euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2020/21 ikasturteko 997 tituludunen artetik espediente onenak aintzatetsiko ditu graduazio-ekitaldian

  • Event

When and where

14/07/2022, 18:00

Location

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2020-21 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia egingo du uztailaren 14an, osteguna, Euskalduna Jauregian. Bilboko Ingeniaritza Eskolak, halaber, 2020-21 ikasturtean egresatu diren 997 ikasle aitortuko ditu, baita hauen artean dauden 26 espediente onenak ere. Azken hauen artean, batez besteko nota hamar batekin amaitu dituzten 3 ikasle ere aitortuko ditu ikastegiak ekitaldian: Andoni Rodríguez Prado, Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko ikaslea; Andoni Díaz de Cerio Ruiz de Gauna, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko ikaslea; Asier Elorza Larrea, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea.

Ikasturte horretan ikasketa amaitu dituzten 997 ikasleak honela banatzen dira:

- Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 6. promozioa: 157 ikasle (46 emakume, 111 gizon).

- Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 6.promozioa: 32 ikasle (9 emakume, 23 gizon).

- Itsasketa Unibertsitate Masterra 7. promozioa: 3 ikasle (1 emakume, 2 gizon).

- Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra  7. promozioa: 18 ikasle (2 emakume, 16 gizon).

- Zientzia eta Teknologia Espaziala Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 22 ikasle (5 emakume, 17 gizon).

- Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra 2. promozioa: 13 ikasle (5 emakume, 8 gizon).

- Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterra  9. promozioa: 17 ikasle (4 emakume, 13 gizon).

- Eraikuntzaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 11. promozioa: 12 ikasle (3 emakume, 9 gizon).

- Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 8. promozioa: 21 ikasle (7 emakume, 14 gizon).

- Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterra 13. promozioa: 14 ikasle (4 emakume, 9 gizon).

- Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra 6. promozioa: 21 ikasle (2 emakume, 19 gizon).

- Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 20 ikasle (5 emakume, 15 gizon).

- Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Unibertsitate Masterra 12. promozioa: 18 ikasle (9 emakume, 9 gizon).

- Sistema Elektroniko Aurreratuak Unibertsitate Masterra  13. promozioa: 8 ikasle (2 emakume, 6 gizon).

- Ingurumen Ingeniaritzako graduko 8. promozioa: 10 ikasle (7 emakume, 3 gizon).

- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako graduko 8. promozioa: 27 ikasle (16 emakume, 11 gizon).

- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 8. promozioa : 178 ikasle (139 emakume, 39 gizon).

- Ingeniaritzako Elektrikoko Graduko 9. promozioa: 23 ikasle (3 emakume, 20 gizon).

- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduko 9. promozioa: 80 ikasle (13 emakume, 67 gizon).

- Ingeniaritzako Mekanikoko graduko 9. promozioa: 116 ikasle (17 emakume, 99 gizon).

- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduko 9. promozioa: 39 ikasle (8 emakume, 31gizon).

- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 8. promozioa: 64 ikasle (19 emakume, 45 gizon).

- Ingeniaritzako Zibileko 9. promozioa: 35 ikasle (14 emakume, 21 gizon).

- Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko 9. promozioa: 19 ikasle (7 emakume, 12 gizon).

- Itsasketako graduko 8. promozioa: 16 ikasle (1 emakume, 15 gizon).

- Nautika eta Itsas Garraioko graduko 8. promozioa: 14 ikasle (3 emakume, 11 gizon).

Ekitaldian izango dira:

- Charles Pinto, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.

- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.

- Jokin Bildarrtz, Hezkuntza sailburua

- Juan Mª Aburto Bilboko alkatea

 

Ekitaldiaren ostean, Bizkaiko Ingeniarien abesbatzak errezitala emango du.

 

Enplegagarritasun handiko ikasketak

Emaitza on horiei, 995 tituludunetatik % 20k prestakuntzaren zati bat atzerrian egin ahal izan duela gehitu behar zaie, eskolak parte hartzen duen nazioarteko truke-programetako bati esker.

Enpresa-sareak asko eskatzen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolako tituludunak. Ospe handia dute enpresen eta unibertsitateen artean, eta espezialitate askotan enpleguaren ehunekoa %100ekoa da. Batez besteko enplegu-tasa %95 ingurukoa da.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak UPV/EHUk Bizkaiko Campusean ematen dituen irakaskuntza teknikoen espezialitateetan urte askoan izandako esperientzia, baliabideak eta ezagutza biltzen ditu. Bere 570 irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako 150 langileen konpromisoa gizarteari ondo prestatutako profesionalak -4.700 ikasle ditu- eta teknologiaren arloan ezagutza zabala eskaintzea da.