Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iratzarrarazi (orobat iratzarrazi g.er., iratzar(-)arazi eta iratzararazi g.er.), iratzarraraz, iratzararazten 1 du ad iratzartzera behartu.

Hotzak iratzarrarazi ninduen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 27. orr.

Urteetan amesgaiztoek iratzarrarazten zuten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 103. orr.

Goizeko hirurak eta hamalauko Lapsus Tempo delakoak bristadan iratzarrarazi ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 18. orr.

Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 124. orr.

Begiak berez irekitzen zitzaizkion arte egingo zuen lo, edo, sarri gertatzen zen legez, eraikinean beste nonbaitetik etorritako zarataren batek ikaraz iratzarrarazten zuen arte. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 153. orr.

Donibane Lohizun eta Ziburun, hartza iratzar-arazia dute eta ihauteriak segitzen ahal du airoski. Herria   2001-02-15

2 irud

Holako bilkurak, holako hizlariekin behar litzateke egin Euskal Herriko xokoetan, euskaldunen euskaltasunaren iratzarrarazteko. Herria   2004-10-21

Gure fede nekatua iratzar-arazi du! Herria   2005-04-14

Ez zizkion, ez, etxeko ardi gasnaren usainak urrunetik ere sudur xiloak iratzarrarazi. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus