IKD politica y desarrollo institucional

Erakundearen politika eta garapena

Irudia
  • Ikasteko eta irakasteko modu berriek arrakasta izan dezaten unibertsitatean, beharrezkoa da erakundearen egitura (politikak, araudiak, antolaera, erakunde-giroa...) berraztertzea eta norabide horretan ezartzea. Hori lortzearren, dagoeneko abian daude zenbait ekintza irakaskuntzan parte hartzen duten eragileen arteko elkarlana sustatzeko, konfiantza- eta dinamismo-giroan. ehundu programa (mailako, moduluko eta graduko koordinatzaileen bidez egituratzen duena irakaskuntza), kalitate-batzordeak eta irakasle taldeen sustapena funtsezko elementuak dira irakaskuntzako kultura berri honetan.
  • Erakundearen beste zenbait ekimen ere IKD kultura bultzatzeko neurritzat hartu behar ditugu, honako hauek, esaterako: irakaskuntza mota anitzen eskaintza (denbora partzialekoa, ikasgelakoa, erdi-ikasgelakoa, ikasgelaz kanpokoa), IKTen erabilera esanguratsu eta iraunkorra, ebaluazioari buruzko erakunde-araudiak, ikastetxeen eta espazio komunen azpiegituren diseinua (IKDguneak) eta espazioak erabiltzeko ordutegiaren hedapena.