euskaraespañol

‘Francisco Javier Rojo Cobos. Irakurketaren xarma. 150 iruzkin literario' liburua aurkeztu da

  • Event

First publication date: 29/09/2023

Image
Liburuaren aurkezpenean Bilboko Hezkuntza Fakultateko lankideak egon ziren. | Photo: Luis Ángel Gómez

Francisco Javier Cojo Rojo Cobosek, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle jubilatua eta UPV/EHUko Laida ikerketa-taldeko kidea, 25 urte luzetan zehar, El Correoko Territorios kultura gehigarrian lehenik, eta El Diario Vascoko literatura sailean ondoren, lan handia egin du astero-astero euskal argitalpenen berri emanez.

1996an estreinatu zen eta eginkizun horretan 25 urte betetzen zituen aste berean pasio hori alde batera uztea erabaki zuen, 2021ean zehazki. Bere ibilbide horretan 1.000 erreseinatik gora idatzi izan ditu.

UPV/EHUko Laida ikerketa-taldeak euskal kritikaren alorrean egindako lanagatik omenaldia egin nahi izan dio, bere literatur kritikak biltzen dituen 'Francisco Javier Rojo Cobos. Irakurketaren xarma. 150 iruzkin literario' liburuan.

Laida.eus-en doan deskarga daitekeen liburuan irakurleek honako hau aurkituko dute: Lehenengo kapituluan Javier Rojoren lehen eta azken kritikak agertzen dira, hau da, Koldo Biguri eta Bernardo Atxagaren lanei eskainitakoak. Bigarrenean, garaiko letretako izen nagusien lanen inguruan egindako iruzkinak biltzen dira (Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Kirmen Uribe...) Eta hortik aurrera, genero literarioak izan dira irizpide kritikak sailkatzeko orduan. Hala, hirugarren atalean eleberrien eta kontakizun-liburuen kritikak ageri dira (Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Aingeru Epaltza... bezalako egileen lanak daude hor); laugarren kapituluan poesia izan da izpide (Xabier Lete, Angel Erro, Leire Bilbao, etab.en lanen kritika) eta bosgarrenean, berriz, saiakera.