XSLaren edukia

Gidoigintza I: Fikzioa27128

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27128

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gidoia ikus-entzunezko proiektu ororen hasiera da (bai fikzioan zein beste esparruetan ere), ekoizpen lanerako oinarria eta ikus-entzunezko pieza baten gauzaketan parte hartzen duen talde artistiko zein teknikoarentzako lanabes edo gida. Funtsezko gaia edo materia da beraz Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketa plangintzaren baitan, eta jarduera profesionalerako oinarrizkoa.

Irakasgaiak izaera teoriko-praktikoa du, alde batetik, gidoigintzak ikus-entzunezko narratibaren (bigarren mailako irakasgaia) estrategia desberdinak ezagutu eta aztertzeko gaitasuna eskatzen duelako, eta bestetik, prozesu horren azken emaitza den dokumentua ezinbesteko lan tresna delako ikus-entzunezko errealizazioa (hirugarren mailako irakasgaia), ekoizpenaren kudeaketa (laugarren mailako irakasgaia), zuzendaritza artistikoa (hautazko irakasgaia), eta oro har ikus-entzunezko obra bat burutzeko beharrezkoak diren jarduera guztietarako.

Gidoigintza I: Fikzioa irakasgaiak hirugarren mailako bigarren lauhilekoan du jarraipena Gidoigintza II: Ez fikziozko programak irakasgaiarekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK OROKORRAK

G001

G002

G004

G006

G007

G008

G009

G010

CB1

CB2

CB3

CB4

CB5



ZEHARKAKO GAITASUNAK

CT1

CT7

CT8



GAITASUN ZEHATZAK

C3CC02

C3CC03

C3CC04

C3CC06







IKASKETA EMAITZAK

1. Ikasleak kritikoki identifikatzen eta baloratzen ditu ikus-entzunezko testu eta fikziozko gidoietan erabiltzen diren baliabide eta estrategia nagusiak.

2. Fikziozko gidoi baten eraketa prozesuaren fase desberdinak garatzen ditu.

3. Gai da fikziozko gidoi bat idazteko, ezaugarri tekniko eta formalei zein egitura, pertsonaien sorkuntza eta elkarrizketen erabilerari dagokienez.

4. Modu egokian azaltzen eta defendatzen du fikziozko gidoi baten proiektua.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI-ZERRENDA TEORIKOA



1. Fikziozko gidoiaren definizioa

2. Sormen prozesuaren hasiera. Istorioen iturburua

3. Narrazio egiturak eta estrategiak

4. Pertsonaiak sortu

5. Kate kausala. Eskaleta eta tratamendua

6. Gidoi literarioa idazteko estrategiak

7. Eszena eta sekuentzien eraketa

8. Elkarrizketa

9. Narrazio-baliabideak

10. Proiektuen aurkezpena







GELAKO PRAKTIKAK:

- Film zati hautatuak ikusi eta aztertu.

- Gidoiak irakurri eta aztertu.

- Sormena garatzeko ariketak.

- Azaldutako teknikak aplikatzeko ariketak.

- Proiektuen aurkezpena eta defentsa.





ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK

Gai teoriko desberdinekin loturiko ariketa praktikoak:



- Dramatizazioa eta irudien bitartezko idazketa.

- Gidoiaren formatua.

- Egitura narratiboa.

- Pertsonaiak.

- Sekuentzia eta eszenen egituraketa.

- Elkarrizketak.







MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan irakasleak eduki teorikoak azalduko ditu adibide konkretuen laguntzaz (ikus-entzunezkoak zein testualak).

Gelako praktiketan ikasleek banaka edo binaka egingo dute lan testuak zein ikus-entzunezko piezak aztertuz, sormenerako ariketak burutuz eta ahozko azalpen edo aurkezpenak eginez.

Ordenagailuko praktikak, aldiz, multimedia gela batean garatuko dira (edo online eGela bitartez osasun-egoerak hala eskatuko balu), banaka, gidoiak idazteko CELTX programa duten ordenagailuekin. Ikasleek eskola ordua bukatzean eman beharreko ariketa laburrak egingo dituzte, teknikoak zein sormenezkoak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:



PRAKTIKAK: %20

FIKZIOZKO FILM LABUR BATEN GIDOIA (taldeka): %20

FIKZIOZKO FILM LUZE BATEN GIDOIAREN PROIEKTUA (banaka):

- Egitura osoa %40

- Gidoi literarioaren zati bat %20



Nahitaezkoa da lan eta ariketa guztiak ezarritako epean ematea eta bere aldetik gainditzea irakasgai osoa etengabeko ebaluazioaren bitartez aprobatu ahal izateko. Osasun egoerak eskatuta irakaskuntza birtuala bilakatuko balitz, ebaluazio sistema hau mantendu litzateke, zeregin eta lan guztiak eGela bitartez entregatuz.



Ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



AZKEN EBALUAZIOA:



AZTERKETA: %40

FIKZIOZKO FILM LUZE BATEN GIDOIAREN PROIEKTUA:

- Egitura osoa %40

- Gidoi literarioaren zati bat %20



Kasu honetan ere atal bakoitza bere aldetik gainditu behar da irakasgai osoa aprobatzeko.



Etengabeko ebaluazioan nahiz azken ebaluazioan gidoia honako irizpideen arabera baloratuko da:



- Egitura

- Pertsonaien sendotasuna

- Elkarrizketen kalitatea

- Idazkera estilo eta formatu egokiak

- Euskara eta ortografia egokiak



Garatutako istorioek jatorrizkoak edo originalak izan behar dute. Arrazoitutako salbuespen kasuetan irakasleak literatura-testuen egokitzapen edo moldaketak onar ditzake. Kasu hauetan zenbait irizpidek, egitura eta pertsonaien diseinuak, besteak beste, pisua galtzen dute eta ondorioz gidoiaren proiektuarekin lotutako nota orotara %20an murriztuko da.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki ohiko deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdira aurkezteko.

Ohiko deialdian etengabeko ebaluazioa suspenditu dutenei gainditutako atalen notak gordeko zaizkie ezohiko deialdirako.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgela birtualean argitaraturikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CHION, Michel, Cómo se escribe un guión, Madril, Cátedra, 1988.

McKEE, Robert, El guión, Bartzelona, Alba, 2002.

SÁNCHEZ-ESCALONILLA, Antonio, Estrategias del guión cinematográfico, Bartzelona, Ariel, 2001.

STEELE, Alexander (ed.) (Gotham Writers' Workshop), Escribir cine. Guía práctica para guionistas de la famosa escuela de escritores de Nueva York, Bartzelona, Alba, 2014.

ZUBIAUR GOROZIKA, Nekane E., Ikusizko narrazioa. Fikziozko gidoiaren oinarriak, Bilbo, EHU-ko Argitalpen Zerbitzua, 2021.





Gehiago sakontzeko bibliografia

ARISTÓTELES. Poética, Madril, Gredos, 1999.
BALLÓ, J. y PÉREZ, X. La semilla inmortal: los argumentos universales en el cine, Bartzelona, Anagrama, 1997.
CARRIÈRE, JC. y BONITZER, P. Práctica del guión cinematográfico, Bartzelona, Paidós, 1991.
CORBETT, D. El arte de crear personajes, Bartzelona, Alba, 2018.
CRUZ, C. Imágenes narradas: cómo hacer visible lo invisible en un guión de cine, Bartzelona, Laertes, 2014.
FIELD, S. El libro del guión: fundamentos de la escritura de guiones, Madril, Plot, 1994.
FIELD, S. El manual del guionista, Madril, Plot, 1995.
FIELD, S. Prácticas con cuatro guiones, Madril, Plot, 1997.
GOLDMAN, W. Las aventuras de un guionista en Hollywood, Madril, Plot, 1992.
LAVANDIER, Y. La dramaturgia, Madril, Ediciones Internacionales Universitarias, 2003.
MACKENDRICK, A. On Film-making. Manual de escritura y realización cinematográfica, Madril, Ediciones Jaguar, 2013.
MARÍN, F. Cómo escribir el guión de un cortometraje, Bartzelona, Alba, 2011.
McKEE, R. El diálogo, Bartzelona, Alba, 2018.
RÍOS SAN MARTÍN, M. (coord.). El guión para series de televisión, Madril, IORTV, 2012.
RODARI, G. Gramática de la fantasía, Bartzelona, Ediciones del Bronce, 2006.
SEGER, L. Cómo convertir un buen guión en un guión excelente, Madril, Rialp, 1991.
SEGER, L. El arte de la adaptación: cómo convertir hechos y ficciones en películas, Madril, Rialp, 1993.
SEGER, L. Cómo crear personajes inolvidables, Bartzelona, Paidós, 2000.
SEGER, L. El secreto del mejor cine. El subtexto en el guion y en la novela, Madril, Rialp, 2018.
SNYDER, B. ¡Salva al gato! El libro definitivo para la creación de un guión, Bartzelona, Alba, 2010.
TOLEDANO, G. y VERDES, N. Cómo crear una serie de televisión, Madril, T&B, 2007.
TUBAU, D. Las paradojas del guionista, Bartzelona, Alba, 2007.
VOGLER, C. El viaje del escritor, Bartzelona, Ma non troppo, 2002.
VORHAUS, J. Cómo orquestar una comedia, Bartzelona, Alba, 2005.

Web helbideak

http://www.abcguionistas.com
https://bloguionistas.wordpress.com/
http://www.gidoi.com
http://www.screenplayers.net/index.html
http://www.sgae.es
http://www.sindicatoalma.es/
http://www.simplyscripts.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:30-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:30 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak