XSLaren edukia

Interfaze Adimendunak eta Irisgarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Gelako p.510
Laborategiko p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Informatikako elkarrekintzarako sistemak analizatzeko, ebaluatzeko eta garatzeko gaitasunak; teklatu, sagu eta pantaila estandarraz gain beste gailu batzuk erabiliz eta sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen irisgarritasuna, ergonomia eta erabilgarritasuna bermatuz.

Erabiltzailean zentratuta diseinatzeko gaitasunak lantzen dira, pertsonen arteko berezitasunak kontuan hartuz.

Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzen duten pertsona-konputagailu interfazeak diseinatu eta ebaluatzeko gaitasunak.

Pertsona-konputagailu elkarrekintzako sistemak garatzean kontuan izan beharreko irisgarritasunari buruzko eta intimitatea babesteko legediak ezagutzeko, ulertzeko eta aplikatzeko gaitasunak, derrigorrezkoak diren espezifikazioak eta arautegiak maneiatuz.



Titulazioko hainbat gaitasun lantzen dira hemen, zehazki:

Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen (eta beraiek maneiatzen dituzten datuen) irisgarritasuna, ergonomia, erabilgarritasuna eta segurtasuna diseinatzeko, ebaluatzeko eta ziurtatzeko gaitasuna. [T3]

Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoak garatzeko eta exekutatzeko behar den hardwarea eta softwarea definitzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko gaitasuna, lortu beharreko ezagutzetan oinarrituz. [T4]

Informatika Ingeniari Teknikoaren lanbideari dagozkion legeak ezagutzeko, ulertzeko, eta aplikatzeko, eta bete beharreko espezifikazioak eta arautegiak erabiltzeko gaitasuna. [T7]

Metodo eta teknologia berriak ikasteko eta garatzeko, eta egoera berrietara egokitzeko aukera eta malgutasuna eskaintzen dituzten oinarrizko gai eta teknologiak ezagutzea. [T8]

Arazoak ebaztean, iniziatiba, erabakiak hartzeko ahalmena, autonomia eta sormena izateko gaitasuna. Informatika Ingeniari Teknikoaren lanbideari dagozkion ezagutzak, abileziak eta trebetasunak komunikatu eta transmititu ahal izateko gaitasuna. [T9]

Neurketak, kalkuluak, ebaluazioak, tasazioak, peritatzeak, ikerketak, txostenak, atazen planifikazioak eta informatika arloko antzeko beste jarduerak egiteko ezagutza, lortu beharreko ezagutzetan oinarrituz. [T10]

Ebazpen teknikoen eragin sozial eta ingurumenekoak analizatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, Informatika Ingeniari Teknikoaren jardueren erantzukizun etiko eta profesionala ondo ulertuta. [T11]



Konputagailuen Ingeniaritza espezialitateari dagokionez, hauek dira lantzen diren gaitasunak:

Konputagailuen arkitektura, plataforma paraleloak eta banatuak barne, analizatzeko eta ebaluatzeko

gaitasuna, baita haientzako softwarea sortzeko eta optimizatzeko gaitasuna ere. [KI3]

Sistemako eta komunikazioetarako softwarea diseinatzeko eta sortzeko gaitasuna. [KI4]

Aplikazio txertatuak eta denbora errealekoak gauzatzeko hardware eta software egokienak analizatzeko, ebaluatzeko eta aukeratzeko gaitasuna. [KI5]

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Sarrera

- Pertsona-konputagailu elkarrekintza. Erabiltzailearen interfazea.

- Erabilgarritasuna.



2. Sarrera/irteera estandarreko gailuen funtzionamendua

- Elkarrekintza gailuen programazioa. Gailuaren driver-a.

- Elkarrekintza gailu estandarrak. Teklatua, sagua eta pantaila. Bestelakoak.

- Konputagailurako konexioa. Sarrera/irteera sistema.

- Programa bidezko sarrera/irteera kudeaketa. Sistema Eragilerako deiak.



3. Pertsonak komunikatzeko modalitateak

- Pertsonen pertzepzioa. Zentzumena.

- Pertsona-konputagailua elkarrekintzako prozesu kognitiboak.



4. Hizkuntza bidezko elkarrekintza

- Ahots sintesia.

- Hizketa ezagutza.

- Lengoaia naturalaren ulermena.

- Eskuzko idazketaren ezagutza.

- Keinuen ezagutza.

- Musika bidezko interfazeak.

- Modalitate anitzeko elkarrekintza.



5. Elkarrekintza sakonagoa

- Elkarrekintza emozionala.

- Errealitate birtuala eta areagotua.

- Janzteko konputagailuak.

- BCI.



6. Nonahiko konputazioa

- Nonahiko konputazioaren sarrera.

- Nonahiko konputazioko elkarrekintzarako gailuak.

- Interfazeen moldaketa automatikoa.



7. Behar bereziak dituzten pertsonentzako interfazeak

- Erabiltzaileen ezaugarriak. Irisgarritasuna kontzeptua. Laguntzeko teknologiak.

- Ordezko sarrerak. Konputagailuaren sarrera metodoak.

- Ordezko irteerak.

- Weberako irisgarritasuna.



8. Pertsona-Robot elkarrekintza

- Sarrera. Definizioak.

