euskaraespañol

Tipi-Tapa Osasunez ibilaldiak parte-hartzea bikoiztu du aurreko urtearen aldean

586 lagunek parte hartu dute martxaren XI. edizioan

First publication date: 14/05/2014

Image

Tipi-Tapa Osasunez XI. Edizioak 568 pertsona bildu zituen, eta aurreko urtearekin konparatuz, parte-hartzea bikoiztu du. Osasunaren aldeko ibilaldi hori -13 kilometrokoa, ez lehiakorra eta pertsona guztiei zabaldutakoa- hasi zen larunbatean, maiatzak 10, UPV/EHUko  Bizkaiko Esperientzia Geletan (Banco de España kalea,2. Bilbo) eta Unibertsitateko Polikiroldegian (Leioa-Erandio) bukatu zen. Partaideek kamiseta bat lortu zuten helmugan, eta ikasleek kreditu 1 aukera askea edo 0,5 graduko Ikasketetakoan. Gainera, txikiek ere parte hartu zuten Tipi-Tapa Txikian. Kasu horretan, 10:00etan hasi zen Sondikan eta 6 kilometro ibili ziren.