Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amona (orobat amuña g.er.) 1 iz aitaren edo amaren ama; adin handiko emakumea. ik amama; amandre; amañi; amaso; amatxi; amatxi; amiña; amagoi.

Hurrengo egunetan, amonari tarteren bat geratzen zitzaionean -gure tabernan guztiontzat baitzegoen lana soberan-, mapamundiari begira egoten ginen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 10. orr.

Sebastiana nire amona zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.

Eta katua haize bolada leun baten antzera etortzen zitzaion, arin eta isil, eta amonaren lepo bueltan etzaten zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Gure amonak kontu hartzen zionean, preso dagoenak askatasuna nahi duela erantzuten zion eta mundu guztiak botatzen dituela puzkerrak, baita gobernadoreak ere, eta beraz ez zela bera izango, bere adinean, puzker bati bidea eragotziko ziona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.

Aulki gurpildunean Leireren amona zegoen, argal-argal, guztiz zurbil eta ilea zuri-zuria zuela, atzera orraztuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

Hobe amaldeko amonaren antza balu, baina ez, esaera zaharrak dioen bezalaxe jaio da hau: kaleko edozein mutilen berdina, ez amaren edo aitaren moldean egina".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Amona eta amama ere oso gauza diferenteak ziren bezala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 116. orr.

"Irtenbide bat bakarrik zegoen: hilketa", esan zuen amonak, etsipenak harturik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Ipotxa aho zabalik zegoen, ezin sinets zezakeen amonaren kontakizunetan azaltzen ziren intxixu haiek egiazkoak zirenik, are gutxiago berari azaldu eta nahi zuen gutizia beteko ziotenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 39. orr.

Baina Muchek amari kontatu zion amona auzoko bazter guztietan topatzen zuela Lebigre jaunarekin hizketan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 341. orr.

Eta beste hau... -eta orain Zamaria seinalatzen zuen- zuen amona: beti dabil txokolatinak oparitzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 31. orr.

Amonak ere dementziak jotzean arboletara igotzen dira, handik gehiago ez jaisteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.

Jessicak ere erraz imajina zitzakeen laurogei urte geroago, amonaren eleetan bermatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.

Haren kontuak entzun baino, gorra izatea nahiago duela esaka jiratzen zaio orduan amona.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 25. orr.

Bestela zuek ibiliko zarete beti hemen bueltaka-eman zuen epaia amonak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 51. orr.

Azkenean alde egin zuen Mirenek, besoen keinu nabarmenez, amonak bezala, mugi zedin eskatzen ari zitzaizkion gurasoen atzetik, zumardira bidean, etxeko zakur zaunkaria lagun zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

-Amona, artoa aletzen laguntzera nator.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Amona, xahartuta ordurako, gaixo zegoen, eta Errepublika garaiko oroitzapenak kontatzen zizkigun etengabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 241. orr.

Gure amonen sehaska-kantu xumeetako leloa baino zerbait gehiago da gaur guretzat Obaba.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Amonak begiak berriz hetsi zituen, eta logelatik atera zen lasai segitzera ahaleginduz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 234. orr.

Amona, berriz, atea itxi ondoren, ohera itzultzen zen, hasperen luze bat eginez eta marmarka:  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Amonaren besazpiko gihar indargea laztantzea gustatzen zaio.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

Eta hantxe dago erretratua: ni, erdi lo, eta senideak nire inguruan - gurasoak, aitona eta amona, izeba Pepi, lehengusu guztiak... eta osaba Juan, bilera haien guztien gatza eta piperra -.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 63. orr.

Zapatak kenarazi dizkioten unea jasotzen du argazkiak, eta amonak malkotan ditu begiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Amona, zer moduz duzue?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.

Hauetako bat bularreko haurra utziz hil zen, eta amonak beste alabari utzi zion haurra hazteko; baina honek ere umea sortu zuen bere senarrarekin, eta esnerik gabe gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Zergatik ez hoa amonarekin artoa aletzera?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Tituluak aitona soilik izendatzen badio ere, aitona eta amona ikusten dira koadroaren lehen planoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 143. orr.

Gelditu zenean, Lucyk aurrena bi amona zaharri utzi zien jaisten, haietako batek txakurtxo bat zeraman zumezko otartxo batean, eta gero bera ere jaitsi egin zen geltoki hartan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 211. orr.

Gure amonak gogaitzen gaituenean, aitona niregana jiratu eta xurrumurruka esaten dit:  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.

