XSLaren edukia

Diseinu Grafikoa eta Multimedia Inguruneak27143

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27143

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Laborategiko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Diseinu grafiko eta multimedia inguruneak" ikasgai honetan bi dimentsioko animazioaren oinarriak azalduko dira. Graduko beste ikasgaiekin lotzen da "Diseinu grafiko eta multimedia inguruneak", bi eremutan:



1. Estetikoa: artearen eta ikus-entzunezkoen lengoaiak aplikatuz (Ikus-entzunezko Hizkuntza, Ikus-entzunezko Narratiba, Estetika Korronte Garaikideak, edota Ikusizko Formen Analisia ikasgaietan ikasitakoak).

2. Teknikoa: ikus-entzunezko lanak sortzeko erabiltzen diren tresnak landuz (Ikus-entzunezko Sormen Teknikak, Ikus-entzunezko Sormen Prozesuak, Dokumentalen Errealizaziorako Tailerra, Errealizazioa I, Errealizazioa II, Bideosormena eta Bestelako Jarduera Esperimentalak ikasgaietan ikasitakoak). Ikasgai hauetan ikasitakoa osatzen duten animazio-teknikak landuko dira.



Begirada kritikoa garatzeko eta ikus-entzunezko lan grafikoak eta animazio piezak baloratzeko, eta 2D animazio-proiektu propioak sorzeko tresnak eskaintzen ditu ikasgaiak, hauek garatzeko beharrezko prozedurak ikasten direlarik.



Irakasgai hau lotua dago UPV/EHUko IKDi3 Laborategia Hezkuntza Berrikuntza deiladiko "EHUkultura i3" proiektuarekin, eta irakasgaiko jardueretako bat proiektu horri lotuta egongo da: https://www.ehu.eus/eu/web/ehukultura/ehukultura-i3

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK

G003 - Ikus-entzunezko komunikazioko arazo erabakirako ikuspegi sortzaile berriak laburbiltzea, garatzea eta ematea.

G006 - Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.

G007 - Ikus-entzunezko komunikazio eta informazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.

G008 - Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera bideratutako estrategiak proiektatu eta diseinatu, ikus-entzunezko komunikazioko eta informazioko eduki eta prozesuen garapenaren testuinguruan.

G009 - Ikus-entzunezko komunikazioaren inguru eta ohitura profesionalen alorrean ezaguera eta esperientzia lortzea.

G010 - Informazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.

CT6 - Berrikuntza eta ekintzailetza.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.

CT8 - Talde-lana.





BERARIAZKO GAITASUNAK

C3CC01 - Ikus-entzunezko lanak koordinatu, zuzendu eta garatu, teknologia eta errekurtso espresiboak erabiliz.

C3005 - Ikus-entzunezko eta multimedia lan bat eszenaratu, sormen-teknikak eta prozesuak behar bezala aplikatuz.

C3006 - Talde-lana ahalik eta hoberen planifikatzeko, kudeatzeko eta burutzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzea.

C4CC02 - Ikus-entzunezko eta multimedia proiektuak garatzeko beharrezkoak diren teknikak, errekurtso teknologiko eta ekoizpen errutinak eskuratu eta erabiltzea.

C4CC03 - Ikus-entzunezko eta multimedia proiektuak diseinatu, zuzendu eta ebaluatzea.



IKASKUNTZA EMAITZAK

1. Lauhilekoaren bukaeran ikasleak stop motion eta 2D animazio software batzuk ezagutuko ditu eta praktikan egoki erabiltzen jakingo du.

2. Lauhilekoaren zehar stop motion eta 2D animazioaren oinarriak (motion graphics) ezagutuko ditu eta ingurune ezberdinetan aplikatuko ditu.

3. Lauhilekoaren bukaeran ikasleak stop motion proiektu bat diseinatu eta aurkeztuko du.

4. Lauhilekoaren bukaeran ikasleak motion graphics proiektu bat diseinatu eta aurkeztuko du.



IKASGAIAREN HELBURUAK

1. Stop Motion eta Motion Graphics-en jatorria eta oraingo egoera ezagutzea.

2. Ikus-entzunezko diseinuaren oinarriak ezagutzea eta irizpide grafikoak garatzea.

3. Motion graphics eta stop motion-en bidez egiten diren produkzioen prozesu eta teknikak ezagutzea.

4. Mugimendu eta animazioaren legeak ezagutu eta erabiltzen ikastea.

5. Oinarrizko animazioak egiten ikastea Stop Motion teknikak erabiliz.

6. Oinarrizko 2D digitaleko animazioak egiten ikastea.

7. Irudi errealean efektu bisualak sortzen ikastea.

8. Ikasgaian erabilitako softwarearekiko oinarrizko trebetasunak eskuratzea.

9. 2D animazioko teknikaz erabiliz ikus-entzunezko proiektu bat garatzea.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA:


1. Diseinu grafikoaren oinarrriak


2. Animaziozko legeak eta mugimendu-lengoaia


3. Motion Graphics


4. Stop Motion


5. Efektu bisualak





EGITARAU PRAKTIKOA


Teknika edo estetika konkretuak aplikatzeko ariketa praktikoak burutzea.

Ikus-entzunezko piezen sortze eta garatze integralak, stop motion eta motion graphics animazio teknikak eta efektuak erabiliz.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren metodolgia irakaskuntza metodologia aktiboetan oinarritzen da, ABP eta ABPy metodologietan bereziki (Arazo eta Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza), eta horiei jarraituz proiektu indibidualak eta talde-lanak garatu beharko dira. Horretarako:



●Saio magistralak egongo dira.

●Praktika burutuko dira (ariketak, kasuak eta problemak) bai gelan, bai gelatik kanpo.

●Praktikan sortutako arazoei irtenbideak bilatuko zaizkie eta klasean azalduko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Portfolio (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia praktikoa izanik, notaren %100 portfolio baten bitartez lortuko da. Portfolio horretan ikasgaiaren irakaslegoak ezarritako ariketak agertu beharko dira.



ARGIBIDE GARRANTZITSUAK:

1. Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egin eta irakasgaia azken proba baten bidez gainditu nahi izango balu, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari arauak ezartzen duen epe barruan. Kasu honetan ere notaren %100 portfolio baten bitartez lortuko da. Portfolio horretan ikasgaiaren irakaslegoak ezarritako ariketak agertu beharko dira.



2.- Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino lehen egin beharko dute eskaria, arauak ezartzen duen epe barruan. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3.- Ebaluazio-sistema hau bai modu presentzial eta ez-presentzialean egingarria izango da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia irakasgaiaren ohiko deialdiarentzat azaldutako jarraibide eta ebaluazio-irizpide berberekin gauzatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan online plataforman eskuragarri dauden materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CROOK, IAN; BEARE, PETER (2017). Fundamentos de Motion Graphics. Barcelona: Promopress

LEBORG, CHRISTIAN (2013). Gramática visual. Nbvbvn: Barcelona: GG

TERNAN, MELVIN (2014) Animación Stop Motion. Cómo hacer y compartir videos creativos. Barcelona: Promopress

Gehiago sakontzeko bibliografia

BRARDA, MARÍA CECILIA (2016). Motion Graphics Design. La dirección creativa en branding de TV. Barcelona: GG
CATMULL, ED (2014) Creatividad S.A. Barcelona: Conecta
COSTA, JORDI (2010) Películas clave del cine de animacion. Barcelona: Ma non troppo
JOHNSTON, OLLIE; THOMAS, FRANK (1981) The Illusion of Life: Disney Animation. New York: Abbeville Press
LORD, PETER; SPROXTON, DAVID (2017). The Arta of Aardman. San Francisco: Chronicle Books
SHAW, AUSTIN (2015) Design form motion. Londres: Routledge
WHITAKER, HAROLD; HALAS, JOHN, SITO, TON (2009) Time for animation. Boston: Focal Press
WILLIAMS, RICHARD (2019). Animation Techniques. Madrid: Anaya Multimedia

Web helbideak

Motion graphics
http://www.artofthetitle.com/
https://motiongraphics.nu/
https://motionographer.com/
https://www.behance.net/galleries/motion
https://theinspirationgrid.com/category/video/
https://www.notodoanimacion.es/

Stop motion
https://www.dragonframe.com/blog
https://pesfilm.com/
https://www.behance.net/search/projects?search=stop%20motion
https://dribbble.com/search/stop%20motion
https://www.animateclay.com/
https://www.yorokobu.es/napa-books/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-19:00 (1)

2-15

15:00-17:30 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:30-18:30 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:30-19:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-15:00 (1)

2-15

11:00-13:30 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:00 (1)

Irakasleak