Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi beltxak, finak, arbendolen amanda forman eztiki marraztuak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 43. orr.
Atea itxi eta halako sunda bat barreiatu zen etxe guztian, kamamila urarena, edo esne gatzatuarena, edo arbendolarena. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.
Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, arbendol opil kurruskatsuak, arto bizkotxoak, lodiak eta horiak, izan zituen saltzeko, zume gurutzatu batzuen gainean; baina Marjolinek jan zizkion gehienak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Hura zen haren arbendol krema, ukendu horri esker eusten zien azal zuriari, azazkal arrosei, eta bazirudien haren hatz zaluek ore haren malgutasuna bereganatua zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.
Hamar aldiz bueltatzen zen, hango chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak, bizkotxo bustiak, arbendol tartak, flanak, fruta opilak eta bestelako tartak berriz ikusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.
Arbendol heldugabea. Berria - Kirola 2006-02-04
Arbendol garrapiñatuak edo arbendol azukregorrituak, gordinik daudela, karamelizaturiko azukrez eginiko karameluzko estalki bat gehitzen zaien (alegia, azukregorritzen diren) arbendolei deritze. ETC-entziklopedia Arbendol garrapiñatuak, Wikipedia