-
Ahozko historien mintegia, 2024ko azaroan
Kulturartekotasun minorreko “Fundamentos de la educación multicultural” irakasgaian, ahozko historien inguruko saio ireki hauek antolatu ditugu, interesa duen edonor hurbiltzeko. 2024ko azaroaren 19, 22 eta 25ean, ahozko historien inguruko mintegia landuko dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1), Hizkuntza Gelan (beheko solairua). Mintegia gaztelaniaz izango bada ere, euskaraz parte hartu […]
-
Argitalpen berria: “Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan”
Pozarren jakinarazten dizugu Tantak aldizkarian artikulu hau argitaratu berri digutela: Delgado de Frutos, N., Losada Iglesias, D. & Ezeiza Ramos, A. (2022). Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan. Tantak 34(2), 121-146. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332 Bertan, saiatzen gara Paulo Freirek proposatutako gai eragileak egungo testuingurura ekartzen, zehazki ahozko historietan oinarritutako ikasmaterial digitalak sortzeko. Esan […]
-
Yasnayá Elena Aguilar Gil Gasteizen hizkuntz aniztasunaz, apirilaren 25ean
Apirilaren 25ean Yasnayá Elena Aguilar Gil mexikarrak Manifiestos interiores liburua aurkeztuko digu Oihanederren, Montermoso Jauregian, arratsaldeko 18:00etan. Liburuaren egilea ayuujk hizkuntzako hiztuna da (mixe komunitatea), eta oraintsu edizio berria argitaratu da. Hitzaurrea Iñaki Martinez de Lunak eta Ines Garciak idatzi zuten idatzi dute, hau da, Garabidek eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak elkarlanean. Aurkezpenaz gain, […]
-
Euskarazko abesti feministen zerrendak
Otsailaren 26an, Ibon LM Twitter erabiltzaileak honako eskaria egin zuen: Kaixo, euskarazko abesti feministen zerrenda bat osatu nahi dut. Ea laguntzen didazuten. Ni hasiko naiz (noski): — Ibon LM (@Ibon_LM) February 26, 2023 Klasean askotan jartzen dugu musika. Asko dira musika euskaraz entzuteko ohiturarik ez duten gazteak, eta kontzentrazio handia eskatzen ez duten jarduerak egiten […]
-
HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentala
Martxoaren 4an, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, “Segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? jardunaldia egin zen. Bertan, partaideetako batek (Nora Salbotx, oker ez banago) “Hizkuntzak erraietan” dokumentala aipatu omen zuen. Nik Twitter bidez izan dut honen berri, Lardizabal Herri Eskolaren kontuan hauxe adierazi zutelako: NORAk aipatu zuen gure eskolan egindako dokumentala,HIZKUNTZAK ERRAIETAN.Esteka: https://t.co/wSMHfQGfan Azpitituluak arabieraz, errumanieraz, urdueraz, […]
-
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, 2021eko azaroaren 11n
Aurtengo azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten, Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egingo da, Soziolinguistika Klusterrak antolaturik. Aurtengo gai nagusia migrazioak eta harrera linguistikoa da, oso bizi dagoen debate baten aurrean hausnarketak, ikerketak eta esperientziak partekatzeko helburuz. Honela aurkeztu du jardunaldia beren webguneak: Ez da berria gure artean immigrazioaren fenomenoa. Labur esatearren, XX. mendearen hasieratik, eskualdearen arabera ezaugarri desberdinekin, […]
-
Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko. Audioa deskargatu Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta burgesiaren baloreak […]
-
Seaska kantak, haurtxoentzat eta… nagusiontzat ere bai!
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 24. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak seaska-kantak ekarriko ditu, Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu baten harira. Artikulu horretan, Harvard Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako ikerketa azaltzen du Irati Diez Virto biologo eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzaileak. Audioa deskargatu Beste behin, kultura herrikoietako jakintza baten garrantzia egiaztatu du zientziaren munduak. Ea gurasook eta […]
-
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan: mintegiko bideoak
Aurreko astean, otsailak 17, UPV/EHUko Hizkuntzategiak antolatutako lehen mintegian ahozkotasuna izan genuen hizpide. Mintegiaren izenburua: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan Mintegia UPV/EHUko Blackboard Collaborate plataformaren bitartez egin genuen eta saioa grabatua izan zen. Hala ere, bi orduko bideo bat igotzeak zentzu handirik ez duelarik, eta hasiera partean arazo tekniko bat izan genuenez, pentsatu dut lagungarriagoa izango […]
-
Ahozko historiak bizikidetza lantzeko
Ikasgela kulturanitza dela diogunean, hainbatetan ikasgelan ari gara soilik pentsatzen, zer egin “nire ikasle kulturanitzekin”. Ikuspegia zabaltzen badugu, konturatuko gara eskolaren ingurune soziala dela kulturanitza. Ebidentea dirudi, baina eskolan ez gaude oso ohituta ingurunera begiratzen. Eskolaren ingurune soziala kulturanitza da eta horrek esan nahi du izugarrizko aberastasuna izateaz gain, kultura desberdinetako jendea posizio asimetrikoan dagoela, […]