"Autonomía y Autogestión" liburuaren aurkezpena

Datorren ostiralean, 2014ko urriak 10, 19:30ean, “Autonomía y Autogestión” DVD formatuko liburuaren aurkezpena egingo da Donostiako Udal liburutegi zaharreko sotoan, San Jeronimo kalean (Kriptan).

Liburu honetan, autonomia eta autokudeaketaren gaia Andaluzia, Euskal Herria, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Uruguay eta Txilen lantzen ari diren hainbat pertsona eta kolektiboren arteko elkarlana, elkarren arteko laguntza, konexioa eta eraikitze kolektiboaren emaitza da. Zenbait kasutan, urteetan gauzatu da harreman hau, eta beste hainbat pertsona eta kolektibo duela gutxi harremanetan jarri izanak gainerakoen arteko lotura berpiztu du, trukean eta elkarren arteko eraikuntzan segitzeko bultzada izan dena. Uneotan, modu autonomo eta mendeartekotasunean gertatzen ari den elkarlanean, proposamen berriak sortu dira, besteak beste jabe-gabetzearen kontzeptuaren garapena.

"Autonomía y autogestión" liburuaren aurkezpena donostia 2014

Aurkezpenean, argitalpenaren koordinatzaileetako bat izango dugu, Javier Encina, ilusionista soziala (Sevilla) eta uneotan Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan gonbidaturik dugun ikertzaile-dinamizatzailea, eta ni neu, liburuaren kolaboratzaile gisa.

Esteka honetan ikus dezakezu liburuaren azala, aurkibidea eta lehen artikulua:
https://drive.google.com/folderview?id=0B2icLDdBvGUOX1NhaS0zN28wLVk&usp=sharing

Harremanetarako:
http://autogestion.ilusionismosocial.org/
ilusionismosocial@gmail.com

Ezin da iruzkinik egin.