euskaraespañol

Ahal dugun bitartean

  • Photocampus

First publication date: 07/04/2021

Image

NON: Arabako mendialdean. NOIZ: 2021eko otsailean. NORK: Txus Alzola, Alumni taldea, UPV/EHU.

 

Makal baten puntan gaude, mapatik izena ezabatu duten ibai baten ertzean; herrikoek lehortu egin baitzuten, errepidea hobeto ikusteko; baina zutik jarraitzen du eta atsedena ematen digu egiten dugun hegaldietan. Gizaki hauek! Orain gutxi dabiltza: pandemia dela, eta lasaiago bizi gara.

Baina, amatxo ez da ezer ikusten. Hori, zorionez, oraindik ere existitzen den fenomeno meteorologikoa “lainoa” da. Liluragarria da, hodei baten barruan biziko bagina bezala. Tira! Ahal dugun bitartean kantatzen jarraituko dugu “arr, arr, arr!”.

Eutsi naturarekiko maitasunari, artea gehiago eta gehiago ulertzeko benetako modua baita. (Vincent Van Gogh).

Aukeratu irakasle bakarra: natura. (Rembrandt).

Lortzen dudan aberastasuna naturatik dator, nire inspirazioaren iturritik. (Claude Monet).

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus