euskaraespañol

‘Giza Eskubideei Begira’, hausnarketa idatziak eta ilustratuak

Eskubide bakoitzari irudi bat eta hausnarketa bat eskaintzen dizkiote 30 diseinatzailek eta UPV/EHUko 30 irakaslek

  • News

First publication date: 09/03/2018

Image
Eskerretik eskuinera: Jonan Fernández, Jesus Ugalde, Nekane Balluerka, Jon Mirena Landa eta Angelica Barco. (Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU)

UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak bat egiten dute Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenarekin, Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights liburua argitaratuz.

UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak bat egiten dute Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenarekin, liburua argitaratuz

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bat egiten du 1948an, Parisen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin. Adierazpen hori erreferente juridiko eta etiko bihurtu da, eta horren bitartez, pertsonek, erakunde pribatuek eta erakunde publikoek bat egin beharko lukete askatasuna, berdintasuna, justizia, asiloa, jabetza, lana, atsedena eta hezkuntza bezalako funtsezko alderdien inguruan.  

Filosofia horrekin, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights liburua argitaratu dute. Lan horrek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala jasotzen du, iruzkinak, euskaraz, espainolez eta ingelesez, eta ilustrazioak hornitua. Adierazpenaren 70. urteurrena dela medio, UPV/EHUk sustatu du proiektua, Euskadiko Diseinugileen Elkartearekin eta Euskadiko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarekin batera.

Guztira, 30 diseinatzailek eta UPV/EHUko 30 irakaslek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari buruzko berrikusketa sortzaile eta akademikoa eskaintzen dute. Beste begirada bat da, non, jakintzaren hainbat ikuspegitatik, lortu denari eta oraindik lortzeko dagoenari buruz hausnartzen den. 

Aurkezpenean izan dira Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea, Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, Jon Mirena Landa, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria, Jesus Ugalde, UPV/EHUko Kimikan katedraduna eta adierazpenaren lehenengo artikuluari buruzko testua idatzi duena, eta Angelica Barco, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko ordezkaria.

Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights liburuarekin, unibertsitateak jasangarritasun sozialarekin duen konpromiso saihetsezina dela eta giza eskubideen kultura zaintzeko tentsio proaktiboa erakutsi nahi du, eta horri eutsi. Xede horrekin, giza eskubideen gaineko zenbait ‘begirada’ bildu ditu.

Haietan, jakintza-arlo askotako hogeita hamar irakaslek eskubide horietako bakoitzari begiratu diote eta hura interpretatu dute, diziplinaz gaindikoak direla islatuz: jakintzaren alderdi guztietatik begiratuta dira egoki, kultura unibertsalaren parte gisa. Bestalde, Euskal Herriko diseinu grafikoko hogeita hamar profesionalek eskubideoi begiratu diete, eta sentsibilitate artistikoaren bitartez adierazi dituzte, hitzaren argudio-ahalmena zedarritzen duten mugak gainditurik; horrek aukera ematen du giza eskubideek mamitzen duten errealitatearen maila latenteetan barneratzeko.

Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights’liburuaren edizioa ‘Letraz’ Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeak (Leire Fernández eta Eduardo Herrerak, taldearen zuzendariek, liburua diseinatu dute) eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak sustatu dute.