euskaraespañol

Dena zirriborro batetik abiatzen da

  • Photocampus

First publication date: 08/11/2021

Image

NON: Arte Ederren Fakultateko erakusketa aretoan. NOIZ: 2021eko azaroaren 5a. NORK: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU. 

 

Asier Aguayo eta Adrián Piedra duela urte batzuk graduatu ziren Sorkuntza eta Diseinuan eta azaroaren 12ra arte ‘Keinu eta zeinu’ erakusketan, euren fakultatean, orduz geroztik egin dituzten diseinu grafikoko proiektuak jarri dituzte ikusgai. Eta proiektu horiek beren prozesu osoan erakusten dizkigute, lehen zirriborrotik hasi eta azken produktura arte. “Diseinuak gizatiar izaten jarrai dezan marrazten dugu”, diote egileek. 

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus