Ander Gortazar Balerdi

Ander Gortazar Balerdi

Irudia

Ander Gortazar Balerdi arkitektoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Institut d’arquitectura avançada de Catalunya-n ikasi zuen, eta aditua da hirigintzan, lurralde antolamenduan eta mugikortasunean, tresna digitaletan azpimarra jarriz. Nazioarteko arkitektura eta hirigintza proiektuetan lan egin zuen Bartzelonan eta Varsovian, bai eta aholkulari independente moduan ere. Ohiko kolaboratzailea da prentsan, eta Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkariko zuzendaria izan zen (2017-2019).

Varsoviako Unibertsitate Politeknikoan klase eman du, eta hiri mugikortasunean doktoregaia da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko hirigintza departamentuan. 2018an bulegoa sortu zuen Jacek Markusiewicz-ekin batera: RAZ. Tresna digitalak eta hiri berrikuntza.