euskaraespañol

‘Eskola, immigrazioa eta eleaniztasuna’ mintegia

  • Event

When and where

From: 01/06/2023 To: 02/06/2023

Location

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneak ‘Eskola, inmigrazioa eta eleaniztasuna. XXI. mendeko eskola eraldatzeko ikuspegi historiko eta didaktikoak’ izeneko mintegia jasoko du, Euskal Herria, Europa eta Amerika: Lotura eta Harreman Atlantikoak ikertaldeak antolatua.

Mintegiak hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko ikertzaileak bilduko ditu, gaur egungo hezkuntzak dituen erronkei buruz hitz egiteko, hala nola hizkuntza aniztasunari, hezkuntza politika berriei eta globalizazioari buruz. Horretarako, mintegiaren diziplinarteko izaerak aukera emango du didaktikaren eta historiaren artean nabigatzeko, azken horretatik ikasteko eta gizarte gisa aurrean ditugun erronka berriak nola har ditzakegun ulertzeko.