euskaraespañol

Bigarren hezkuntzako aleman ikasleak Arabako campusean bisitari

  • Kronika

First publication date: 27/02/2015

Image

Ostiral honetan, otsailak 27 dituela, BBS Friesoythe bigarren hezkuntzako ikastegiko ikasle eta irakasleak (Oldenburgetik gertukoak) izan dira bisitari Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean. Bisita hau Vitoria/Gasteizko Mendebaldea BHIrekiko proiektu bateratu baten barruan kokatzen da, besteak beste, gure herrialdeko goi hezkuntzari buruzko informazioa eskuratzeko asmoz.

Javier Garaizar campuseko errektoreordeak harrera egin die ikasle eta irakasle alemanei eta informazio saio batean hartu dute parte errektoreordetzako batzar aretoan. Arabako campuseko Ikasleentzako Argibide Zerbitzua UPV/EHUk eskaintzen dituen gradu eta graduondoko ikasketen inguruan jardun zitzaien, bai eta europar ikasleek bertan ikasteko aukeren inguruan ere.