HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentala

Martxoaren 4an, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, “Segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? jardunaldia egin zen. Bertan, partaideetako batek (Nora Salbotx, oker ez banago) “Hizkuntzak erraietan” dokumentala aipatu omen zuen. Nik Twitter bidez izan dut honen berri, Lardizabal Herri Eskolaren kontuan hauxe adierazi zutelako:

 

Dokumentala ikusi eta oso baliotsua iruditu zait EHUko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin ikusteko, eta galdu nahi ez dudanez, hementxe kokatuko dut. Lardizabal Herri Eskolak, Zaldibiako Udalak, UEMAk, Etxekonekok Elkarbizitza Taldeak eta Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak elkarrekin eginiko filma da, eta Alotza ikus-entzunezkoen Youtube kanalean dago igota.

Mila esker aipatutako guztioi, lan hau ekoitzi eta partekatzeagatik!

HIZKUNTZA ERRAIETAN

 

Comments are closed.