-Ba al dakizu, seme, gure aitonaren aitaren amonaren osabaren aitaren aitona bandoleroa izan zela?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 50. orr.

Eginen nikek ez dela oheratu, insolitaritatea irudituko zitzaioan, eta amona izan behar duela jakin duenetik ez duk gelditzen puntua egiten, ito egin behar dik haurra hainbeste txano eta galtzerdi eta eskuzorro.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.

Amonak esna igaro zuen gaua: alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten; etxeko labea piztu zuten, tortilla egin eta vodka edan zuten.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Ez dut jakin nahi zein egunkari irakurtzen duzuen eta non argitaratzen dituzuen zuen amonaren eskelak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.

Amona geldi-geldi geratu zen, zirkinik egin gabe, aurrera begira.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 11. orr.

Trajea zeraman, eta txaleko zuria, zeinean botoitxo gorri batzuek dir-dir egiten zioten, amona mantalgorriak iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Jorge, kamareroak, holakoetan bere amonak esaten zuena kontatzen digu:  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Poz handia guretzat, Patri, pertxenta baitzen, zinez, gure amonen amona xarmangarri hura.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 35. orr.

Irakurleak, beraz, ez dezala espero betiko neskatxa, betiko otso zitala, betiko amona gaixoa...  Berria - Kultura   2004-03-06

Etorritakoan, emaiozu jaten amona judu baten oroitzapenez.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Lurraren pareko leiho baten aurretik pasatu naun; leiho itxiaren beste aldean amona zahar bat zegonan, kalera begira.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 104. orr.

Nire esker ona zor izango diot bizitza osoan, autobus baten azpira erortzeko arriskuan zegoen amona ilezuri hark Supermani bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.

Baina hauek amona xahar baten txorakeriak direla pentsatuko dun; barka ezan, ez ninan hau dena kontatu behar, honezkero aspertuta egongo haiz; hi gainera gazteegia haiz oraindik eta ez zaizkin halako pasadizoak komeni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 81. orr.

Miseria frogatzearren, amona errukarriaren itxurapean, jateko zerbait eskatu zion:  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Utzi zuen eta premio bezala amona beltzaren bixita.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.

Bat aukeratzekotan, Chicagoko aireportukoa aukeratuko nuke: amona buruzuri bat, ibiltzen ere ozta-ozta moldatzen zena, geratu eta katxeatu dute, mundu guztiaren begi-bistan, zakar eta nabarmen, nabarmen zakar.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Lehenbiziko solairuko areto zabalenean amona frantsesa zeukan zain.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Emakume kontuak, lastategietako gau batekoa, zakur gosetiarena edo amona zaharrarenak kantatzen zituen, orduko kantak, pobreen kantak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 44. orr.

3 aitona-amona pl aitona eta amona.

Ez dakigu nola bizi ziren aitona-amona horiek. Marrazki bizidunetako aitona-amona xarmagarri horietakoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

Nire aitak hornikuntza bulegoetara joaten jarraitu zuen, zerbait gehiago eskatzera aitona-amona zaharrentzat, familia ugarientzat, merkatu beltzaren azpitik zeuden guztientzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Maria eta Patxi, nire aitona-amonak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 53. orr.

Zaharren egoitzetan diren aitona-amonei bisita egiten diete.  Berria - Harian   2005-08-10

Emakumearen gurasoek, aitona-amonek, birraitona-amonek, eta bir-birraitona-amonek egindako balizko bekatuen zerrenda bota zuen, hamargarren belaunaldiraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Allikeneko guztiekin joaten nintzen, guraso eta aitona-amonekin [...] baita Atxetako osaba Karmelo, izeko Primi, eta Paulo eta Gaxuxa lehengusuekin ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

Alemaniar jatorriko aitona-amonen gorabeherak Alsazian, alemaniar izan nahi eta ezinaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Aitona-amonen herrira joango dira festetan, gero guraso eta anai-arrebekin kanpinean oporretan, gero ez-dakit-zer.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.

Patoisa izan zen nire aitona-amonen hizkuntza bakarra.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.

Aitona-amonena esan nionean, modu berezi batez begiratu zidan, begi beltzen atzetik, ile kizkurraren azpitik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 124. orr.

Geroago jakin nuen, Imanol izeneko pabiloi atezain bati esker, Fernando bera izan zela Industria Uhin berriaren agentea, eta berak saldu zituela, bortizki aberastuz, bere aitona-amonenak izandako sailak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

Ez neukan gogorik aitona-amonengana joateko ere.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.

Familiako bazkari-egun horietako bat izango zen, bestela ez bainintzen azaltzen aitona-amonenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 94. orr.

Txikitatik joan izan naiz aitona-amonenera, jai-egunetan batik bat eta bestela ere bai garai batean; Larregira aurrena, eta kaleko pisura gero. arrazialki judua kontsideratzen da, gutxienez aitona-amonetako bat "erlijio komunitate judukoa" duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.

Aitona-amonez jarduteak baditu bere alde on eta txarrak: txarra, aita-amez baino gutxiago dakigula, garaia askoz urrunagoa zaigula.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Aitona-amonik gabeko familia da gurea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.

Aitona-amonaren irudiak, gazterik, oso gazterik, artean oraindik dena posible zelarik mundua beren esku zeukaten garaikoak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

4 amona gonagorri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Umandik bere hiztegitzarrean amona mantangorriaren makina bat izen bilduak ditu: katalin gorri, marigorri, amona mantagorri, amona gonagorri, andere kotagorri, andre gonagorri, euli bearrigorri, kanaketa, gonagorri, katalingorri, jaungoikoilar, kotagorri, labagorri, amona gorri, mantagorri, maria gonagorri, mariana gorri-gorri, mari gonagorri, mari gorri, mari gorringo, maritxo teiletako, matxin gorri, matxin gorringo, taskorri, kastorri, maritxu teilatuko, txipilota gonagorri, mamanton gonagorri... ETC-prentsa   Argia, 2015-07-05

5 amona mantangorri (orobat a. mantalgorri g.er.) hegoak tolesturik dituenean bola erdi baten tankera duen intsektua, gaina gorri bizia zazpi puntu beltzekin duena (Coccinella septempunctata). ik marigorringo.

Avigdor amona mantangorri bati so geratu zitzaion, nola mugitzen zen bere eskuaren ahurrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

Belar artean bere bidea egiten duen amona mantangorri baten gorputzean ipini du arreta. Amona mantangorriari ere galdetu nahi izan zaio, bada, ea ba ote dakien zeruko berririk.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 14. orr.

Gure historiako sinesmenetan marigorringoari (matxingorri, mariñela gorri, amona mantangorri kattalingorri ere deitua eskualdeen arabera) egiten zitzaizkion galderak eguraldiari buruz, hura baitzen, azken batean, ilargiaren sinbolo bizia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

Trajea zeraman, eta txaleko zuria, zeinean botoitxo gorri batzuek dir-dir egiten zioten, amona mantalgorriak iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

6 birraitona-amona pl birraitona eta birramona.

Behin, Marylanden, esklaboen lau familia ezagutu zituen, ehun urtean elkarren ondoan bizi izandakoak: birraitona-amonak, aitona-amonak, amak, aitak, osabak, izebak, lehengusuak, haurrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 296. orr.

Eta emakumearen gurasoek, aitona-amonek, birraitona-amonek, eta bir-birraitona-amonek egindako balizko bekatuen zerrenda bota zuen, hamargarren belaunaldiraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Nire birraiton-amonak han-hemenka jarriak dauden erretratu obalatuengatik baizik ez ditut ezagutzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

7 herenaitona-amona (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) pl

Albuma haien ideia izan zen, nire herenaitona-amonena.  ETC-literatura, saiakera   Made in Galiza, Sechu Sende (Txerra Rodriguez), Txalaparta, 2012

Halarik ere, hegazkineko emakumearen aitita-amamak izan ez baziren ere, izan zitezkeen birraitona-amonak, edo herenaitona-amonak edo dena delakoak, guri berdin zaigu.  ETC-literatura, saiakera   Alsina, Xabier Mendiguren, Elkar, 2016

Hau da, arbaso zuzen bat (gurasoak...) edo lehenagokoak, (aitona-amonak, birraitona-amonak, herenaitona-amonak...) eta honelaxe, denboran atzera eginez. ETC-entziklopedia   Arbaso, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aiton amona (7); aitona amona (13); aitona eta amona (10); amona bat (12); amona batek (8); amona ere (11); amona hil (9); amona xahar (9); baina amona (7); bere amona (11); edo amona (8); eta amona (83); gure amona (40); hire amona (14); nire amona (17); zuen amona (19)

aiton amonak (35); aitona amonak (20); amonak ere (11); amonak esan (11); amonak esaten (12); amonak ez zuen (10); baina amonak (10); bere amonak (7); gure amonak (28); hire amonak (7); zuen amonak (24)

amonaren etxean (19); amonaren etxera (11); gure amonaren (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus