua izatean, eskatzen ditu ikasleek berenganatuta izan ditzatela lehen, bigarren eta hirugarren mailan landutako gaitasun eta ezagutza zenbait (besteak beste, sozializazioa, instituzio soziala, aldaketa soziala, eta abar, zer diren ulertzea eta testuinguru sozial desberdinen ulermenean aplikatzea, eta soziologo klasikoen eta gaur egungoen lanen ezagutza izatea). Ezagutza eta gaitasun horiek bereziki honako irakasgaien bidez jasotzen dira: Analisi Soziologikoaren Oinarriak (1. maila), Instituzio eta Prozesu Sozialak (1. maila), Teoria Soziologikoa I eta II (2. maila) eta Teoria Soziologikoa III (3. maila). Irakasgaian hezkuntza sistemaren funtzioak aztertzen dira, baita aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoek funtzio horietan dauzkaten eraginak, indibidualizazio-, destradizionalizazio- eta globalizazio-prozesuen ondorioz. Era berean, hezkuntza sistemak klase-, etnia- eta genero-desberdintasunen sorkuntzan eta birsorkuntza daukan eginkizuna analizatzen da. Oro har, hezkuntza sistemaren eta gizartearen arteko harremanen konplexotasunean jartzen da arreta, ikasleria hezkuntza arloko lanbide praktikan gaitzeko asmoarekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasunak

1- Hezkuntza-errealitatea aztertu, interpretatu eta baloratu elkar ekintzan dagoen prozesu-multzo konplexu gisa (Moduluaren 1-3-4-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).

2-Ikaskuntza-sistemaren funtzioak identifikatu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).

3-Hezkuntzaren soziologo nagusien metodologia eta azterketa teorikoak modu kritikoan aztertu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).

4-Hezkuntzan eta ikaskuntza-sisteman dauden kontrol- eta birsortze-sozialaren osagaiak identifikatu eta baloratu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da)

5-Gaur egungo hezkuntza sistemetan dauden klase-, genero- eta etnia-desberdintasunak aztertu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).

Titulazioaren zeharkako gaitasunak

1-Arazo eta premia sozialei buruzko informazioa modu sintetikoan analizatu, arreta berezia jarrita genero-, klase- eta etnia-desberdintasunetan

2- Datu eta praktika sozialei buruzko jarrera kritikoa garatu

3-Lanbide etorkizunari begira, argudioen eta analisi soziologikoen zorroztasun intelektual eta etikoa erabili

Kurtsoaren zeharkako gaitasunak

1-Iturri desberdinetako informazioa kontsultatu (instituzio ofizialak, liburutegiak, Internet)

2-Arazo sozialei buruzko jarrera kritikoa eskuratu eta garatu

3-Jasotako ezagutzak ahoz nahiz idatziz laburtu eta adierazteko gaitasuna eskuratu

4-Talde lana egiteko trebetasunak eta gaitasunak garatu

5-Ebaluatua izango den ikerketa proiektu bat diseinatu, landu eta azaldu, erakutsiko dituena graduko ikasketetan zehar ikasleak eskuratutako trebetasunak eta gaitasunak

Ikaskuntza emaitzak

1-Hezkuntza prozesuaren eginkizuna eta haren funtzioak irakaskuntzan azaldu eta ebaluatu

2-Hezkuntzaren Soziologiaren esparruko planteamendu teoriko eta metodologia desberdinak kritikoki aztertu

3-Klase, genero eta etnien desberdintasunen arteko harremanak aztertu hezkuntza sistemetan

(ondoren datozen ikaskuntza emaitzak gehitu egin zaizkie Graduko memorian agertzen direnei)

4-Hezkuntza auziei ekarpen soziologikoak egin

5-Diagnostikoak landu eta hezkuntza errealitatea interpretatu ikuspegi kritikoarekin, horretarako era guztietako informazio enpirikoa baliatuta (ikerketa soziologikoak, datu estatistikoak, hedabideak, aldizkari profesionalak edo gainerako dokumentuen informazioa).

6- Soluzio arrazoituak eta dokumentatuak proposatu hezkuntza arazoen aurrean, eta idatzizko txostenetan erregistratu

7-Txostenetan bildutako informazioa eta ideiak ahoz transmititu modu zuzenean

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teoriko praktikoak

1-HEZKUNTZA ETA SOZIOLOGIA. 1.1. Hezkuntzaren azterketa soziologikoa 1.2. Hezkuntza sistema, eraikuntza historikoa eta soziala 1.3. Eskolaren instituzioa, gizarte modernoaren premiei erantzuna. 1.4. Hezkuntza sistemaren funtzioak.

2-TEORIA KLASIKOAK HEZKUNTZAREN SOZIOLOGIAN. 2.1. Durkheim-en eragina 2.2. Marx-en analisiak 2.3. Weber-en ekarpena 2.4. Hezkuntzaren soziologia Veblen-en lanean.

3-HEZKUNTZA SISTEMAREN FUNTZIONALTASUNA: ASMO MERITUKRATIKOA. 3.1. hezkuntza sistema eta kapitalismoa 3.2. Talcott Parsons 3.3. Giza kapitalaren teoria 3.4. Funtzionalismoaren krisia eta amets meritukratikoa.

4-ESKOLA, LEGITIMAZIOA ETA MENDERATZE SOZIAL ETA EKONOMIKOAREN BIRSORKUNTZA. 4.1. Eskola eta produkzio harremanen birsorkuntza: marxismoa eta korrespondentziaren teoriak 4.2. eskola eta bizimodu berezigarrien birsorkuntza: kredentzialismo neowebertarra eta eskola iragazkiaren teoriak 4.3. Biolentzia sinbolikoaren eta distintzioaren kontsumoaren teoriak: Bourdieu eta Passeron 4.4. Hizkuntza kodeak, eskola kodeak: Basil Bernstein 4.5. Curriculumaren teoriak 4.6. Eskola, botere diziplinarioaren tresna gisa: Foucault eta genealogia sozio-historikoa 4.7. Sozializazioa eta erresistentzia: Apple eta Willis.

5-HEZKUNTZA ALDATZEN ARI DEN MUNDUAN: SOZIALTASUNAREN KRISIA ETA POSMODERNITATEAREN SORRERA. 5.1. Posmodernitatea: aldaketa ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta balioenak 5.2. eskola eta Modernitatearen krisia 5.3. Indibidualizazioa eta hezkuntza 5.4. eskolaren desinstituzionalizazioa 5.5. Hezkuntza eta famili-ereduen aldaketa 5.6. Globalizazioa eta ezagutzaren eta hezkuntzaren ekonomia

6-HEZKUNTZA ETA GIZARTE EGITURA. 6.1. Generoa eta hezkuntza 6.1.1. Eskola eta genero sozializazioa 6.1.2. Ikaslearen erabaki akademikoak, generizaturiko aukerak 6.1.3. Hezkidetza 6.2. Eskola eta aniztasun kulturala 6.2.1. Immigrazioa eta eskola 6.2.2. Eskola, aniztasun kulturala eta integrazio soziala 6.2.3. Hezkuntza eta kultura minorizatuak 6.3. Hezkuntza eta klase soziala 6.3.1. Klase soziala eta arrakasta bereizgarria 6.3.2. Erreforma integratzaileak eta aukera berdintasuna 6.4. Hezkuntza eta lana 6.4.1. Lan merkatua eta globalizazioaren garaia 6.4.2. Eskolatik lanerako iraganbidea.

7-IRAKASLERIAREN ETA IKASLERIAREN SOZIOLOGIA. Irakaslea kategoria sozial eta heziketa eragile gisa 7.2. Aldaketan ikaskuntzaren lanbidean 7.3. Lanbide sozializazioaren prozesua 7.4. Ikasleriaren eskola esperientzia 7.5. Harreman sozialak ikasgelan 7.6. Bortizkeria ikasgeletan.

MetodologiaToggle Navigation

KIrakasgai honetan metodologia desberdinak erabiliko dira. Orokorrean, ikaslearen lan autonomoa eta ikasleen arteko lankidetza sustatuko dira. Horretarako, ikasleek taldeka egingo dute lan lauhileko osoan. Azalpenezko eskolak eta ikasleen taldekako lana txandakatuko dira ikasturtean zehar. Batetik, azalpenezko klaseetan irakasgaiaren gaitegia osatzen duten eduki kontzeptualak eta teorikoak aurkeztu eta azalduko zaizkie ikasleei. Bestetik, talde lanean ikasleek gaitegi horri dagozkion testuak landuko dituzte, eta bestelako dokumentuak eta informazioak ere bilatu eta aztertuko dituzte. Ikasturtean zehar galderak eta zereginak planteatuko zaizkie ikasleei etengabe, eta beraien arteko ahozko partaidetza eta eztabaida sustatuko dira. Halako moldez non, talde lanari, ahozko komunikazioari eta ikaskuntza kritikoari lotutako gaitasunak bultzatuko diren ikasleen artean, ikasleek eskuratu behar dituzten ezagutzez gain. Talde lanean programan jasotako gaien inguruko ariketa praktikoak eta ikerketazkoak egin beharko dituzte. Jarduera horien bitartez, ikaslearen lan autonomoari, ikasleek hartu beharreko erabakiari, informazio bilaketari eta txosten laburrak egiteko zereginari emango zaie lehentasuna. Ikasleen lana errazteko lauhilekoan zehar burutuko diren jarduera guztiak eta eskoletan erabiliko den ikaskuntza materiala plataforma birtualean egongo dira eskuragarri (irakurri beharreko testuak, azalpenezko eskolen aurkezpenak Power-Pointean, eta egin beharreko ariketak). Bestalde, ikasleen ikasketa erraztu eta bermatzeko, lauhilekoan zehar taldeetan burututako zeregin batzuk entregagarriak izango dira eta irakasleak ebaluatu egingo ditu, aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Ariketa horiek egin ahala, feed-back bat emango zaie ikasleei, eta orientazioa eskainiko zaie, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaren progresioaz kontzientzia har dezaten eta, beharrezkoa denean, ikaskuntza hori hobetzeko proposamenak jaso ditzaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa egingo da irakasgai honetan, ebaluagarriak diren ataza eta frogen bitartez kurtsoak irauten duen denboran (garatzeko galderak, testu iruzkinak, lan teorikoak nahiz praktikoak, lanen eta irakurgaien aurkezpenak klasean…). Aipaturiko lan edo froga bakoitzak formakuntza-helburu jakin bat izango du. Hortaz, froga ebaluagarri bakoitzaren ostean, ikasleek beren ikaskuntza prozesuari buruzko orientazioa jasoko dute eta, beharrezkoa izanez gero, hobekuntzarako proposamenak.

Ebaluazioa taldekakoa denean, taldeko kide guztiek jasoko dute nota berbera. Azken kalifikazioa aipatu diren aldez aurretiko kalifikazioen bataz bestekoa izango da, kontuan hartuta horien neurritasuna. Hala ere, “nahiko” bat lortu beharko da froga eta ataza bakoitzean irakasgaia gainditutzat hartzeko. Lanen eta irakurgaien aurkezpenetan honako hau hartuko da aintzat: azalpenaren zehaztasun zientifikoa, testuaren ideia nagusien ulermena, kritikarako eta gogoetarako gaitasuna, adierazpen eta komunikazio gaitasuna, eta klaseetara joatea eta modu aktiboan eta partehartzailean jardutea.

Garatu beharreko galderetan honako hau hartuko da aintzat: irakasleak azaldutako gaien ulermena, gai desberdinak, teoriak eta aroak harremanetan jartzeko eta alderatzeko gaitasuna, zuzentasun sintaktikoa eta ortografikoa, analizatzeko eta laburtzeko gaitasuna, kritikarako eta gogoeta pertsonalerako gaitasuna, irakasleak emandako informazioaren osaketa, eta asistentzia aktiboa eta partehartzailea klaseetan.

Talde lanetan honako hau hartuko da aintzat: esparru soziologikoan baliagarri, fidagarri eta zientifikoa den informazioa bilatzea eta kudeatzea, ulertzeko gaitasuna izatea, jasotako informazioa laburbiltzeko ahalmena, harremanetan jartzeko gaitasuna, gaitasun kritiko eta erreflexiboa, erabilitako bibliografia zuzen aipatzeko gaitasuna, taldean lan egiteko gaitasuna, hitzartutako tutoretzetan eta ezarritako epeetan materiala entregatzeko prestasuna.

Banakako lanetan honako hau hartuko da aintzat: irakasgaian azterturiko egileen testu soziologikoak ulertzeko, analizatzeko eta laburbiltzeko gaitasuna, lanak ezarritako epeetan entregatzea, klaseetara joatea eta parte hartzea. Asistentzia beharrezkoa izango da etengabeko ebaluazioa hautatzen duten ikasleentzat: gutxieneko asistentzia %80ekoa izango da.

Bestalde, UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak bere 8.3 artikuluan adierazten duenaren arabera "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da". Azken ebaluazio hori banakakoa izango da eta honako atal hauek izango ditu: a) banakako froga idatzia, garatzeko galderak izango dituena eta testu iruzkin bat, irakurri beharrezko testuetako bati buruzkoa (azken notaren %60) eta b) lan idatzi bat, ariketa praktikoen bilduma jasotzen duena (azken notaren %40). Bai bata eta bai bestea nahiko batekin gainditu beharko da, gutxienez, irakasgaia aprobatutzat emateko. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak, bere 12.2 artikuluan adierazten duenaren arabera "Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea".



OHIKO DEIALDI EZ-PRESENTZIALA COVID 19 DELA ETA IRAKASKUNTZA PRESENTZIALA ETETEN BADA

1. Honako atal hauek izango ditu ebaluazioak: a) banakako froga idatzia, garatzeko galderak izango dituena eta testu iruzkin bat, irakurri beharrezko testuetako bati buruzkoa (azken notaren %50) eta b) lan idatzi bat, ariketa praktikoen bilduma jasotzen duena (azken notaren %50). Bai bata eta bai bestea nahiko batekin gainditu beharko da, gutxienez, irakasgaia aprobatutzat emateko. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2. Ikasleek e-gelara igoko dute idatzizko froga eta banakako lana. Aldi berean, irakaslearen posta elektronikora ere bidaliko dute, sor litezkeen arazoak ekiditeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ebaluazioak barnean hartuko du: a) banakako froga idatzia, garatzeko galderak izango dituena eta/edo testu iruzkinak, irakurri beharreko testuetatik hartuta (azken notaren %50) eta b) lan idatzi bat, ariketa praktikoen bilduma jasotzen duena (azken notaren %50). Bai bata eta bai bestea nahiko batekin gainditu beharko da, gutxienez, irakasgaia aprobatutzat emateko. Ezohiko deialdiko ebaluazio probari uko egiteko nahikoa izango da ezarritako egunean ez aurkeztea.

2. Hauxe ebaluatuko da: irakasgaiaren edukiaren ulermena eta ezagutza, gai desberdinak, teoria soziologikoak eta aroak harremanetan jartzeko eta alderatzeko gaitasuna, zuzentasun sintaktikoa eta ortografikoa, analizatzeko eta laburtzeko gaitasuna, kritikarako eta gogoeta pertsonalerako gaitasuna, esparru soziologikoan baliagarria, fidagarria eta zientifikoa den informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gaitasuna, eta aipuak eta erabilitako bibliografia zuzen aipatzeko gaitasuna.

Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azterketaren data ofizialean ez aurkeztea.

EZOHIKO DEIALDIAREN EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA COVID 19 DELA ETA IRAKASKUNTZA PRESENTZIALA ETETEN BADA

1. Honako atal hauek izango ditu ebaluazioak: a) banakako froga idatzia, garatzeko galderak eta/edo testu iruzkinak izango dituena, irakurri beharrezko testuetatik hartuta (azken notaren %50) eta b) lan idatzi bat, ariketa praktikoen bilduma jasotzen duena (azken notaren %50). Bai bata eta bai bestea nahiko batekin gainditu beharko da, gutxienez, irakasgaia aprobatutzat emateko. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2. Hauxe ebaluatuko da: irakasgaiaren edukiaren ulermena eta ezagutza, gai desberdinak, teoria soziologikoak eta aroak harremanetan jartzeko eta alderatzeko gaitasuna, zuzentasun sintaktikoa eta ortografikoa, analizatzeko eta laburtzeko gaitasuna, kritikarako eta gogoeta pertsonalerako gaitasuna, esparru soziologikoan baliagarria, fidagarria eta zientifikoa den informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gaitasuna, eta aipuak eta erabilitako bibliografia zuzen aipatzeko gaitasuna.

