XSLaren edukia

Iberiar Penintsularen Historiaurrea

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasunak

Irakasgai honetan lantzen diren Zeharkako Gaitasunak honako hauek dira:

M02CM04. Historiako gai edo ikerketa gai bat zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz, ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai izatea; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.

M03CM06. Ikerketa lanak ahoz eta/edo idatziz, banaka zein taldeka, kontzeptu historiko egokiak erabiliz aurkezteko gai izatea, irakaskuntza zein dibulgazio esparruetan.

Irakasgai honetan lantzen diren Gaitasun Espezifikoak honako hauek dira:

M02CM01. Iberiar Penintsulako Historiaurreko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.

M02CM02. Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek Iberiar Penintsulako aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea

M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.



Ikasketa emaitzak

Irakasgaia bukatzerakoan, espero da ikaslea honako ekintza hauek egiteko gai izatea

IE1. Esparru zientifikoak Historiaurrerako egituratutako teoria historiografiko desberdinak diskriminatzen ditu, egun aipagarrienak eta adierazgarrienak identifikatuz.

IE2. Iberiar Penintsulako historiaurreko une desberdinetako prozesu eta gertakari nagusiak identifikatu eta desberdintzen ditu.

IE3. Iberiar Penintsulako Historiaurrea ezaugarritzen duten prozesu garrantzitsuenen inguruko hausnarketa kritikoa egiten du.

IE4. Historiaurre esparruko lengoaia eta terminologia espezifikoa erabiliz, diskurtsoa era sintetizatu eta egituratuan argudiatuz aurkezten du, ahoz edo idatziz, forma-zuzentasun egokiarekin.

IE5. Bilaketa bibliografikoa egin eta sailkatutako informazioarekin, taldeka nahiz banaka, problema edo kuestio bati erantzuna ematen dio.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ingurune eta kronologiari oinarrizko sarrera. Iberiar Penintsulako

Historiaurrearen bilakaera historiografikoa

Iberiar Penintsulako Historiaurrearen ingurune, antropologia eta materialen garapena. Ingurunearen aldaketak: Pleistozenoa eta Holozenoa

Homo generoaren presentzia Iberiar Penintsulan

Penintsulako historiaurrearen ondare materiala

Paleolitoko gizarteak. Antzinako Historiaurreko oinarrizko hiru unitateen analisia: Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa

Mesolitoko gizarteak. Iberiar Penintsulako azken ehiztari-biltzaileei hurbilketa

Neolitoko gizarteak. Penintsulako neolitoko gizarteei hurbilketa

Metalen Aroko gizarteak. Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa Iberiar Penintsulan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hezkuntza modalitate desberdinak erabiliko dira, beti ere ikaslearen lan autonomoa bultzatuz. Azalpenezko eskolak alde teorikoaren euskarri dira, ikasle bakoitzaren sormen kritikoa eta ikaskuntza kooperatiboa ere bultzatzen direlarik. Gelako praktiketan oinarri eta kontzeptu teorikoekin zerikusia duten ariketak planteatuko dira. Honela, kontzeptuak kasu praktiko bihurtuta, edukien ulermen sakonagoa ahalbidetzen da.

Ikaslearen lan autonomoa bultzatuko da, banakako zein talde lanen bidez. Klasean edo etxean egin beharreko lanak desberdinak izango dira, eta beraz, ikasleen parte hartzea nahitaezkoa izango da.

Ikaslearen ikasketa ziurtatzeko eta errazteko, ikasleak egindako lanen jarraipena burutuko da aurretik ezarritako ebaluazio irizpide batzuen bidez, honela momentu oro ikaslearen ikasketaren aurrerapena ezagutu eta ikasleak feedback eta hobekuntzarako informazioa jasoko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A. Ebaluazio jarraitua

Ebaluazioa etengabean azken kalifikazioa irakasgai osoaren azterketa idatziak (%50) eta ikasturtean zehar egindako ariketa desberdinek (%50) osatuko dute. Nota jartzeko orduan kontutan izango dira ariketa desberdinetan izandako parte-hartze aktiboa, aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena, kontzeptu historikoen erabilpen zehatza, ahozko gaitasuna, ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.

