Online hitzaldia: Hizkuntzen didaktika bateratua Montessori metodoan, Haur Hezkuntzan

Tweet

Datorren ostiralean, apirilak 16, 10:30etan, online hitzaldia antolatu du Hizkuntzategiak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren laguntzaz.

Hitzaldian, Gasteizko Grant Vela ikastetxeko irakasleek euskara, gaztelania eta ingelesaren trataera bateratua nola gauzatzen duten azalduko dute, Montessori metodoarekin uztarturik, Haur Hezkuntzan.

Koordinatzailea: Urtzi Reguero (UPV/EHU) Moderatzailea: Ana García (Grant Vela School)

Egitaraua

Aurkezpena eta sarrera Ingelesaren kokapena […]

Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?

Tweet

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko.

https://www.ivoox.com/baloreak-hezkuntzan-kolonizatzeko-beste-era-bat_md_66278259_wp_1.mp3

Audioa deskargatu

Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta […]

Seaska kantak, haurtxoentzat eta… nagusiontzat ere bai!

Tweet Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 24. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak seaska-kantak ekarriko ditu, Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu baten harira. Artikulu horretan, Harvard Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako ikerketa azaltzen du Irati Diez Virto biologo eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzaileak. https://www.ivoox.com/seaska-kantak-haurtxoentzat-eta-nagusiontzat-ere-bai_md_65852205_wp_1.mp3 Audioa deskargatu Beste behin, kultura herrikoietako jakintza baten garrantzia egiaztatu du zientziaren munduak. Ea […]

International Conference on Child Foreign Language Acquisition: Call for papers

Tweet

Twitterreko @ASILIMorg eta @FURVMELE kontuen bidez jakin dut datorren urriaren 16 eta 17an Gasteizen izango dela Haurren Atzerriko Hizkuntzen Jabekuntzaren inguruko Nazioarteko Biltzarra, International Conference on Child Foreign Language Acquisition:

Batzarraren helburu nagusia da 4 eta 12 urte bitarteko haurrak zein zeregin komunikatiboren bitartez jabetzen diren atzerriko hizkuntzaz. Proposamen […]

Ataza bidezko ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutakoa alderatzen Altzaga Ikastolan

Tweet

Irudiaren iturria: @begoit Twitterren

Honako aurkezpena Erandioko Altzaga Ikastolan egindako bi orduko formazio-saio magistrala (ordubeteko bi saiotan), ataza bidezko ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologien berri emateko.

 

Bi metodologia hauen gakoak eman nahi izan dira aurkezpen honetan: ataza bidezko ikaskuntza mikro mailan lan egiteko, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza modu globalean […]

Haurren munstroak: The Monster Engine

Tweet

Beste sarrera pare bat prestatzen ari nintzen blogerako, baina hau ikusi eta hemen partekatzeko gogo bizia etorri zait.

 

 

Ideia oso xumea da eta aldi berean oso indartsua: Haurren irudiak hartu eta modu errealistan pintatzea (nik ez nuke esango errealista, beharbada “errealistagoa”…). Ideia Dave Devries-ena da, eta The Monster Engine izeneko bilduma […]