Karta joko bat koronabirusaren aurka
Alba Mosteirok eta Eneko Serranok, Biokimika eta Biologia graduko ikasleek, Covid-19a azaltzeko karta joko bat garatu dute. Helburua da koronabirusak era jostagarrian ezagutaraztea, horien transmisioa eta hilkortasuna azaltzea, babesteko modu onenak adieraztea eta dibulgazio zientifikoari, ikerketari eta osasun-sistemari balioa ematea.