- Aplikazioak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza presentzialean saio magistralak, mintegiak, laborategi saioak, klase teorikoak eta praktikoak izaten dira, ikaslearen lan pertsonalaz gain. Saio presentzialetan ikasleen partehartze aktiboa sustatzen da.

UPV/EHUko moodle plataforma (eGela) erabiltzen da, ikasleei banatzeko ezagutzak eskuratzeko behar diren edukiak eta softwarea. Hardware berezia behar denean, ikasleei uzten zaie itzul dezaten konpromisoarekin.

Egiten diren praktika batzuk banaka egiten dituzte ikasleek eta beste batzuk taldeka. Lan batzuk garapenak egitea eskatzen dute eta beste batzuk analisiak egitea. Horietako batzuk taldekideen aurrean aurkeztu behar dituzte, besteen aportazioak eta zalantzak jasoz. Posible da beste batzuk irakaslearen aurrean defendatu behar izatea elkarrizketetan.

Ikasleei irakaskuntza erraztu eta bermatzeko, jarraipena egiten zaie ikasgaiko praktikei. Feedbacka ematen zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera, ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste prozesuaz eta bera hobetzeko moduez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiko ebaluazioari dagokionez, praktikak ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzen dira eta ikasgaiaren azken proba bat ere badago. Praktiken ebaluazioaren feedbacka ematen zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera, ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste prozesuaz eta bera hobetzeko moduez.

Bidaltzen diren lan batzuk edo klasean edo irakaslearen aurrean aurkeztu behar dira ahoz. Praktika batzuk pertsonalak dira, beste batzuk taldean egiten diren bezala. Saio praktiko batzuk derrigorrez egin behar dira zehaztutako datatan (asistentzia orria pasa daiteke). Praktika horiez gain, azterketa egiten da klasean ikusitako gai teoriko-pratikoez gain, praktiketan egindako lanak ebaluatzeko.

Bukaerako nota kalkulatzeko, formula hau erabiltzen da, baldin eta atal bakoitzeko notak lau edo handiagoak izan [Bukaerako Nota (BN), Praktiketako Nota (PN), Teoriako Azterketa (TA), Praktiketako Azterketa (PA)]:

BN= 0,4*PN + 0,4*TA + 0,2*PA

Hots, praktiken pisua azken notaren %40 da eta azterketarena, %60.

Azterketa hori egiten ez duten ikasleek PN atalean 4 edo gehiago atera badute, deialdiari uko egiteko nahikoa izango dute probara ez aurkeztea.

Aurreko ebaluazioa segitzen ez dutenek edo PN delakoan 4 baino gutxiagoko nota atera dutenek azken ebaluazioan proba teorikoa eta praktikoa egin behar dute eta ikasgaiko notaren %100 balio du. Proba praktikoen data irakaslearekin adostu behar dute, eta proba teorikoen data, ordua eta tokia Informatika Fakultateko web gunean ezagutzera ematen da. Edonola, azken ebaluazioa eska dezake edozein ikaslek.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bidaliko diren lanak egiteko software-a, erreferentziak eta hardware osagaiak erabili behar dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Abascal J., Garay N. Capítulo 6. Dispositivos. J. Lorés (ed.) La interacción persona-ordenador. AIPO, Asociación Interacción Persona-Ordenador, 2001.



Cañas J.J., Salmerón L., Gámez P. Capítulo 2. El factor humano. J. Lorés (ed.) La interacción persona-ordenador. AIPO, Asociación Interacción Persona-Ordenador, 2001.



Jacko J.A. (ed.) The Human-Computer Interaction Handbook. CRC Press, 2012.



Prieto A. (ed.): Periféricos avanzados. Memoria externa e interfaces persona-ordenador. Garceta Grupo Editorial, 2012.



Stephanidis C. (ed.). The Universal Access Handbook. CRC Press, 2010.



The Encyclopedia of Human-Computer Interaction, 2nd Edition, n.d. http://www.interaction-design.org/books/hci.html



Zeldman J. Designing with Web Standards (3rd edition). New Riders, 2010.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Chugo D. (ed.) Human-Robot Interaction. InTech, 2010.

Martínez R.J., Boluda J.A., Pérez J.J. Estructura de Computadores y Periféricos. RAMA, 2001.

Picard R.S. Los ordenadores emocionales. Ariel, 1998.

Saariluoma P., Cañas J.J., Leikas J. Designing for Life. A Human Perspective on Technology Development. Palgrave Macmillan, 2016.

Scherer M.J. Assistive technologies and other supports for people with brain impairment. Springer Publishing Company, 2012.

Shneiderman B., Plaisant C. Designing the User Interface. Strategies for Effective Human-Computer Interaction (5th edition). Pearson, 2009.

Aldizkariak

* Interacting with Computers, Elsevier.
* User Modeling and User-Adapted Interaction, Springer.
* Behaviour & Information Technology, Taylor and Francis Inc.
* Universal Access in the Information Society, Springer.
* Journal on Multimodal User Interfaces, Springer.
* Human-Computer Interaction, Taylor and Francis Inc.

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-15:40

17:15-19:15

Irakasleak

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

15:40-17:00

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

15:40-17:00

Irakasleak