XSLaren edukia

Bitartekaritzak eta Komunikazioa27133

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Kodea
27133

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikus-entzunezko hedabideetan informazioaren kudeaketaz aritzen da, beraz kazetaritza gaiekin harreman estua dauka. Komunikabideetako edukietan komunikazio arlo ezberdinek duten eraginaren azterketa egin nahi du ikasgai honek. Gero eta konplexuagoa den komunikazio sistema honetan, ez dago mota bakarreko eraginik; horregatik, gizabanakoak, erakundeak, lan-moduak, teknologia, ideologia eta bestelakoak hartuko dira aintzakotzat hedabideek igortzen digutena ulertu ahal izateko. Zehatzago esanda, ondoko hauek aztertuko ditugu:



1. Komunikazio arloko langileen ezaugarriak eta lanbide jarrerak

2. Lanaren antolaketa prentsa, irrati eta telebistan

3. Ikusentzunezko komunikabideetako produkzio errutinak

4. Albistegarritasuna edo albiste-baloreak

5. Teknologia eta ideologiaren eragina

6. Aztertutako elementu guztiek duten eraginari buruzko hipotesiak

Irakasgai hau hirugarren mailako lehenego lauhilabetean ematen da,hautazkoa da eta gazteleraz bakarrik eskaintzen da

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

G1. Hedabideen edukietan eragina daukaten faktore desberdinen azterketa egitea.Faktore horien artean dauden harremanak definitu

G2. Hedabideen gainean ikasitako elementu horien eraginei buruz hipotesiak prestatu.

G3. Hedabideen fenomenoari buruzko ikuspuntu propioa eratu.

G4. Talde-lanaren plangintza, kudeaketa eta garapen aproposerako trebetasunak garatu

IKASKETA EMAITZAK

IE1. Hedabideetan eragina daukaten faktoreak identifikatzea eta izan dezakete eragina ulertzea.

IE2. Hedabideetako lan sistema ezagutu

IE3. Hedabideen edukiak eta formatoak modu kritikoan azterketa egitea

IE4. Lan-taldean ikerketa lana diseinatu, garatu eta aurkeztu











Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Bitartekaritzak eta komunikazioa. Shoemaker-Reeseren eraginen hierarkia eredua

2. Prentsa, irrati eta telebistako profesionalak. Ezaugarri soziodemografiko eta profesionalak, Lan baldintzak

3. Profesionalen jarrerak eta lanbide-ideologiaren mitoak.

4. Medioen antolamenduak. Logika ekonomikoa. Antolakuntza egiturak

5. Produkzio-errutinak: Informazioaren bilketa, iturriak.

6. Produkzio-errutinak aukeraketa. Hautaketa kriterioak

7. Produkzio-errutinak lanketa/aurkezpena. Formatoa

8. Albiste-baloreak. Edukia, produktua, medioa, publikoa eta konpetentzia

9. Komunikabideetatik kanpoko tartekaritza. Komunikazio bulegoak, presio taldeak, instituzioak.

10. Herri kazetaritza







MetodologiaToggle Navigation

Lan autonomoa eta talde lana sustatuko dira ikasgelan, ikasleei gaiaren alde desberdinak lantzeko baliabide biliografiko desberdinak eskainiko zaie. Irakurgai eta filmetaz baliatuko gara ikasgaiaren zenbat atal praktiko lantzeko.

Klase magistralak gai desberdinen azalpenak baliatuko dira, beti ere debaterako lekua utziko da, sintesi eta kritika ahalmenak landuz.

Egunerokotasunean sustraituko da ikasgaia, hedabidetako gaurkotasuneko adibideak ikasgelan aztertuz eta beraien zergaitika argitzeko ariketak egiten.

Lan-taldean ikerketa baten prosezu osoa landuko da, hedabideetan oinarrituz eta arau zientifikoak jarraituz.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a)Etengabeko ebaluazio-sistema.



Kurtsoaren eginkizunak, bai taldekoak bai indibidualak, garaiz betetzen duten ikasleentzat ebaluazioa jarraitua da.



• Banakako lanak: Blog/web bat landuko da, non lauhilabetean zehar ikasgaian jorratuko diren gaiak, filme eta irakurgaien iruzkin kritikoak, eta baita ikasle bakoitzaren ekarpenak landuko dira (%60)

• Taldeko lanak: ikerketa lana eta aurkezpena (%40)







Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago). Atal biak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko.



b)Azken ebaluazioaren sistema.



Azken ebaluazioak honako probak jasoko ditu:

1. Garatu beharreko proba idatzia (%60)

2. Banakako lanak. Hau, ebaluaketa proben egutegian ezartzen den data ofizialean eta lekuan entregatu beharko da. Ezaugarriak irakaslearekin adostuko dira tutoretzan. (%40)

Atal biak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko



Ohiko Deialdiari uko egiteko prozedura:



a) Etengabeko ebaluazio-sistema.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da,Azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



b) Azken ebaluazioaren sistema.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.





*Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, aurrez aipatutako ohiko deialdian azken ebaluzaio-sistema bera erabiliko da. Ohiko deialdian klaseko ariketen emaitzak eta banako lanakoak positiboak izan badira, ez-ohiko deialdirako gordeko dira.



Ohiko deialdian egiten den moduan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan egongo den materialak eta esku-liburuak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MARTIN SABARIS, Rosa M. (1999): La organización informativa y los procesos de producción de la noticia. La información diaria en Euskal Telebista. Leioa, Servicio Editorial UPV-EHU.

MORENO, AMPARO et alt (2007): ¿De quién hablan las noticias? Barcelona. Icaria.

SIGAL, Leon V.: ¿Las rutinas de la recopilación de las noticias¿ en Reporteros y funcionarios. La organización y las normas de la elaboración de las noticias. México, 1978, pp. 129-149.

SPARKS, Colin: "La influencia de Internet en los medios de comunicación convencionales", en José Vidal Beneyto, La ventana global. Ciberespacio, esfera pública mundial y universo mediático. Madrid, Taurus, 2002

WOLF, Mauro: "El newsmaking: los valores-noticia" en La investigación de la Comunicación de Masas. Crítica y perspectivas. Barcelona, Paidós, 1987 (pp. 222-248).

Gehiago sakontzeko bibliografia

GALLEGO, Juana: La prensa por dentro. Producción informativa y transmisión de estereotipos de género. Barcelona. Los libros de la frontera. 2002
LUZON, Virginia: La irrupción de Internet en las rutinas productivas de los informativos diarios televisivos. El caso de TV3, Televisiò de Catalunya (tesis doctoral), 2001, pp. 171- 228.
KAPUSCINSKI, Ryszard: Los cinco sentidos del periodista.Fundación para el nuevo periodismo iberamericano. 2003
MARTIN SABARIS, R.M.: “La dictadura del formato en las noticias de televisión”, Revista Latina de Comunicación Social, nº 52, octubre-diciembre 2002 (disponible en http://www.ull.es/publicaciones/latina/20025214msabaris.htm).
MARTIN SABARIS, Rosa M., AMURRIO VELEZ, M.: "¿Para qué sirven los periodistas? Percepciones de los y las periodistas de radio y televisión de la CAPV", Zer, nº 14, mayo 2003, pp. 11-27.
MARTIN SABARIS, Rosa M.: "Periodistas, noticias y audiencia en radio y televisión. Percepciones de los periodistas vascos", Inguruak, nº 35, abril 2003, pp. 221-31.
SERRANO, Pascual: Desinformación, cómo los medios ocultan el mundo. Madrid, Ediciones península 2009
SHOEMAKER, Pamela, J.; REESE, Stephen, D.: Mediating the Message: Theories of Influences on Mass Media Content. Longman, New York, 1991 (trad. castellano: La mediatización del mensaje. Teorías de las influencias en el contenido de los medios de comunicación. Ed. Diana, México D.F., 1994).
TUCHMAN, Gaye: "Objectivity as strategic ritual: an examination of newsmen's notions of objectivity", American Journal of Sociology, 77 (1972), pp. 660-679 (trad. castellano: “La objetividad como ritual estratégico: un análisis de las nociones de objetividad de los periodistas”, CIC digital, nº 4).
WOLF, Mauro: "El newsmaking: los valores-noticia" en La investigación de la Comunicación de Masas. Crítica y perspectivas. Barcelona, Paidós, 1987 (pp. 222-248.

Aldizkariak

Zer. Revista de Estudios de Comunicación
Comunicación y Sociedad
Comunicar. Revista Científica Iberoamericana de Comunicación y Educación
Revista Latina de Comunicación Social
Estudios sobre el Mensaje Periodístico

Web helbideak

Hedabideetako webguneak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA