Euskal Herriko Unibertsitateak eta ACNUR agentziak antolatu dute mintegi hau: ‘No dejes a nadie atrás: Comprometidos con el refugio y los ODS en la universidad’. Parte-hartzaileek jorratu dituzte errefuxiatuen eskubideak eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarriren Helburuak. Topaketa Iraunkortasuneko Zuzendaritzak egin du Bilboko Hezkuntza Fakultatean.
'No dejes a nadie atrás' mintegiak jorratu ditu errefuxiatuen eskubideak
2030 Agenda esparruan, ACNUR agentziak eta UPV/EHUk hausnartu dute erronkaz, eskubideez, gizarteratzeaz eta diskriminazioaren aurkako borrokaz
- News
First publication date: 06/11/2018
- Errefuxiatuak, 2030 Agendaren esparruan
- Babes hiriak: eskubideak, gizarteratzea eta diskriminazioaren aurkako borrokak
UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzako Iraunkortasunaren zuzendariak, Estibaliz Saez de Camarak, hasiera eman dio ekitaldiari. Mintegian, hauek hartu dute parte, besteak beste: Annalisa Maitilasso, ACNUR erakundearen Espainiako Komitekoaren proiektuaren arduraduna; Jorge Gutierrez, Hegoa Institutuko ikertzailea; Patricia Bárcena, CEAR Euskadi erakundearen zuzendaria; Cristina de Nicolás, Londreseko Unibertsitateko irakaslea eta Simona Sobotovicova UPV/EHUko Jean Monet Katedrako doktorea. Halaber, UPV/EHUn ikasle errefuxiatu Andrei Kozlovek eta Hasibullâ Muribek haien esperientziaz hitz egin dute.
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziak (AECID) finantzatu du programa hori. ACNUR erakundeko Espainiako Batzordearekin eta UPV/EHUrekin batera, hauek ere hartzen dute programa horretan: Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Alcaláko Unibertsitatea eta Bartzelona Unibertsitate Autonoma. Haien helburu sentsibilizatzea, prestakuntza ematea eta mobilizatzea dira.