XSLaren edukia

Zuzendaritza Artistikoa27131

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27131

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Laborategiko p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaia, espazioaren eraikuntzan eta ikusentzunezko eskenaratze prozesuetan parte hartzen dituzten formak, prozedurak eta praktika artistikoetarako gaitasunak garatzen saiatzen da, guzti hori, ikusentzunezko proiektuen garapen eta ekoizpen prozesuetan testuinguratuta.

Jakintzagaiak lehen zein bigarren ikasturteko zenbait jakintzagaietan landutako gaitasunak sakontzen saiatzen da ere, ala nola:

Ikusentzunezko Sormen Teknikak, Ikusentzunezko Narratiba eta Ikusentzunezko Sormen Prozesuak,

zein hirugarren ikasturteko Ikusizko Formen Analisia eta Korronte Estetiko Garaikideen gaitasunak.

Gainerako jakintzagaien artean badago beste multzo bat, zineari dagokiona, Cine Español: cines nacionales, identidades y exilios eta Historia del cine clásico e Historia del cine moderno y contemporáneo, non zuzendaritza artistikorako erreferenteak eta estetikak ezagutu eta azter daitezkeen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduaren gaitasunak:



1- Ikus-entzunezko komunikazioaren inguru eta ohitura profesionalen alorrean ezaguera eta esperientzia lortzea.

2- Ikus-entzunezko komunikazio eta informazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.

3- Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.



Irakasgaiaren gaitasunak:



1-Zinema bere dimentsio plastikoan aztertu.



2-Film-espazioaren konfigurazioa aztertu eta arkitektura eszenografikoak zinemaren historian zehar izandako garapena berrikusi.



3-Zuzendaritza artistikoak zinema adierazpenaren trataera plastikoan duen erantzunkizuna eta betekizuna estimatu.



4-Zuzendaritza artistikoa eta Produkzioaren diseinuaren ekarpena eta garapena ulertu zinemaren historian zehar.



5-Arte departamentuaren organigrama ezagutu eta Zuzendaritza artistiko zinematografikoari dagozkion eginkizun ezberdinak ulertu.



6-Zuzendaritza artistikoko proiektu baten garapenerako oinarrizko betekizun kontzeptual eta kreatiboak bereganatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ATAL TEORIKOA



Gaia 1. Zuzendaritza artistiko zinematografikoaren betekizun eta helburu nagusiak

1.1 Produkzioaren diseinua eta Zuzendaritza artistikoa: Zereginak eta aginpideak

1.2 Arte Sailaren Organigrama

Gaia 2. Zuzendaritza artistikoko proiektuaren egitura eta garapena

2.1 Proiektuaren urratsak

2.2 Dekoratuak eta iruzurrak

Gaia 3. Eszenografiaren dimentsio sinbolikoa: Hitchcock ikasketa kasu gisa

3.1 "Igo eta gorakada egiten duen amildegia"

3.2 Espazioaren antropomorfismoak

Gaia 4. Zinema espazioaren antolaketa

4.1 Espazio piktorikoa

4.2 Espazio arkitektonikoa

4.3 Espazio filmikoa

Gaia 5. Zinemaren arkitektura eszenografikoa I

5.1 Zinema primitiboaren antzerki eszenografia

5.2 Espazioaren antolaketa zinema klasikoan

Gaia 6. Zinemaren arkitektura eszenografikoa II

6.1 Izularriaren espazioak, espazioaren plastika espresionismo alemaniarrean

6.2 Abangoardiaren beste espazio batzuk

Gaia 7. Zinemaren arkitektura eszenografikoa III: Espazioaren antolaketa zinema modernoan

7.1 Zuzendaritza artistikoaren zero gradua

7.2 Desenkoadreak eta eremuz kanpoko espazioak



ATAL PRAKTIKOA



Praktika 1. Zinema arte zuzendaritzaren inguruko lehen hurbilketa praktikoa.



