XSLaren edukia

Energia Berriztagarrietarako Sarrera

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1218
Landa p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

FE08 gaitasun espezifikoa: Energia Berriztagarriak energia aprobetxagarri eratan bihurtzeko oinarrizko prozesuak ezagutu.



FE08 gaitasun espezifikoaren ikasketa emaitzak:



1.- Energia berriztagarrien erabileraren beharra aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna du.



2.- Energia elektrikoaren eskari-kurbak eta energia hori sortzeko egitura interpretatzen ditu.



3.- Eguzki-energia, energia-iturri primariotzat hartua eta energia berriztagarri ezberdinen energia-bihurtzearen hastapenak ezagutu eta ulertzen ditu.



4.- Berariazko hiztegia eta terminologia, eta baliabide egokiak erabiliz energia berriztagarrien arloko ezagutzak, prozedurak, emaitzak, abileziak eta aspektuak eroso komunikatzen ditu.



5.- Energia berriztagarrien teknologia ezberdinen hastapenak ezagutu eta ulertzen ditu.



6.- Energia berriztagarrietako laborategiari dagozkien tresnak egokiro erabiltzen ditu.



7.- Neurketa esperimentalaren edo simulazioaren oinarrizko metodoak zuzenki erabiltzen ditu eta lortutako datuak aurkeztu eta interpretatzen ditu.



Zeharkako Gaitasunak:



Titulazioaren zeharkako gaitasun espezifikoa:

G012 - Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzea: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, hipotesiak eta konponbideak planteatzea Energia Berriztagarrien Ingeniaritzaren berezko ereduak erabiliz.



Zeharkako gaitasunaren ikastearen emaitzak:



-Teknologia energetikoari buruzko prozesuei buruzko informazioarekin lan egiten du, eta ideiak behar bezala aztertzen eta adierazten ditu, bai idatziz. Ahoz bezala, horretarako hainbat sinbolo- edo irudikapen-sistema erabiliz: testua, formulak, taulak, grafikoak, diagramak eta aurkezpenak.



-Nahitaez bete beharreko legeria, espezifikazioak, erregelamenduak eta arauak aplikatzen ditu.



-Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertu eta balioesten du, jasangarritasun-irizpideak aplikatuta.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia.- Energia berriztagarrien beharra.

Energia-iturrien sailkapena. Energia-iturrien aprobetxamenduari buruzko ondorioak. Eraikuntzarako Kode Teknikoa. CO2-igorpenen bilakaera. Klima-aldaketa eta berotegi-efektua. Erregai fosilen agortzea. Energia-egoera munduan, Estatuan eta Autonomian.

1. Sarrera.

1.1 Energia-iturrien sailkapena.

1.1.1 Energia-iturri berriztaezinak.

1.1.2 Energia-iturri berriztagarriak.

1.2 Energia-iturrien aprobetxamenduari buruzko ondorioak.

1.3 Eraikuntzarako Kode Teknikoa.

1.4 CO2 - igorpenen bilakaera.

1.5 Klima-aldaketa eta berotegi-efektua.

1.6 Erregai fosilen agortzea.

1.7 Energia-egoera munduan, Estatuan eta Autonomian.



2. gaia.- Energia elektrikoaren eskaria eta energia hori sortzeko egitura.

Eguneko karga-kurbak. Ohiko energiaren eta energia berriztagarrien parte-hartzea ehunekotan. Karga- banaketa.

2. Sarrera.

2.1 Eguneko karga-kurbak.

2.2 Ohiko energiaren eta energia berriztagarrien parte-hartzea ehunekotan.

2.3 Karga-banaketa.



3. gaia.- Eguzkia, energia-iturritzat hartua.

Lurrazalaren gaineko erradiazioa. Eguneko erradiazio globalaren aldaketa. Eguzkiaren eta Lurraren mugimendua. Eguzkiaren kokapena. Eguzki-koordenatuak.

3. Sarrera.

3.1 Lurrazalaren gaineko erradiazioa.

3.2 Eguneko erradiazio globalaren aldaketa.

3.3 Eguzkiaren eta Lurraren mugimendua.

3.4 Eguzkiaren kokapena. Eguzki-koordenatuak.



4. gaia.- Energia eolikoa.

