Ingeniaritza Elektrikoa Saila

Ingeniaritza Elektrikoa Saila UPV/EHUko Sail bat da. 60 irakasle-ikertzaile doktore profesionalek  osatzen dute, eta Ingeniaritza Elektrikoaren inguruko hainbat ikerketa-lerro garatzen dituzte, azken hauek, beti, Euskal gizarte, industria eta unibertsitate beraren beharrak kontutan hartuz. Horrez gain, enpresa-alorretik eratorritako zenbait profesionalek ere irakasle-elkartu giza bere ezagutza eman eta zabaltzen dute.

Saileko irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera UPV/EHUko hiru Campusetan ematen da, hau da:

  • Bilboko Ingeniaritza eskola (Bizkaiko Campusean)
  • Gipuzkoako Ingeniaritza eskola (Gipuzkoako Campusean)
  • Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola (Arabako Campusean)

Sailak garatutako irakaskuntza jarduerari esker, ikasleak gidatu, formakuntzan sakondu eta etorkizunean mundu laboralak exigitzen dituen erronkei aurre egiteko profesional adituak sortzen dira. 

Ikerkuntzaren alorrean, Ingeniaritza Elektriko Sailak, enpresa eta instituzio ezberdinen lankidetzari esker, bere ezagutza zientifikoa errotu, hainbat ikerketa-lerro garatu eta beste hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du.

Gaur egun, Ingeniaritza Elektriko Sailaren egoitza nagusia, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (I erikina) dago.