Category: Albisteak

  • Nazioarteko Konferentzia: Hizkuntza gutxituak eta eleaniztasuna Europako eskoletan: praktikak, erronkak eta etorkizuneko aukerak

    Aktiba Ikerketa Taldearen bitartez, nazioarteko konferentzia honen berri izan dut. Bertaratzerik izango ez badut ere, gai interesgarri asko jorratuko dira. Programa esteka honetan ikus daiteke: https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:eu:8531c3c4-2b41-4c6d-8819-3b399f975e3e   Hona Aktiba Ikerketa Taldeak bere webgunean argitaratutako testua: Kultura eta hizkuntza aniztasuna gizateriaren ondare kulturalaren parte da (UNESCO, 2003), eta funtsezko zeregina du gizarteetako identitatea eta esanahia osatuz. […]

  • Urriaren 21ean, tailerra: Oroimena eta Jakintza Herrikoiak

    Gonbidatu nahi zaituztegu “Oroimena eta jakintza herrikoiak” izeneko lan-tailerrean parte hartzera, urriaren 21ean. Tailerra L’Arada Creativitat Social kooperatibak eskainiko du Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1, Gasteiz). Helburua da beren esperientziak partekatzea eta oroimena eta jakintza herrikoiak, haur zein helduekin, kolektiboki nola eraikitzen dituzten lantzea. Hau da euren webgunea: […]

  • Topaketa: Euskaraz Jolasten Lehen Hezkuntzan. 2024ko abenduaren 3an.

    Nola eralda dezakegu jolasgaraia, aktiboa, anitza, kulturalki aberatsa eta euskaldunagoa izateko?  Galdera honetatik abiatu genuen ikasturte hau, Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin. Urtero bezala, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaian topaketak antolatu ditugu, ikasleak eremu akademiko-zientifikoan murgiltzeko eta hezkuntzaren eremu profesionala ezagutzen hasteko. Aurtengo proiektuan, jolasak eta jokoak hartu ditugu aitzakia gisa ahozkotasuna lantzeko, hezkuntzaz […]

  • Ahozko historien mintegia, 2024ko azaroan

    Kulturartekotasun minorreko “Fundamentos de la educación multicultural” irakasgaian, ahozko historien inguruko saio ireki hauek antolatu ditugu, interesa duen edonor hurbiltzeko. 2024ko azaroaren 19, 22 eta 25ean, ahozko historien inguruko mintegia landuko dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1), Hizkuntza Gelan (beheko solairua). Mintegia gaztelaniaz izango bada ere, euskaraz parte hartu […]

  • EHUn prekarizazioa eta murrizketarik EZ! [Prentsa-oharra]

    Aurreko asteartean, 2023ko uztailaren 18an, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek UPV/EHUko Gobernu Taldeak ordezko irakasleen kontrataziorako ezarri dituen baldintzak salatzeko prentsaurreko bat eman dute. Hona hemen lankideon artean zabaldu duten testua: EHUn lan baldintza duinen alde: prekarizazio eta murrizketa gehiagorik ez! LOSUren ezarpenaren aitzakiarekin UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileon lan baldintzak okertzeko arriskuan aurkitzen gara, ordezkapen […]

  • Microsoft 365era migrazioari uko egiteari buruz

    Euskal Herriko Unibertsitateak software pribatiboa erabiltzeko jauzi handia egingo du datozen asteotan. Zoritxarrez, gure epostak, teledeiak, dokumentuak eta bestelako IKT harremanak enpresa multinazional baten esku utziko da, eta gainera, dirua aurreztuko dugula adierazi nahi izan du Errektoretzak, mendetasun teknologikoak dituen ondorio negatibo itzelak ezkutuan utzirik. Mezu baten bitartez, adierazi zaigu progresiboki pasako garela M365era, eta, […]

  • Yasnayá Elena Aguilar Gil Gasteizen hizkuntz aniztasunaz, apirilaren 25ean

    Apirilaren 25ean Yasnayá Elena Aguilar Gil mexikarrak Manifiestos interiores liburua aurkeztuko digu Oihanederren, Montermoso Jauregian, arratsaldeko 18:00etan. Liburuaren egilea ayuujk hizkuntzako hiztuna da (mixe komunitatea), eta oraintsu edizio berria argitaratu da. Hitzaurrea Iñaki Martinez de Lunak eta Ines Garciak idatzi zuten idatzi dute, hau da, Garabidek eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak elkarlanean. Aurkezpenaz gain, […]

  • Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gidak, deskarga librean

      Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak) UPV/EHUko irakasle-talde batek sortutako literatur lanen gida da, Agenda 2030eko helburuak ardatz hartuta egina eta iaz argitara emandako Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak) lanari segida ematen diona. Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haur eta Gazte Literatura, horiexek uztartzen dira gida honetan, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, literaturaren […]

  • EUSKARAREN EGOERAZ IKERTZEN poster akademikoen erakusketa

    Azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean (ERNE: erakusketa azkenik abenduaren 2an jaso dugu, laster jarriko dugu erakusketa digitala, blog honetan bertan), EUSKARAREN INGURUAN IKERTZEN poster akademikoen erakusketa egingo dugu Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasletza eraikinean (magisteritzan). Erakusketa honetan, saiatuko gara euskararen inguruko zenbait ikergune modu xumean azaltzen, landutako erreferentzia bibliografikoak modu sintetikoan […]

  • Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko du urriaren 31n

    Pozarren jakinarazten dizuet Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko duela urriaren 31n, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (irakasletza eraikinean) areto nagusian, 11:00etan. Lanaren izenburua: La construcción colectiva del conocimiento comunitario a través de las historias orales para la creación de materiales didácticos digitales Zuzendaria: Daniel Losada Iglesias Programa: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika […]