Category: Orokorra

  • Pandemia egoeran fakultateko eskolak (beranduxeago) hasteaz, bi hitz

    Astelehenean, irailaren 7an, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko hezkuntza graduetan ikasturte berria abiatu zen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan (lehen Magisteritza deitu izan zaion ikastetxean). Uztailean iragarri bezala, irailaren 7 eta 8a 1. eta 2. mailako ikasleekin aurrez aurreko aurkezpena egingo zen, eta eskolak irailaren 9an hasiko ziren. Nik aurten Lehen Hezkuntzako Graduko 1. […]

  • Castells ministroa: teknokrata hippiea eta bere plan neoliberalak unibertsitate publikoa desmuntatzeko

    2020ko maiatzaren 28an, El Salto Diario egunkariko El Sacapuntas ikasle artean lantzen duten blogean, artikulu deigarri bat argitaratu zuten, hauxe izenburua: El ministro Castells: el tecnócrata hippie y sus planes neoliberales para desmontar la Universidad pública Lehenik eta behin, esan beharra dut testuko hainbat ideiarekin ez natorrela bat, baina interesgarria iruditu zait eztabaida zabaltzeko. Bitxia […]

  • Ebaluazioa eta kalifikazioa unibertsitatean: ipurdia ageriago

    Hala dio esaera zahar batek, bere askotariko bertsioetan: “Tximinoa, arbolan gorago, eta ipurdia ageriago”. Esaera honek tximinoa tenteltzat jotzen du, baina tximinoa ez da batere tentela, oso arina da eta azkarra, eta ez dio gehiegirik axola bere ipurdia agerian geratzeak, ze ipurdia ikusi badiozu, orduan behean zaude, oso leku txarrean… Ez da beharrezkoa hitz gehiegi […]

  • Ulermenezko irakurketa eta curriculum arloak

    Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 12. saio honetan, ulermenezko irakurketa eskolako jakintza-eremuekin nola lotzen den argitzeko saiakera egin dut, Dulantziko festak ondo pasatzea opatzeaz gain. Irratsaio hau Alegría Libertaria irrati librearen parte da (https://www.ivoox.com/escuchar-radio-alegria-libertaria_nq_450479_1.html). Deskargatzeko, hemen klikatu Gaur ulermena eta irakurketaren inguruko atal berri bat landuko dugu: irakurketa eta curriculum arloak. Eta horretarako, aspaldidanik eskuartean dudan liburu […]

  • Testu-liburuen negozioa agerian

    Testu-liburuen negozio itzela izugarrizko oztopoa da hezkuntzaren eraldaketarako. Aspaldi salatzen den gaia da baina testu-liburuek atzera egin ezik aurrera doaz, orain gainera, liburuen garestitasuna dela eta, gobernuek politika bereziak garatu dituzte (komunitate autonomoaren araberakoak) liburu horiek familien gastuetan baxuagoak izateko (testu-liburuetarako txekeak, diru-laguntza zuzenak edo zeharkakoak, ikastetxeei eskaintzen zaizkien dirulaguntzak…). Diru-laguntza hauek prezioa handitu baino […]

  • Hezkuntzaz eztabaidatu nahi? Etorri urriaren 23an Magiseko belardira!

    Egun hauetan, greba zela ez zela, konturatu gara gure Eskolan gutxi eztabaidatzen dela ikasle-irakasleon artean. Hori dela eta, datorren ostegunean, urriak 23, klasea belardira eramango dugu! Goizeko 8:30etan hasita, nahi dugun hezkuntza izango dugu eztabaidagai: zergatik gauden LOMCEren aurka, nolako hezkuntza desiratzen dugun, nola egin dezakegun hezkuntza hobe baten bidea… Greban egon ala ez, hezkuntzaz […]

  • “Autonomía y Autogestión” liburuaren aurkezpena

    Datorren ostiralean, 2014ko urriak 10, 19:30ean, “Autonomía y Autogestión” DVD formatuko liburuaren aurkezpena egingo da Donostiako Udal liburutegi zaharreko sotoan, San Jeronimo kalean (Kriptan). Liburu honetan, autonomia eta autokudeaketaren gaia Andaluzia, Euskal Herria, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Uruguay eta Txilen lantzen ari diren hainbat pertsona eta kolektiboren arteko elkarlana, elkarren arteko laguntza, konexioa eta eraikitze […]

  • Burujabetza teknologikoaren aldeko manifestu politikoa gu-aren ikuspegitik

    Blog honetan teknologia ezinbestez izaten dut hizpide, komunikazioa gaur egun ezin baita osotasunean ulertu teknologiaren erabilera kontuan izan gabe. Baina teknologiak oso nabarmen du kontrola bere baitan eta ezin dugu proposatu (inposatu) teknologiak eskola guztietan ezar daitezen ikuspegi kritikoa izan gabe. Erraz hasi gara Google Apps kontuak erabiltzen eskolak kudeatzeko… eta gure haur eta gazteen […]

  • Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketarako proposamenak bidaltzeko epea: apirilaren 11

    2014ko maiatzaren 8an, Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa egingo da Donostiako Carlos Santamaria Zentroan: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es Antolatzaileak: Ikaskidetza Sarea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra Babesleak: DIPC eta Euskampus Laguntzaileak: Elhuyar Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatea   Ekitaldi honetan, ikasleak dira protagonista eta helburu nagusia da nork bere diziplinatik abiatuta, zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzearen garrantziaz jabetzea. […]

  • Idazten ikasi… arkatzik hartu gabe? #KZJaia

    Posible ote da haurrek idazten eta irakurtzen ikastea arkatzik hartu gabe? Hori da, hain zuzen ere, Suedian egindako irakurmen digitalari buruzko ikerketa baten hipotesi nagusia. Irakurketa eta idazketa digitala da irakurmenaren jabekuntza prozesuan IKT tresnak erabiltzea, eta muturrago eramanda, haurrek irakurtzen eta idazten ikastea gehienbat IKT baliabideak erabiliz. Ikerketa honen arabera, irakurketa digitalak irakurmen emaitzen […]