euskaraespañol

Arte Ederren Fakultateko ikasleek proposamen artistikoak erakutsiko dituzte Nojan

Aukeratutako hiru artelanak Álvaro Gil, Rakel Gómez, Miriam Peña eta Carlos Martínezenak dira

First publication date: 20/06/2014

Image

Arte Ederren Fakultateko graduko eta graduondoko ikasleek proposamen artistikoak erakutsiko dituzte ostiralean hasi, ekainak 20, eta uda bukatu arte Nojako hiri ingurunean eta ingurune naturalean. Álvaro Gil, Rakel Gómez, Miriam Peña eta Carlos Martínezen hiru artelan horiek honakoak dira: Diamond Beach, What are you looking for eta Qué Recuerdo.

Artelan horiek Arte Ederren Fakultateko graduko eta graduondoko hainbat ikaslek aurkeztutako proposamenen artean aukeratu dira. Eta hiru horiek Nojako herrian nahi duen lekuen sortuko eta instalatuko du ikasleak. Bestalde, SIANOJA Aretoan izango dira ikusgai beste proposamen guztiak, ekainaren 20tik 30era bitartean.

SIANOJAk eta UPV/EHUk antolatutako lan artistikoak aurkezteko deialdi hori edozein motatako proposamenei irekita egon da. Muga bakarrak hiri ingurunearekin eta ingurugiroarekin begirunea izatea izan da.

Aukeratutako hiru proposamenak:

Diamond Beach: Álvaro Gilen proposamena Trengandín hondartzaren alboan izango da: herriko bi hondartzen arteko paseoaren hasieran. Diamond Beach-ek helburu du: balio sinboliko eta material handia duen harribitxi hori hondartza baten testuinguru berezian kokatzea.

What are you looking for: Rakel Gómezen proposamena Brusco paseoan zehar ikusi ahal izango da. 5 piezek osatuko dute, zeintzuk aluminioz eta metrakrilatoz eginak dauden. Elkarri eragitea bilatzen du proposamenak, eta puntuak seinalatu eta marraztu ahal izango dira piezetan.

Qué recuerdo: Miriam Peñaren eta Carlos Martínezen proposamena herriko hainbat taberna eta jatetxeetan ikusi ahal izango da. QR kodea duten paperezko ahozapi batzuk osatuko dute. Kode horrekin Noja herriko hamaika lagunen bizipenak gogoraziko dituzten bideo batzuk ikusi ahal izango dira.