Hezkuntzaren jabe-gabetzea: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako esperientzia

Tweet

Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak prestatzen ari gara, uda honetan izango direnak (egoitzaren araberako datak, gure kasuan, Donostia-Irun, uztailaren amaieran izango dira), eta hausnarketa-lerroetako bat hezkuntzaren jabe-gabetzearena da.

Hezkuntzaren jabe-gabetzea (desempoderamiento educativo) jakintza instituzionala eta jakintza herrikoiak elkarrekin jostea da. Hezkuntza sisteman sortzen den jakintza zientifikoa, kulturala eta soziala eguneroko bizitzako gune eta denboretan sortzen […]

Ilusionismo soziala Magisteritzan, ezinezkoaren itxaropena…

Tweet

Aurreko astean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian talde batean gertatzen ari ziren hainbat kontu azaldu nituen, eta gaur zertzelada pare bat emango dut “Euskara, hezkuntzarako tresna” izeneko 4. mailako espezialitateko “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaian gertatzen ari denaz.

[hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat “hizkuntza tresna gisa” kontzeptuaren inguruan, zer […]

Partaidetza esperientziak eta ilusionismo soziala Magisteritzan… Hizkuntzaren Didaktikan

Tweet

2014ko irailean hasita, partaidetza esperientziak bizitzen ari gara Magisteritzan (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan), 1., 3. eta 4. mailako hainbat talderekin, Javier Encina, ilusionista sozialaren laguntza eta lankidetzari esker, bisitan ere izan genuena aste pare batez saio batzuetan gurekin lanean (mila esker, Javi! <3). 7-8 aste hauetan gauza pilo-piloa gertatu da… izugarri ikasten ari gara […]