Haize motak eta beren neurketa. Haize-arrosa. Aerosorgailuen osagai nagusiak eta funtzionamendua. Haizea, haize-baliabidetzat hartua: haizearen potentzia, Betz-en legea, TSR, aerosorgailuen errendimendua, ardatz horizontaleko haize-sorgailuaren aerodinamika.

4. Sarrera.

4.1 Haize motak eta beren neurketa.

4.2 Haize-arrosa.

4.3 Aerosorgailuen osagai nagusiak eta funtzionamendua.

4.4 Haizea, haize-baliabidetzat hartua.

4.4.1 Sarrera.

4.4.2 Haizearen potentzia.

4.4.3 Betz-en legea.

4.4.4 Abiadura periferikoaren erlazioa (TSR).

4.4.5 Aerosorgailuen errendimendua.

4.4.6 Ardatz horizontaleko haize-sorgailuaren aerodinamika.



5. gaia.- Eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa.

Efektu fotovoltaikoa. Zelula fotovoltaikoak: zelula fotovoltaiko motak, panel edo modulu fotovoltaikoen oinarrizko atalak, zelula fotovoltaikoen parametroak eta oinarrizko kurbak. Zelulen arteko konexio-mota anitzak. Sistema isolatuak eta sarera konektatutako sistemak. UBS instalazio bat osatzen duten oinarrizko elementuak: eguzki-instalazio termikoak, eguzki-kolektore baten funtzionamendua, tenperatura baxuko eguzki energia termikoa.

5. Sarrera.

5.1 Efektu fotovoltaikoa.

5.1.1 Sarrera.

5.1.2 Informazio gehigarria.

5.1.3 Efektu fotovoltaikoa zelula fotovoltaikoan.

5.2 Zelula fotovoltaikoak.

5.2.1 Zelula fotovoltaiko motak.

5.2.2 Panel edo modulu fotovoltaikoen oinarrizko atalak.

5.2.3 Zelula fotovoltaikoen parametroak eta oinarrizko kurbak.

5.3 Zelulen arteko konexio-mota anitzak (Panel fotovoltaikoaren muntaia).

5.4 Sistema isolatuak eta sarera konektatutako sistemak.

5.5 UBS instalazio bat osatzen duten oinarrizko elementuak.

5.5.1 Sarrera.

5.5.2 Eguzki-kolektore baten funtzionamendua. Berotegi-efektua.

5.5.3 Tenperatura baxuko eguzki-energia termikoa.



6. gaia.- Energia hidraulikoa.

Uraren zikloa. Ura aprobetxatzeko moduak. Zentral hidroelektrikoak: zentral hidroelektrikoen sailkapena, zentral hidroelektrikoen osagai nagusiak. Turbina motak. Ur-jauzi baten potentzia hidraulikoa. Instalazio minihidraulikoak: minizentral baten elementuak, emari ekologikoa. Instalazio hidroelektrikoen amaierako ondorioak.

6.1 Sarrera.

6.1.1 Uraren zikloa.

6.1.2 Ura aprobetxatzeko moduak.

6.2 Zentral hidroelektrikoak.

6.2.1 Zentral hidroelektrikoen sailkapena.

6.2.2 Zentral hidroelektrikoen osagai nagusiak.

6.3 Turbina motak. Ezaugarriak.

6.4 Ur-jauzi baten potentzia hidraulikoa.

6.5 Instalazio minihidraulikoak.

6.5.1 Minizentral baten elementuak.

6.5.2 Emari ekologikoa.

6.6 Instalazio hidroelektrikoen amaierako ondorioak.



7. gaia.- Beste energia berriztagarri batzuk.

Geotermia, biomasa, marea-energia eta olatuen energia.

7.1 Sarrera.

7.2 Geotermia.

7.3 Biomasa.

7.4 Marea-energia eta olatuen energia.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira (gela iraulia, ikerketan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa) ohiko metodologiarekin batera.

Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua helduaraziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertuko da.



Gelako praktikan, bakarka edo taldeka garatu ahal izango diren ariketa/eztabaida/lanen bidez, ikasleek irakasgaiaren gaiak, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte



Laborategi praktikak. Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira. oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, praktika saioaren aurretik ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du. Landa-praktika bat egingo da energia berriztagarrietako instalazio bat bisitatuz.





Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko lan gidatuak edo/eta ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA

Irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioko sistemarekin egingo da, amaierako proba idatzi bat eta lauhilekoan zehar ebaluazio jarraitua konbinatuz. Kalifikazio tresnak ondorengoak dira:



-GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA: (AZTERKETA IDATZIA). Probaren pisua irakasgaiko azken notaren %60ekoa da. Idatzizko azterketa izango da. Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo da. Azterketa bi ataletan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak

b)Ebatzi beharreko ariketak.

Azterketa idatzia gainditzeko, azterketaren atal bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera behar da.



-LAN GIDATUAK: Lan gidatuaren pisua irakasgaiko azken notaren % 10ekoa izango da Taldeko edo/eta bakarkako lanak izango dira. Lanen gaiak eta gainerako zehazpenak lauhilekoaren hasieran zehaztuko dira



-LABORATEGI ETA LANDA PRAKTIKAK: Praktiken pisua irakasgaiaren azken notaren % 15ekoa da. Etengabeko ebaluazioan gainditutako praktiken emaitzak gordeko dira ezohiko deialdirako. Praktiken saio guztiak dagokien egun eta orduan egitea derrigorrezkoa izango da kalifikazioan 10etik gutxienez 5 ateratzeko.



-ENTREGATZEKOAK: Entregatzekoen pisua irakasgaiaren azken notaren % 15ekoa da. Entregatzekoak ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko ariketa edo/eta galdera edo/eta test-galdetegiak edo/eta problemen bakarkako edo taldeko ebazpena dira. Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da eta beharrezko denean, jarduera egiteko edo entregatzeko, egela plataforma erabiliko da.



Irakasgaiaren azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batura eginez aterako da, baina ondorengo baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da batura egiteko:

-Azterketa idatzian, azterketaren atal bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera behar da.

-Laborategiko eta landa praktiken saioen % 100 parte hartzea eta laborategi ataleko kalifikazioan gutxienez 10etik 5 ateratzea.

Aurreko baldintzetako bat ez bada betetzen, ez da egingo baturarik. Eta GAUR-eko aktan agerturiko nota azterketa idatzian lortutako nota izango da (10etik) edo 4, bietan txikiena.



Irakasgaia gainditzeko, 5 edo gehiagoko kalifikazio orokorra lortu behar da.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.





AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko, irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo da. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da eta proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira:



-LABORATEGI ETA LANDA PRAKTIKEN AZTERKETA: Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 15a da. Laborategian egingo den proba esperimentala eta probarekin loturiko galdera edo/eta kalkuluak. Landa-praktikarekin loturiko galderak ere izan ditzake.



-IDATZIZKO AZTERKETA: Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 85a da. Azterketa bi ataletan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak

b)Ebatzi beharreko ariketak.



Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko azterketan azterketaren atal bakoitzean, gutxienez 10etik 4 ateratzea eta laborategi eta landa praktiken azterketan dagokion balioaren % 50eko nota minimoa lortzea. Aurreko baldintzetako bat ez bada betetzen, ez da egingo baturarik. Eta GAUR-eko aktan agerturiko nota azterketa idatzian lortutako nota izango da (10etik) edo 4, bietan txikiena.



Irakasgaia gainditzeko, 5 edo gehiagoko kalifikazio orokorra lortu behar da.

Ikaslea idatzizko azterketara ez bada joaten, deialdiari uko egiten diola ulertzen da.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.





UKO EGITEA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA: OHARRAK atala begiratu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunte teorikoak, ariketak eta laborategi-praktiken gidoiak eGela plataformaren bidez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Esteire Eva, Madrid Ana, Madrid Antonio. Energia Berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa.



MADRID A. Energías Renovables.



MÉNDEZ J.M., CUERVO R. Energía Solar Fotovoltaica.



DE JUANA J.Mª. Energías Renovables para el desarrollo.







Gehiago sakontzeko bibliografia

RODRIGUEZ J.L., BURGOS J.C., ARNALTE S. Sistemas Eólicos de Producción de Energía Eléctrica.

COMUNIDAD EUROPEA. Energía para el futuro: fuentes de energía renovable.

Aldizkariak

Energía.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASENSIO DE MIGUEL, FRANCISCO JAVIER
  • BEDIALAUNETA LANDARIBAR, MIREN TERESE
  • SAN MARTIN DIAZ, JOSE IGNACIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:00-09:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-27

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Landa p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-30

15:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-30

15:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

08:00-09:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-27

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-30

15:30-18:30

Irakasleak

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-30

15:30-18:30

Irakasleak