HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Filosofiako mintegi irekia. Unai Pascual (Ikerbasque - Bc3): Balio aniztasuna eta natura baliotzeko moduak

Datorren ostegunean, azaroaren 10ean, Unai Pascual (Ikerbasque - Bc3) izango dugu Filosofia Mintegi Irekian. Bere hitzaldiak "Balio aniztasuna eta natura baliotzeko moduak" izango du izenburutzat, eta euskaraz izango da.

Pascualek IPBESeko (Intergovernmental Science-Policy Platform on Biodiversity and Ecosystem Services) ikerketa panela zuzendu du; txosten hori Nazio Batuen pasa den uztaileko bileran onartu berri dute herrialde guztiek. Mintegi irekiko saioan txosten horren ondorio nagusiak aurkeztuko ditu. Ohiko moduan, ordubatean bilduko gara, Batzar Aretoan, HEFA - I eraikinean.