3. Irakasleak e-gelan jarriko du egin beharreko froga.

4. Ikasleek e-gelara igoko dute idatzizko froga eta banakako lana. Aldi berean, irakaslearen posta elektronikora ere bidaliko dute, sor litezkeen arazoak ekiditeko.

Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da eskaturiko froga eta ariketak e-gelara ez igotea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ANYON, J. (1999) "Clase social y conocimiento escolar", en M. F. Enguita, Sociología de la
Educación, Ariel, Barcelona, pp. 566-583.
BAUMAN, Z. (1999). Los retos de la educación en la modernidad líquida. Barcelona: Gedisa.
BERNSTEIN, B. (1983) “Pedagogías visibles e invisibles”, en Gimeno Sacristán y Pérez
Gómez: La enseñanza: su teoría y su práctica. Madrid: Akal.
BOURDIEU, P. (1983) "Sistemas de enseñanza y sistemas de pensamiento", en Gimeno
Sacristán y Perez Gómez, La enseñanza: su teoría y su práctica. Madrid: Akal.
BOURDIEU, P. y PASSERON, J.C. (1977) La reproducción. Laia, Barcelona, 1977, pp. 44-71
BRATER, M. (1999). “Escuela y formación bajo el signo de la individualización”. En U. Beck
(coord..), Hijos de la libertad. México: F. C. E., pp. 87-128
DUBET, F. (2011a) Repensar la justicia social. Contra el mito de la igualdad de
oportunidades. Buenos Aires: Siglo XXI
DUBET, F. (2011b) “Los estudiantes”, Rev. De investigación educativa, nº 1. Documento on
line: http://www.uv.mx/cpue/num1/inves/estudiantes.htm] Consulta junio 2015]
GIROUX, H. (1996) “Educación posmoderna y generación juvenil”, Nueva Sociedad, 146, pp.
148-167
PARSONS, T. (1976) "La clase como sistema social: algunas de sus funciones en la sociedad
americana", en A. Grass, Textos fundamentales. Sociología de la Educación, Narcea: Madrid.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BONAL, X. (1998): Sociología de la educación. Una aproximación a las corrientes contemporáneas. Barcelona: Paidós

BELTRÁN, J. & HERNÁNDEZz, F. (2011): Sociología de la Educación. Madril: McGraw-Hill.

CARBONELL, J. (1996): La escuela: entre la utopía y la realidad. Diez temas de Sociología de la Educación. Bartzelona: Octaedro.

FERNÁNDEZ ENGUITA, M. (1995): La escuela a exámen. Un análisis sociológico para educadores y otras personas interesadas. Madril: Pirámide.

FERNANDEZ PALOMARES, F. (Ed.) (2003): Sociología de la educación. Madrid: Pearson Prenctice-Hall

GUERRERO SERÓN, A. (1996): Manual de Sociología de la Educación. Madrid: Síntesis

JEREZ MIR, R (1990): Sociología de la educación. Guía didáctica y textos fundamentales. Madrid: Consejo de Universidades

TABERNER GUASP, J. (1999):Sociología y educación. Funciones del sistema educativo en sociedades modernas. Madrid: Tacnos

Gehiago sakontzeko bibliografia

AAVV (2002a): Género y educación. La escuela coeducativa. Barcelona: Grao
AAVV (2002b): Mujer y educación. Educar para la igualdad, educar desde la diferencia. Barcelona: Grao
AAVV (2001) Educar en femenino y en Masculino. Madrid: Akal
AAVV La formación del profesorado en educación intercultural. Madrid:Cuadernos de Educación Intercultural. La Catarata
ÁLVAREZ VÉLEZ, M. I. y BERÁTEGUI PEDRO-VIEJO, A. (coords.) (2006): Educación y familia: la educación familiar en un mundo en cambio. Madrid: Universdad de Comillas
CASTELLS J. M. (2005): La era de la información: Economía, Sociedad y Cultura. Alianza, Madrid.
DUBET, F. y MARTUCCELLI, D. (1999): ¿En qué sociedad vivimos? Buenos Aires: Losada
— (1998): En la escuela. Sociología de la experiencia escolar. Barcelona: Losada
ELZO, J. (2008): La voz de los adolescentes. Madrid: PPC
HERNÁNDEZ J. F., BELTRÁN J. y MARRERO A. (2009): Teorías sobre sociedad, familia y educación. Tirant lo Blanch, Valencia.
- IZQUIERDO ESCRIBANO, A. (COORD)(2008): Los modelos de inmigración y los riesgos de exclusión.Madrid: FOESSA
MUSITU, G., y CAVA, M. (2001): La familia y la educación. Octaedro, Barcelona.
PÉREZ-DÍAZ, V.; RODRÍGUEZ, J. C.; SÁNCHEZ FERRER, L. (2001): La familia española ante la educación de sus hijos. Barcelona: Fundación La Caixa, Col. Estudios Sociales, nº 5.
SIGUAN, M (1998). La escuela y los inmigrantes- Paidós Educador. Barcelona
SIGUAN, M (2003). Inmigración y adolescencia. Los retos de la interculturalidad.- Paidós Educador. Barcelona
TOURAINE, A. (2005): Un nuevo paradigma para comprender el mundo de hoy. Barcelona: Paidós
USATEGUI BASOZABAL, E. y VALLE LOROÑO, A. del (2007): La escuela sola. Voces del profesorado. Vitoria-Gasteiz: Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
USATEGUI BASOZABAL, E. y VALLE LOROÑO, A. del (2009): La escuela cuestionada. Voces del alumnado y las familias. Vito

Aldizkariak

Revista española de pedagogía
Teoría de la educación
Revista de educación
Educación XXI
Revista interuniversitaria de profesorado
REDEX - Revista de Educación de Extremadura
Comunidad escolar
Aula de Innovación Educativa
Campo Abierto
Comunidad educativa
Contextos educativos
Cultura y educación
Tavira
Témpora
ESE: Estudios sobre educación
Tantak
Revista de la Asociación de Sociología de la Educación

Web helbideak

http://www.mcmaster.ca/socscidocs/w3virtsoclib/database.htm
- http://europa.sim.ucm.es/compludoc/
- http://www.ase.es/ase-didacticos.html
- http://resh.cindoc.csic.es/Listado_Area.php?codarea=35
- EUSTAT http://www.eustat.es
- INE http://www.ine.es
- Ministerio de Educación http://www.mepsyd.es
- Acércate a la Sociología http://www.sociologicus.com
- Revista de la Asociación de Sociología de la Educación http://ase.es/rase
- Red Española de Revistas Cientificas de Educación (RERCE)www.rerce.es/
http://web.educastur.princast.es/proyectos/coeduca/
http://www.nodo50.org/mujeresred/coeducacion.htm
http://www.edualter.org/material/dona/2004/coeducacion.htm
http://www.mcep.es/talleres/coeducacion.html
http://www.ciudaddemujeres.com/Enlazadas/index.php?c=55
http://www.paradocentes.com/index.php?option=com_content&view=article&id=50:enlaces-web-sobre-coeducacion&catid=38:general&Itemid=56
www.zubiakeraikitzen.blogspot.com/
http://www.educarenigualdad.org/Upload/Doc_208_Guia_de_CoeducacionIM.pdf
http://video.google.com/videoplay?docid=7598225306949615207
http://video.google.com/videosearch?q=COEDUCACI%C3%93N&emb=0#
http://video.google.com/videosearch?q=COEDUCACI%C3%93N&emb=0#q=AMPARO+TOM%C3%89&emb=0
www.juntadeandalucia.es/averroes/cepdeelejido/moodle/mod/resource/view.php?id=3428 - 2k –
http://www.fundacionfide.org/red/c http://www.aulaintercultural.org/spip.php?article91ategoria/libros.html
http://www.crefal.edu.mx/crefal2012/index.php?option=com_content&view=article&id=529&Itemid=75
http://www.educatolerancia.com/index.php?option=com_content&view=section&layout=blog&id=31&Itemid=40
http://www.nodo50.org/mujeresred/coeducacion.htm
http://www.edualter.org/material/dona/2004/coeducacion.htm
http://www.mcep.es/talleres/coeducacion.html
http://www.ciudaddemujeres.com/Enlazadas/index.php?c=55
http://www.paradocentes.com/index.php?option=com_content&view=article&id=5

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak