euskaraespañol

UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluak etenaldi akademikoa deitu du

First publication date: 08/03/2017

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikasleen Kontseiluak ikasleen etenaldi akademikoa deitu du datorren martxoaren 9rako, hezkuntza arloan burutuko den greba orokorrarekin bat eginez. Etenaldi horrek unibertsitateko Errektoretza Taldearen baimena dauka, UPV/EHUko ikasleen arautegian zehazten diren betebehar guztiak betetzen baititu.

Horrela, etenaldiak ez du eraginik izango UPV/EHUko ikasleen eskoletara bertaratzeari dagokionez, eta ondorioz, ez du ebaluazio egutegia ezertan ere aldatuko. Beraz, ez da egun horretarako aurreikusitakoez gaineko ebaluazio probarik ezarriko. Era berean, etenaldi akademikoarekin bat egingo duten ikasleen eskubideak bermatuko diren bezala, etenaldia egingo ez dutenenak ere bermatuko dira.