Ebaluatzen den tresna guztietan, bere balio absolutuaren erdia eskuratu behar da. Minimoak eskuratuko ez balira, ikasgaiaren azterketa egun ofizialean, %100ko balioa duen froga bat egin beharko da



B. Azken ebaluazioa

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera.

Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak. Ikasle hauek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela irakasgai osoaren gaineko azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez egiaztatu beharko dute non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.



AMAIERAKO AZTERKETA

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



PLAGIOA

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioa baieztatzen denean suspentsoa da, susmoak berriz, irakasgaia ez gainditzea ekar dezake.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa den heinean, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkeztu gabea» izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak e-Gelara igo edo fotokopistegian utzitako materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Honako bibliografia bai kontsultarako, bai gai batzuetan sakontzeko da. Gai bakoitzeko bibliografia espezifikoa eskuragarri egongo da, aurkibidearekin batera.

Almagro-Gorbea, M. (Ed). 2014. Protohistoria de la Península Ibérica. Del Neolítico a la Romanización. Fundación Atapuerca, Burgos. 904(36) PRO

Barandiarán, I., Martí, B., Rincón, M.A., Maya, J.L. (eds). 2012. Prehistoria de la Península Ibérica. Ariel Historia, Barcelona. 903(460) PRE

Delibes, G.; Fernández Miranda, M. (1993). Los orígenes de la civilización. El Calcolítico en el Viejo Mundo. Síntesis, Madrid. 903"636" DEL

Fernández Martínez, V.M. 2007. Prehistoria. El largo camino de la humanidad. Alianza Editorial, Madrid 903 FER

García, M., Zapata, L. (eds.). 2013. Métodos y técnicas de análisis y estudio en arqueología prehistórica: de lo técnico a la reconstrucción de los grupos humanos. Universidad del País Vasco, Bilbo. 902.3 MET 15

Menéndez, M. (Coord). 2012. Prehistoria antigua de la Península Ibérica. UNED, Madrid. 903(460) PRE

Menéndez, M. (Coord). 2012. Prehistoria reciente de la Península Ibérica. UNED, Madrid. 903(460) PRE

Ripoll, S. (Coord). 2014. Prehistoria, Tomos I y II. UNED, Madrid. 903 PRE/I eta 903 PRE/II

Rojo Guerra, M.A.; Garrido Pena, R.; García Martínez de Lagran, I. (2012). El Neolítico en la Península Ibérica y su contexto europeo. Cátedra, Madrid. 903"634" NEO

Sala, R. (ed). 2014. Los cazadores recolectores del Pleistoceno y del Holoceno en Iberia y el Estrecho de Gibraltar. Fundación Atapuerca, Burgos. 903"632" CAZ

Aldizkariak

ARCHIVO ESPAÑOL DE ARQUEOLOGÍA.; ARQUEOLOGIA ESPACIAL. REVISTA DEL SEMINARIO DE ARQUEOLOGIA Y ETNOLOGIA TUROLENSE; BOLETIN DEL MUSEO ARQUEOLOGICO NACIONAL; BOLSKAN. REVISTA DE ARQUEOLOGIA OSCENSE; CAESARAUGUSTA; COMPLUTUM; CUADERNOS DE ARQUEOLOGIA DE LA UNIVERSIDAD DE NAVARRA; CUADERNOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA; CUADERNOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGÍA. UNIVERSIDAD AUTÓNOMA DE MADRID; CUADERNOS DE PREHISTORIA. UNIVERSIDAD DE GRANADA; CYPSELA; ESPACIO, TIEMPO Y FORMA; GALLAECIA; KALATHOS; LUCENTUM; MUNIBE. ANTROPOLOGÍA-ARKEOLOGIA; PYRENAE; RECERQUES DEL MUSEU D'ALCOI; REVISTA ATLANTICA-MEDITERRANEA DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA SOCIAL; REVISTA D'ARQUEOLOGIA DE PONENT; SAGUNTUM; SALDVIE.ESTUDIOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGÍA; SAUTUOLA; SPAL. REVISTA DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA; TRABAJOS DE PREHISTORIA; VELEIA; ZEPHYRUS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00

12:30-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA IKASGELATEGIA
  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA