A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

PAULO FREIRE GOGOAN poster erakusketa, abenduak 7

Datorren asteartean, ABENDUAK 7, Paulo Freireri omenaldi xume bat egingo diogu Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleok, bere jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko:

PAULO FREIRE GOGOAN. POSTER ERAKUSKETA.

  • NON: UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/, 1, Vitoria-Gasteiz). Beheko korridorean eta gimnasioan.
  • NOIZ: ABENDUAK 7, 16:00-19:00

 

Izan ere, pedagogo brasildar honen ekarpenak funtsezkoak dira gaur egungo hezkuntza proposamenak ulertzeko, eta ikastolen mugimenduan ere eragin handia izan zuen. Horrez gain, ezin dugu aipatu gabe utzi ikertzeko ikuspegi soziopraxikoaren lehen sustatzaileetako bat izan zela, ikerketa ekintza parte-hartzaileari bidea ireki ziotelarik. Garrantzi handikotzat jo dugu bere zenbait lan gaur egungo begietatik irakurtzea.

Omenaldi honetan, Paulo Freireren lanean gako izan diren hainbat kontzeptu hautatu ditugu, bakoitzarekin poster bat egiteko, talde-lanean. Hauek dira hautatutako kontzeptuak:

Hitz eta gai eragileak
Itxaropenaren pedagogia
Galderaren pedagogia
Zanpatuaren antzerkia
Kontzientzia kritikoa
Autonomiaren pedagogia
Komunikazioa
Kontzientizazioa
Elkarrizketa
Hitzaren irakurketa
Utopia
Praxia
Hezkuntza askatzailea

Iturri bibliografiko hauetan oinarritu gara, Freire hobeto ezagutu eta kontzeptuetan murgiltzeko:

  • Arceluz, W. (2006). Universo vocabular y praxis freireana en intervenciones sobre analfabetismo funcional. Revista Iberoamericana de Educación, 38(3), 1-6. https://rieoei.org/historico/deloslectores/1235Arceluz.pdf
  • Cabaluz, F. & Areyuna-Ibarra, B. (2020). La ruta de Paulo Freire en Chile (1964-1969): alfabetización popular e influencias del marxismo heterodoxo. Revista Colombiana de Educación, 1(80), 291-312. https://doi.org/10.17227/rce.num80-11066
  • Freire, P. (1984). ¿Extensión o comunicación? La concientización en el medio rural (13ª ed. en español). Siglo XXI.
  • Freire, P. (1999). Autonomiaren pedagogia. Ikastaria, 10, 9-71. https://core.ac.uk/download/pdf/11502009.pdf
  • García Gómez, T. (argit.). Palabras y pedagogías desde Paulo Freire. La Muralla.

Erakusketa-egunean, posterren autoreek azalpen labur bat emango dute egokitutako kontzeptuaren inguruan, erakusketa bisitatzen duten pertsonak talde txikitan elkarturik, distantzia-neurriak zaintzeko.

Erakusketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta posterrak 19:00ak arte egongo dira erakusgai.

Gonbidatuta zaudete ekitaldi honetan parte hartzera!

 

Comments are closed.