euskaraespañol

International

Kongresua: 25th International Conference on High Resolution Molecular Spectroscopy

  • Event

When and where

From: 03/09/2018 To: 07/09/2018, 00:00 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Valladolideko Unibertsitatearekin batera, UPV/EHUk antolatu du «25th International Conference on High Resolution Molecular Spectroscopy» biltzarra, eta Bizkaia Aretoan egingo da irailaren 3tik 7ra bitartean. Bi urtez behingo biltzar hori munduko garrantzitsuenetako bat da bere arloan —bereizmen handiko espektroskopia molekularra—, eta 24 herrialdetako 300 espezialista inguru bilduko ditu.

Aurten hogeita bosgarren edizioa denez, «urteurreneko saio» berezia ere izango du, Dudley R. Herschbach Kimikako Nobel saridunaren hitzaldiarekin. Irailaren 5ean izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, arratsaldeko 17:00etan.

Biltzarraren ardatza bereizmen handiko espektroskopia molekularra da, ikuspegi esperimentaletik nahiz teorikotik, eta bertan arlo hauek landuko dira, besteak beste: planeten atmosferen fisika eta kimika, garrantzi biologikodun molekulak eta errekuntza prozesuak.

Antolatzaileak dira, alde batetik, UPV/EHUko Fisika Kimikoa Saileko Espektroskopia taldea, Emilio José Cocinero buru dela, eta, bestetik, Valladolideko Unibertsitatea, Alberto Lesarriren gidaritzapean. Biltzarrak hainbat erakunderen bermea du, hala nola IUPACena (Kimika Huts eta Aplikaturako Nazioarteko Batasuna), EuCHeMSena (Kimika Zientzien Europako Elkartea) eta Espainiako beste elkarte zientifiko batzuena, adibidez GEFAMena (Fisika Atomiko eta Molekularreko Talde Espezializatua), RSEFena eta RSEQena (Fisika eta Kimikako errege elkarteak, hurrenez hurren), RSEQeko JIQena (Kimika Ikertzaile Gazteen Taldea), bai eta Eusko Jaurlaritzarena eta UPV/EHUrena ere.

 

Egitaraua