Atzerriko egonaldiez jakintzak partekatzeko saioa

Datorren asteazkenean, 2016ko maiatzaren 4an, topaketa informal bat antolatu dute Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako hainbat ikaslek. Ideia da euren bizipenak konpartitzea, unibertsitate eredu desberdinak komentatzea, kulturartekotasuna eta hizkuntz aniztasuna mintzagai izatea… baita ere, argitzea zein oztopo administratibo garrantzitsu topatu dituzten bidean, nola lortu duten bizirautea, jan-edatea, garraiatzea…

Erasmus topaketa 2016

Zeu ere atzerrian izandakoa bazara, ederra izango da zure esperientziaren berri ere izatea! Eta atzerrian egon ez bazara, oso baliagarriak izango dira zure ikuspegiak, jakintzak partekatzetik eraikitzerako bidean.

  • Data: 2016ko maiatzak 4
  • Ordua: 12:30-14:30 (ahal/nahi duzun tartean etorri, ordutegi horren barruan)
  • Gela: Irakasletza Ikastegiko 1.2 gela (Magisteritza Eskola)

Anima zaitez!

Erasmus topaketa

Comments are closed.