1.1 Dokumentazioa eta Moodboard-a

1.2 Set-en diseinua y Lokalizazioak

1.3 Jantziak eta paleta kromatikoak

1.4 Aurkezpena



Praktika 2. Zinema arte zuzendaritza proiektu ez integral baten garapena filmearen gidoitik abiatuz.



2.1 Gidoiaren azterketa plastikoa eta banakapena: Dokumentazioa, Kontzeptu plastikoa, Moodboard

2.2 Seten diseinua eta lokalizazioak

2.3 Atrezzo zerrenda eta paleta kromatikoak

2.4 Jantziak

2.5 Proiektuaren aurkezpena



Praktika 3. Gidoia I eta Errealizazioa II ikasgaiekin lotutako Proiektu kolaboratiboa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasturtean zehar zinemaren arte zuzendaritza eta eszenaratze prozesuen oinarrizko esparruak landuko ditugu eskola magistralak eta ikasgelan egindako praktiken bitartez. Azken hauek, dokumentazio, ikerkuntza eta dokumentu filmiko ezberdinei buruzko azterketa, hausnarketa eta ariketa espezifikoetan oinarrituko dira. Horretaz gain zuzendaritza artistikoari dagozkion atal ezberdinak lantzeko sortze-jarduera diferenteak ere landuko ditugu

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60
    • Portfolio (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken nota ikasturtean zehar landutako praktika eta proiektu ezberdinen etengabeko ebaluazioaren emaitza izango. Ebaluazioa irizpide hauetan oinarrituko da: Eskoletan zehar azaldutako partaidetza, ikasturtean zehar landutako jarduera, ariketa eta eduki ezberdinen jarraipena eta burututako praktika eta proiektu guztien garapena eta ahozko aurkezpenak. Lehenengo praktikak 2.5 puntu balioko ditu. Bigarren proiektuak 3.5 puntu balioko ditu. Proiektu kolaboratiboak 3.5 puntu balioko ditu. Asistentziak eta eskoletan zehar egindako jarduera eta praktiketako partaidetzak 0.5 puntu balioko ditu.



Ikasleak ezin badu etengabeko ebaluazioa jarraitu, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiaren ezagutzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horretan ikasleak atal praktikoaren lehenengo bi proiektu integralak garatu beharko ditu bere kabuz.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraituz ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egin nahi ba dio idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraituz deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 19a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



*Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

















Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdietan azken ebaluaziorako baldintza berdinak erabiliko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Murcia, Félix. La escenografía en el cine (El arte de la apariencia). Fundación autor, Madrid, 2002.

Rizzo, Michael. Manual de Dirección artística cinematográfica. Ediciones Omega, Barcelona, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aumont, Jacques. La imagen. Paidós, Barcelona, 1992.
Bonitzer, Pascal. Desencuadres. Cine y pintura. Santiago Arcos Editor, Buenos Aires, 2007.
Burch,Noël. Praxis del Cine. Editorial Fundamentos, Madrid, 2004.
Eisner, Lotte. La pantalla demoníaca. Cátedra, Madrid, 1988.
Ramírez, Juan Antonio. La arquitectura en el cine, Hollywood, la edad de oro. Alianza, Madrid, 2003.
Sánchez-Biosca, Vicente. Cine y vanguardias artísticas (conflictos, encuentros, fronteras). Paidós,
Barcelona, 2004.
Vila, Santiago. La escenografía (Cine y arquitecura). Cátedra, Madrid, 1997.

Web helbideak

http://www.imdb.com/
http://www.mecd.gob.es/cultura-mecd/areas-cultura/cine.html
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-704/es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:30 (3)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

09:00-09:30 (3)

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00 (1)

15:00-17:00 (2)

17-30

15:00-17:00 (3)

15:30-16:00 (4)

Irakasleak

66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

16:00-17:30 (1)

Irakasleak