euskaraespañol

905 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira

  • News

First publication date: 02/07/2019

1.367 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira

Datorren astelehenean, uztailak 20, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 905 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak Euskal Herriko Unibertsitatean, ezohiko deialdian. Kopuru horretako 857 Batxilergoko ikasleak dira; eta gainontzeko 48k Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin dute. Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, uztailaren 22ra arte. 2019an 1.367 ikasle aurkeztu ziren ezohiko USEra.

USEren ezohiko deialdira matrikulatu diren ikasleen datu xehatuak hauek dira:

 

USEko ezohiko deialdiko behin-behineko matrikula

Batxilergoa

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

34

40

74

151

Gizonak

30

47

77

BIZKAIA

Emakumeak

88

114

202

420

Gizonak

78

140

218

GIPUZKOA

Emakumeak

31

119

150

285

Gizonak

21

114

135

GUZTIRA

 

282

574

856*

856*

 

*Guztizko hauetan  ikasle bat falta da, ez baita campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)

 

Lanbide Heziketako 48 ikasleei dagokienez, 8 Arabako Campusekoak dira, 30 Bizkaikoak eta 9 Gipuzkoakoak (gehi campus gabeko bat). Hizkuntzaren arabera, 35ek gaztelaniaz egingo dute proba, eta 13k euskaraz; eta sexuari dagokionez, 11 dira gizonak eta 37 emakume. 

USE azterketak berregituratzea 

Dagoeneko ezaguna denez, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, azterketak berregituratu egin dira. Bi helbururekin: alde batetik, proba malgutzea; bestetik, ikasleen aukera berdintasuna bermatzea.  

Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Jakina, horrek esan nahi du egokitzapen desberdinak egin behar direla gai bakoitzaren zehaztapenean, azken horren izaeraren arabera. Ikasturte hasieran ezarri ziren ereduak, orientabideak eta ebaluazio eta zuzenketa irizpideak mantendu egin dira. 

Segurtasun neurriak 

Higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasotzen dituen protokoloa ere prestatu da, probetan parte hartzen duten guztiek errespetatu behar dituztenak. Protokolo hori bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietara bidali da, eta UPV/EHUren webgunean ere kontsultatu ahal da. 

Osasun neurri horien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakoitzak bere maskara kirurgikoa eta azterketa egiteko materiala eraman beharko dituela (bolaluma, erregelak, kalkulagailua…), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia. Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, eraikinen sarreretan ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira.

Ezohiko USEri buruzko informazio guztia:  
https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/use-2020/ezohiko-deialdia 

Izena ematea: berrespena eta eskaera berriak 

Bestalde, sarbideko probak gainditu dituzten pertsona guztientzat UPV/EHUk graduko ikasketetarako izena emateko epea ireki du uztailaren 21era arte. Hortaz, Batxilegorko 2. maila eta 2020ko USE UPV/EHUn gainditu dutenek egin zuten izena ematea berretsi behar dute, eta bestetik izena ematea oraindik egin ez dutenek, hemen egin dezakete oraindik.